Euskadi.eus
  • 1283/2011 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Atentzioko Pediatria Unitateetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1283/2011 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Atentzioko Pediatria Unitateetan izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 3782
  • Xedapen-zk.: 1283
  • Xedapen-data: 2011/07/15
  • Argitaratze-data: 2011/07/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin,

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Pediatria Unitateetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

1. DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.

  1. Deialdi honen xede izango dira medikuen kategoriako destinoak, fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide taldekoak, eta destinoak II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Atentzioko Pediatria Unitateetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deituko den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

    2. IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgian lizentziatu titulazioa eta pediatria espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

    3. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

      A1 taldea (antzinako A taldea): 25 euro.

      Kategoria honetarako eskabideak egiteko epea 2011ko uztailaren 29tik 2011ko irailaren 12ko 14:00etara arte izango da.

      3. OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

      1. Oposizioaldia.

        Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

        Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

      2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

        Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgia lizentziatu eta pediatria espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

      3. Lehiaketaldia.

        Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

      4. Lanpostuaz jabetzea.

        Oinarri orokorretako 17 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:

        Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 61 destino deitzen dira. Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

  1. LAN-ESPERIENTZIA: gehienez, 45 puntu.

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasunean, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoa baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Deskontu hori ez zaie egingo 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako espezialistaren titulua lortu dutenei.

  1. Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere lehen mailako atentzioan edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan pediatra gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

  2. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako ospitaleetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan pediatra gisa edo pediatria-arloan pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

  3. Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko 0,07 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

    5. A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

    6. Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA (gehienez, 35 puntu):

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

          Espediente akademikoaren balorazioa honela aterako da ondorengo hipotesien kasuan:

          (Ikus .PDF)

          Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

        2. Graduondoko prestakuntza (gehienez, 18 puntu):

          Doktorea: 15 puntu.

          Doktorea cum laude: 18 puntu.

          Gradu ondoko masterra: 7,5 puntu.

          Aditua/Espezialista unibertsitarioa: 5 puntu.

          Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.

          Lizentziatura gradua: 3 puntu.

          Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko 0,50 puntu, eta gehienez 10 ikastaro.

          Goi-mailako beste titulazio elkartu bat: 4 puntu.

          Ez dira baloratuko doktoradutza-ikastaroak baldin eta balio izan badute Doktore-titulua lortzeko, edo Doktorea cum laude, edo Ikertzeko Nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan.

        3. Prestakuntza espezializatua:

          1. Kategorian sartzeko eskatzen ez den bestelako tituluren bat edo batzuk, legez aitortutako espezialitateren batekoak, dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete badute: 2 puntu.

          2. Kategorian sartzeko eskatzen ez den bestelako espezialistaren titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): puntu 1.

        4. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

          Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          9 ordura arte: 0,25 puntu.

          1. 19 ordu: 0,75 puntu.

          1. 29 ordu: 1,25 puntu.

          1. 49 ordu: 2 puntu.

          1. 99 ordu: 3 puntu.

            100-249 ordu: 4 puntu.

            250-599 ordu: 5 puntu.

            600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

            Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,30 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.

            Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0.25 puntu baino gutxiago emango.

            Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein Administrazio Publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

        5. Irakaslanak (gehienez 10 puntu):

          Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna: (urteko) puntu 1.

          Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua: (urteko) 0,50 puntu.

          Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean: (urteko) 0,750 puntu.

          Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan: (ordu bakoitzeko) 0,050 puntu.

        6. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 15 puntu):

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

          Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

          Espainiako txosten bakoitzeko: 2 puntu.

          Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

          Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

          Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

          Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

          Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

          Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

          Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

          Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

          Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

          Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

          Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

        7. Lanbide garapena (gehienez, 28 puntu):

          Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:

          1. Maila: 28 puntu.

          1. Maila: 22 puntu.

          1. Maila: 18 puntu.

          1. Maila: 14 puntu.

            Aukera hori dokumentazioa aurkezteko 12.5.2 oinarrian ezarritako 10 egun balioduneko epean gauzatuko da.

