- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-arloetako jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2011rako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduan aurreikusten den balioespen-batzordearen osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-arloetako jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2011rako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduan aurreikusten den balioespen-batzordearen osaeraren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 177
- Hurrenkera-zk.: 4538
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/18
- Argitaratze-data: 2011/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2011ko uztailaren 15eko EHAAn (135. zk.) 2011ko ekainaren 22ko Agindua argitaratu da, Kulturako sailburuarena, kultura-arloetako jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2011rako deialdia egiten duena.
Agindu horren 9.2 artikuluak balioespen-batzordearen osaera ezartzen du, eta osaera hori Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak EHAAn argitara emango duen ebazpen baten bidez jakinaraziko dela.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 9. artikuluan aurreikusten eta arautzen den balioespen-batzordearen osaera argitara ematea. Balioespen-batzordeak kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Mikel Toral López, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Imanol Arana Ariz, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura-plangintzako teknikaria.
María Jesús Cambra Contín, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura-plangintzako teknikaria.
Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura-plangintzako teknikaria.
Idazkaria: Arturo García Fiel, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura-plangintzako arduraduna.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 18a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


