- 1280/2011 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bitartez Isabel Zuazo Ocamica andrea Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzen baita, eta, horretaz gain, zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1280/2011 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bitartez Isabel Zuazo Ocamica andrea Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzen baita, eta, horretaz gain, zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 159
- Hurrenkera-zk.: 4013
- Xedapen-zk.: 1280
- Xedapen-data: 2011/07/15
- Argitaratze-data: 2011/08/23
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen apirilaren 19ko 659/2011 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2011ko ekainaren 13ko EHAAn argitaratu zen (111. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak baloratu ere curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Isabel Zuazo Ocamica andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Isabel Zuazo Ocamica andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, 21524 zenbakiko plazaren titularra, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako lanpostu funtzionalekoa, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko izendatu da.
Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, langile finkoak aipatu erakunde publikoko zuzendaritza karguetarako izendatuz gero, zerbitzu berezietan direla deklaratu behar da, ofizioz deklaratu ere.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Isabel Zuazo Ocamica andrea Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izango du eragin ekonomiko eta administratiboa.
Hirugarrena. Izan duen izendapenaren egunetik aurrera, Isabel Zuazo Ocamica andrea zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