        8. Hizkuntzak (gehienez, 10 puntu):

          Ingelesa: gehienez 6 puntu.

          Frantsesa: gehienez 6 puntu.

          Alemana: gehienez 6 puntu.

        9. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

          3) EUSKARA.

          2HE: 18 puntu.

          1HE: 9 puntu.

I. OINARRIZKO GAITASUNAK

  1. Osasuneko Lehen Mailako Atentzioa kudeatu eta antolatzea. Lehen Mailako Atentzioko Taldeen funtzionamendua.

  2. Osasunaren ekonomia. Oinarrizko kontzeptuak: efikazia, efizientzia, eraginkortasuna eta ekitatea.

  3. Ikerkuntzaren oinarrizko estatistika eta metodologia Lehen Mailako Atentzioan.

  4. Prebentzioa eta osasun-sustapena. Prebentzioko jarduera-programak.

  5. Oinarrizko epidemiologia. Maiztasun-neurriak. Arriskua eta asoziazio kausala. Proba diagnostikoen eta screening proben baliozkotasuna. Zainketa epidemiologikoa.

  6. Historia klinikoa eta informazio-sistemak lehen mailako atentzioan. Kodifikazio diagnostikoko sistemak lehen atentzioan. Case Mix Sistemak LMAn (ACG «Adjusted Clinical Groups»).

  7. Kalitatearen ebaluazioa eta hobekuntza. Prozesukako kudeaketa. Erabateko kalitatea. Hobekuntza-zikloak.

  8. Ebidentzian oinarritutako medikuntza (EOM). Praktika klinikoaren gidak.

  9. Bioetika: pazienteen eta profesional sanitarioen eskubideak eta betebeharrak (informazioa, konfidentzialtasuna, baimen informatua). Arazo etiko legal ohikoenak LMAko pediatrian.

  10. Pazientearen segurtasuna.

    II. HAURREN ATENTZIOAREKIN LOTUTAKO GAITASUNAK

  1. Osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa.

  1. Amagandiko edoskitzea sustatzea.

  2. Elikadura gainbegiratzea eta nutrizio-aholkua.

  3. Aho-hortzetako osasuna sustatzea.

  4. Tratu ona sustatzea eta tratu txarra prebenitzea.

  5. Fotobabesari buruzko aholkua.

  6. Jarduera fisikoari eta kirolari buruzko aholkua.

  7. Loaren gaineko aholku prebentiboak.

  8. Bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromea prebenitzea.

  9. Istripuak prebenitzea.

  10. Tabako-kontsumoa (pasiboa eta aktiboa), alkohol- eta bestelako droga-kontsumoa prebenitu eta detektatzea.

  11. Iodo-defizita prebenitzea, eta D bitaminekin osatzeko jarraibideak.

  12. Sexu-heziketa, eta nahigabeko haurdunaldia eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzea adoleszentzian.

  1. Immunizazioak.

  1. EAEko txertoen egutegi ofiziala eta bertan sartzen diren txertoen ezaugarri orokorrak: txerto-mota, jartzeko modua, txertaketa-tarteak, kontraindikazioak eta albo-ondorioak.

  2. Txertaketa ez-sistematikoak, edo egoera berezietan agintzen direnak.

  3. Arazoak goiz detektatzea haurtzaroan.

  1. Hazkunde fisikoa eta pubertaroko garapena.

  2. Garapen psikomotorea eta afektiboa.

    1. Garapen psikomotorea eta afektiboa arlo guztietan (motore lodia eta fina, hizkuntza, soziabilitatea) eta alarma-seinaleak ezagutzea.

