- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 18koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (213/2011 prozedura laburtua-Arrunta) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 18koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (213/2011 prozedura laburtua-Arrunta) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 171
- Hurrenkera-zk.: 4356
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/18
- Argitaratze-data: 2011/09/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Justizia
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (213/2011 prozedura laburtua) aurkeztu da administrazioaren jarduera-ezaren kontra, administrazio-isiltasunagatik gaitzetsitako 341.101,32 euro ordaintzeko eskatzen zen 2011-02-11ko administrazio-erreklamazioaren aurrean. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2011ko uztailaren 18a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


