- 1284/2011 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian (Fakultatibo Espezialista Obstetrizia eta Ginekologiako Medikua) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1284/2011 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian (Fakultatibo Espezialista Obstetrizia eta Ginekologiako Medikua) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 3783
- Xedapen-zk.: 1284
- Xedapen-data: 2011/07/15
- Argitaratze-data: 2011/07/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin,
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena. Medikuen kategorian (Fakultatibo Espezialista Obstetrizia eta Ginekologiako Medikua) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIAN PEREZ GIL.
1. DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
Deialdi honen xede izango dira medikuen (Fakultatibo Espezialista Obstetrizia eta Ginekologiako Medikua) kategoriako destinoak, fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide taldekoak, eta destinoak II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
2. IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgian lizentziatuaren titulazioa eta Obstetrizia eta Ginekologian espezialistaren titulua izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
A1 taldea (antzinako A taldea): 25 euro.
Kategoria honetarako eskabideak egiteko epea 2011ko uztailaren 29tik 2011ko irailaren 12ko 14:00etara arte izango da.
3. OPOSIZIO LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
Oposizioaldia.
1. Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.
Donostia Ospitaleko Fakultatibo Espezialista Obstetrizia eta Ginekologiako Medikua - Lagundutako Ugalketa plazaz jabetzeari begira, beharrezkoa izango da lehenago deskribatutako proba orokorrak gainditzea, eta baita hirugarren proba bat ere, IV. eranskineko gai-zerrenda espezifikoari buruzkoa.
Ariketak lotuta egongo dira destinoetako funtzio espezifikoekin, eta helburutzat izango dute destino horietan aritu nahi dutenen gaitasunak, trebetasunak, ezagutza eta ahalmen profesionala baloratzea.
Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgian lizentziatuaren titulazioaren eta Obstetrizia eta Ginekologian espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:
Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 22 destino deitzen dira Fakultatibo Espezialista Obstetrizia eta Ginekologiako Mediku bezala, eta destino 1, Donostia Ospitaleko Fakultatibo Espezialista Obstetrizia eta Ginekologiako Medikua - Lagundutako Ugalketa moduan. Deitutako destino kopurua aldatu ahal izango da, hain justu ere 2011. urtean zehar deialdia izango duen lekualdaketa-lehiaketa ebaztearen ondorioz. Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.
oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
LAN-ESPERIENTZIA: gehienez, 45 puntu.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasunean, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoa baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu dutenei.
Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean edo medikuntza alorreko kudeaketa-postuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,15 puntu.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan atentzio espezializatuko beste zerbitzu batzuetan mediku orokor gisa edo beste espezialitate batzuetan mediku gisa edo pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.
Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA (gehienez, 35 puntu):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela aterako da ondorengo hipotesien kasuan:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 18 puntu):
Doktorea: 15 puntu.
Doktorea cum laude: 18 puntu.
Gradu ondoko masterra: 7,5 puntu.
Aditua/Espezialista unibertsitarioa: 5 puntu.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.
Lizentziatura gradua: 3 puntu.
Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko 0,50 puntu, eta gehienez 10 ikastaro.
Goi-mailako beste titulazio elkartu bat: 4 puntu.
Ez dira baloratuko doktoradutza-ikastaroak baldin eta balio izan badute Doktore-titulua lortzeko, edo Doktorea cum laude, edo Ikertzeko Nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan.
Prestakuntza espezializatua:
Kategorian sartzeko eskatzen ez den legez aitortutako bestelako espezialitateren bateko tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete badute: 2 puntu.
Kategorian sartzeko eskatzen ez den espezialistaren bestelako titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): puntu 1.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura arte: 0,25 puntu.
19 ordu: 0,75 puntu.
29 ordu: 1,25 puntu.
49 ordu: 2 puntu.
99 ordu: 3 puntu.
100-249 ordu: 4 puntu.
250-599 ordu: 5 puntu.
600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,30 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.
Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 10 puntu):
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna: (urteko) puntu 1.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua: (urteko) 0,50 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean: (urteko) 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan: (ordu bakoitzeko) 0,050 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 15 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Lanbide garapena (gehienez, 28 puntu):
Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:
Maila: 28 puntu.
Maila: 22 puntu.
Maila: 18 puntu.
Maila: 14 puntu.
Aukera hori 12.5.2 oinarrian dokumentazioa aurkezteko ezarritako 10 egun balioduneko epean gauzatuko da.
Hizkuntzak (gehienez, 10 puntu):
Ingelesa: gehienez 6 puntu.
Frantsesa: gehienez 6 puntu.
Alemana: gehienez 6 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
3) EUSKARA.
2HE: 18 puntu.
1HE: 9 puntu.
Abortua. Berezkoa. Errepikapeneko abortua.
Jaio aurreko diagnostikoa. Alterazio kromosomikoak, etiologia, diagnostikoa, sortzetiko metabolopatiak eta transmisio genetikoko beste gaixotasun batzuk. Malformazioak.
Gaixotasun trofoblastikoa.
Haurdunaldi ektopikoa: Epidemiologia, diagnostiko goiztiarra eta egungo tratamenduko tendentziak.
Arrisku altuko haurdunaldia: Hautematea, metodologia diagnostikoa eta asistentziako jarrera.
Sindrome hipertentsiboa gestazioan. Fisiopatologia eta jokabide terapeutikoa.
Diabetea eta haurdunaldia: Aholku obstetrikoa, haurdunaldiaren eta erditzearen eroapena.