    2. Autista espektroko trastornoen baheketa.

  3. Patologien baheketa.

    1. Jaioberrien endokrinopatien, sortzetiko metabolopatien, fibrosi kistikoen eta hemoglobinopatien baheketa.

    2. Hipoakusiaren baheketa eta mintzairaren nahasteak.

    3. Aldakaren displasia ebolutiboa.

    4. Kriptorkidia.

    5. Begiko anomaliak, anbliopia, estrabismoa eta errefrakzio-trastornoak.

    6. Baheketa bereziko aginduak dituen arrisku-populazioa: gaixotasun zeliakoa, ferropenia, hiperkolesterolemia, hipertentsio arteriala, tuberkulosia, haurren garun-perlesia.

    7. Tratu txar, abusu edo zabarkeriaren arrisku-adierazleak.

  4. Lehentasunezko patologiaren atentzioa: akutua, kronikoa eta arrisku-faktoreak dituen haurraren atentzioa.

  1. Lehentasunezko patologia akutuak LMAn.

    1. Arnasbideetakoa: goiko arnas infekzio akutua, faringitis, otitis, sinusitis, amigdalitis, laringitis, trakeitis, bronkitis, bronkiolitis, pneumonia, disnea, eztula, epistaxia.

    2. Infekziosoa: sukar-sindromea, meningitis, entzefalitis, gaixotasun exantematiko biriko eta bakteriodunak, adenopatiak, mononukleosi-sindromea, tuberkulosia, parasitosia.

    3. Digestiboa: ikterizia, bularreko haurraren kolikoa, gorakoak, beherakoa, heste-ohituren alterazioa, abdomeneko mina, estomatitis, errefluxu gastroesofagikoa, gastroenteritis akutua, hepatitis, errektorragia.

    4. Dermatologikoa: pixa-oihalen dermatitisa, urtikaria, garatxoak, molluscum, nevus, inpetigoa, aknea, koskadurak, prurigoa, dermatomikosia, pedikulosia.

    5. Muskulu eskeletikoa: erren, ibiltzearen nahasmendua, osteokondrosia, artritis, artralgiak, muskuluko minak, talalgiak, beheko gorputz-adarren errotazio- eta angelu-alterazioak, oin planoak, eskoliosia, zifosia, hiperlordosia.

    6. Aparatu genitourinariokoa eta giltzurrunetakoa: gernu-infekzioa, errefluxu besikoureterala, proteinuria, hematuria, fimosis, balanitis, bulbaginitis, dismenorrea.

    7. Oftalmologikoa: malkobideko estenosia, anbliopia, begi-zorroztasuna gutxitzea, estrabismoa, konjuntibitisa, betazal-alterazioak.

    8. Istripuak eta traumatismoak: intoxikazioak, erredurak, zauriak, traumatismo muskulu eskeletikoak eta traumatismo kranialak.

    9. Kardiobaskularra: murmurioak, sinkopeak, bularreko mina, erritmo-trastornoak.

    10. Odontologikoa: karieak, gingiboestomatitis, flemoiak, traumatismoak, maloklusioak.

    11. Hematologikoa: anemia ferropenikoa, purpurak.

    12. Onkologikoa: tumore-prozesuak egon daitezkeela adierazten duten seinale eta sintomak. Tumore solido ohikoenak.Leuzemiak, linfomak.

