- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora zein ikastetxe geratzen diren eta beraietan sartuta zein ikastetxek jarraitzen duten eta bakoitzari dagokion ordu esleipena jakinaraziz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora zein ikastetxe geratzen diren eta beraietan sartuta zein ikastetxek jarraitzen duten eta bakoitzari dagokion ordu esleipena jakinaraziz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 172
- Hurrenkera-zk.: 4393
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/18
- Argitaratze-data: 2011/09/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
323/2003 Dekretuak Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautu zuen. Honek ezarritakoaren bidetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2010eko abenduaren 15eko Agindua eman zuen argitara EHAAn abenduaren 31n. Beronek, ikastetxeetako Ulibarri programak 2011-2012 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak zehaztu ditu batetik eta bestetik programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak ezarri ditu.
323/2003 Dekretuaren III kapituluko 7. artikuluan zehazten den JABA batzordea 2011ko apirilaren 14an bildu da. Ulibarriren baitan dauden ikastetxeen berrikuspen horren ondorio gisa zera ikusi da: planera «bere gogoz eta bere baitarik» bildu ziren ikastetxeetako zazpik, arrazoi desberdinak direla medio, oraingoz horretan ez jarraitzeko gogoa edo ezina azaldu dutela. Hortaz, zazpi ikastetxe hauek baja dira oraingo ebazpenean. Horrezaz gain, zera baieztatu da: gainerako ikastetxeak «bere baliabideak dezaketenetik abiatuz egin gogo dutenera zuzenduz» burutzen ari direla Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua. Eskola bakoitzak 2009an prestatu zuen bere neurriko lau urteko proiektua. Honen bidetik egin du bere plana. Horretarako, bertako kideen adostasun-giroa bultzatu da, aurrerantzean ere egiten jarraitu beharko den bezalaxe. Hortaz, gainontzeko ikastetxe guztiek Ulibarri programan jarraipena izango dute 2011-2012 ikasturtean.
Dekretuaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera aztertu dira programan sartzeko eskaera berriak. JABA batzordeak bi zerrenda-proposamen egin ditu; bata herri ikastetxeentzat eta kontzertatuentzat bestea.
Ondorioz, eta Batzordearen proposamenari jarraiki, Ebazpen honetan zehazten da zein ikastetxe geratu den Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora; zein ikastetxek jarraitzen duen barnean, zein biltzen den programara eta azkenik, ikastetxe bakoitzari esleitu behar zaion ordu-dedikazioa. Horren haritik,
Lehenengoa. Gorako errekurtsoa jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Erabaki honen aurka Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 18a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
(Ikus .PDF)