Neoplasia gaiztoaren eramailea den pazientearen haurdunaldia.
Erditze eutozikoa. Distoziak aurkezpen zefalikoan. Tratamendua.
Ipurmasail posturako erditzea.
Erditzea zesarearen ondoren.
Haurdunaldia eta erditzea nerabezaroan.
Erditze barneko fetuaren monitorizazioa, fetuaren ongitasuna galtzeko arriskua.
Denbora gabeko erditzea gertatzeko mehatxua eta denbora gabeko erditzea. Jarrera.
Utero barneko hazkunde murriztua.
MGA (Mintza modu goiztiarrean apurtzea). Diagnostikoa eta jarrera.
Pisu gutxiko jaioberria. Kontzeptuak, profilaxia eta jarrera obstetrikoa.
Gestazioaren bigarren zatiko hemorragiak.
Klimaterioa eta menopausia. Ordezko terapeutika menopausia garaian.
Amenorreak: Diagnostikoaren ikerketa eta protokoloa.
Anobulazioaren sindromeak.
Disgenesia gonadalak.
In vitro ernalkortasuna eta enbrioien transferentzia.
Hormona bidezko antisorkuntza. Garapenaren egungo egoera. Ikerketa prospektiboak.
Antisorkuntza nerabezaroan eta emakume multiparoan.
Endometriosia.
Egungo irizpideak uteroko miomaren tratamenduan.
Sexu transmisiozko gaixotasunak: Epidemiologia, diagnostiko- eta tratamendu-protokoloak. Antolaketa sanitarioko arauak.
Diagnostiko- eta terapeutika-protokoloa lepoko kartzinoman.
Endometrioko kartzinoma. Protokolo diagnostikoa eta terapeutikoa. Emaitzak. Errebisioen protokoloa.
Obarioko tumoreak. Kontzeptu orokorrak eta sailkapena. Tratamendua.
Bularreko gaixotasunak. Bularreko patologia onbera: Bularreko mastopatiak edo displasiak, une horretako kontzeptuazioaren egoera, diagnostikoa eta tratamendua. Bularreko tumore onberak. Tratamendua.
Bularreko minbizia. Diagnostiko goiztiarra. Aitzindarien diagnostikoa. In situ kartzinoma. «Gutxieneko» kartzinoma. Tratamendua.
Titietako minbizia. Titietako minbiziaren tratamendu kontserbatzailea.
Titietako minbizia. Titietako kartzinoma eta haurdunaldia.
Bulbako lesio onberak eta gaiztoak. Diagnostikoa eta tratamendua.
Espezialitatearen beraren prozedura diagnostikoak eta terapeutikoak. Teoria eta praktika.
II GAI-ZERRENDA KOMUNA
Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea: arau orokorrak. Lanbide sanitarioak burutzea. Profesionalen partehartzea.
Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitatearen Legea: xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.
Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortu eta galtzea. Ordainketak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzu Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazioaren eta dokumentazio klinikoaren gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
Borondate aurreratuak osasun-eremuan.
III GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA - LAGUNDUTAKO UGALKETA
Antzutasuna. Ernalezintasuna. Epidemiologia. Etiologia.
Bikote antzuaren azterketa.
Estimulazio obarikoa.
Estimulazio obarikorako protokoloek izaten duten erantzun handia.
Jatorri ezezaguneko antzutasuna.
GIB eta ugalketa. Bikote serodiskordanteak.
Gizonezko antzuaren azterketa.
Barikozelea eta gizonezkoen antzutasuna.
Gizonezkoen jatorri genetikoko antzutasuna.
Gameto eta enbrioien kriokontserbazioa.
Ernalketa Enbrioi-ezarpena.
Enbrioi-kalitatea.
Intseminazio artifiziala.
Ezarri aurreko diagnostiko genetikoa.
Obozitoak ematea.
Ernalkortasuna babesteko teknikak.
Enbrioi-transferentzia Transferitu beharreko enbrioiak.
Lagundutako ugalketa-tekniken porrota. Ezarpenaren hutsegitea.
Lagundutako ugalketa-tekniken konplikazioak.
Emaitza maternoak eta jaiotza-ingurukoak (FIV).
Alderdi etikoak eta legalak lagundutako giza-ugalketan.
GAI ZERRENDA OROKORREKO BIBLIOGRAFIA
Berek JS, et al. Ginecología de Novak. 12. Edizioa. McGraw-Hill, 1.997. ISBN: 9701014529.
Ondorengo eskuliburuak: Asistencia al Embarazo Normal, Parto y Puerperio Normal, Parto y Puerperio Patológico y Patología Obstétrica. SEGOk argitaratutakoak. Zaragoza: Fabré E. ISBN: 84923147, 8492314710, 8492314702, 8460541479.
SEGOren protokoloak.
Tratado de Ginecología y Obstetricia (5 Vols.). Enciclopedia Médico-Quirúrgica. Paris: Elsevier. ISSN: 1283081X.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.
16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.
8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak ezartzen dituena.
175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena.
41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.
7/2002 Legea, azaroaren 12koa, Borondate Aurreratuen Legea.
LAGUNDUTAKO UGALKETAREN INGURUKO GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOARI DAGOKION BIBLIOGRAFIA
Remohí eta Pellicer, 2002 (Reproducción humana) McGrawhill.
El Speroff (Endocrinología ginecológica e infertilidad).
«Cuadernos de esterilidad».
Workshops de la ESRHE, de la SEF.
Revisiones de la Cochrane.