    13. Kirurgia eska dezaketen prozesuak (egutegi kirurgikoa).

    14. Farmakoak haurdunaldian eta edoskitzaroan.

    15. Bihotz-biriketako bizkortze pediatrikoa.

  2. Patologia kronikoak.

    1. Asma (diagnostikoa, jarraipena, sakoneko tratamendua eta larriagotzeena). Errinitis alergikoa.

    2. Amigdalo-adenoidektomiako jarraibideak. Loaren apnea/hipopnea buxatzailearen sindromea (LAHBS).

    3. Obesitatea: diagnostikoa, arrisku-faktore elkartuak, abordatze terapeutikoa.

    4. Dermatitis atopikoa: diagnostiko diferentziala, jarraipena eta erabilera terapeutikoa.

    5. Enuresia: diagnostikoa eta tratamendu-aukerak.

    6. TDAH: diagnostiko-eskalak, jarraipena eta tratamendua.

    7. Atzerapen psikomotorea, zefaleak, konbultsioak sukarrarekin eta sukarrik gabe.

    8. Estatura txikia, hazkunde-atzerapena, pubertaro goiztiarra eta beranta. Ginekomastia.

    9. Abdomeneko min errepikaria, beherako eta idorreria kronikoak, gaixotasun zeliakoa.

    10. Elikadurarekiko jasanezintasuna eta alergia.

    11. Osasun mentalari lotutako patologiak.

    12. Beldurrak, fobiak, loaren trastornoak.

    13. Portaera- eta ikaste-alterazioak.

    14. Trastornoak elikadura-portaeran.

    15. Trastorno psikosomatikoak.

  3. Arrisku sozialeko faktoreak dituzten haurren atentzioa, ezintasunak eta tratu txarrak jasaten dituzten haurren atentzioa.

    1. Arrisku sozialean dauden haurrak: etorkinak, etnia ezberdinetakoak izatea.

    2. Erabilera diagnostiko eta terapeutikoa, haurrari tratu txarra ematen zaiola ikustean edo susmatzean.

    3. Garai aurreko haurraren jarraipena, Down-en sindromea eta bestelako ezintasunak dituzten haurren segimendua.

    III. GAI-ZERRENDA KOMUNA

  1. Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea: arau orokorrak. Lanbide sanitarioak burutzea. Profesionalen partehartzea.

  2. Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitatearen Legea: xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

  3. Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortu eta galtzea. Ordainketak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

  4. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

  5. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

  6. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

  7. Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazioaren eta dokumentazio klinikoaren gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

  8. Borondate aurreratuak osasun-eremuan.

    BIBLIOGRAFIA

  1. Recomendaciones PrevInfad / PAPPS sobre actividades preventivas y de promoción de la saluden la infancia y la adolescencia.

    Http://www.aepap.org/previnfad/prev-recom.htm

  2. Bras J. Pediatría en Atención Primaria. Ed. Springer 1997.

  3. Osakidetza. INFAC buletina (Información Farmacoterapéutica de la Comarca).

    Http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkpubl01/es/contenidos/informacion/cevime_infac/es_cevime/2011.html

  4. Martín Zurro A., Cano Pérez J.F.. Atención Primaria: Conceptos, organización y práctica clínica. ( 6ª ED.) Editorial. Elsevier España S.A.

  5. Nelson. Tratado de Pediatría ed 18. Ed. McGraw-Hill 2009.

  6. Pediatriako Espainiako Elkarteko Txertoen Batzorde Aholkularia.

    Http://vacunasaep.org/

  7. Prestakuntza-programa. Gaitasun espezifikoaren eremua Lehen Mailako Atentzioko Pediatrian.

    Http://www.aepap.org/docencia/programa_formacion_AEPap.pdf

  8. PKG-Praktika Klinikoen Gidak.

    Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios - Guía de Prescripción Terapéutica.

    Catálogo de Guías de Práctica clínica-GUIASALUD

    NGC - National Guideline Clearinghouse

  9. EOM_Ebidentzian oinarritutako medikuntza.

    Biblioteca Cochrane

    Medicina basada en la evidencia. Rafa Bravo

    UpToDate Welcome

  10. Pediatriako WEB interesgarriak.

    Asociación Española de Pediatria -AEP-

    http://www.aeped.es/protocolos

    Asociación Española de Pediatría de Atención Primaria

    GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

  1. 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

  2. 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

  3. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.

  4. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

  5. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.

  6. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena.

  7. 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.

  8. 7/2002 Legea, azaroaren 12koa, Borondate Aurreratuen Legea.