Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko uztailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 3. Epaitegian langileriari buruz jardundako 123/2011 zenbakidun prozedura laburtuan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko uztailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 3. Epaitegian langileriari buruz jardundako 123/2011 zenbakidun prozedura laburtuan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 4081
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/19
  • Argitaratze-data: 2011/08/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen ondorioz argitara ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2011ko uztailaren 18ko dataz Ebazpena eman duela non xedatu den Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 3. Epaitegiari bidal dakiola 123/2011 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Carmen Álvaro Martinezek aurkeztu zuen honako hauen aurka: alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren aurrean, 2010eko uztailaren 6an, aurkeztutako gorako errekurtsoaren presuntziozko ebazpenaren aurka eta, beste aldetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren aurrean, 2010eko ekainaren 7an, aurkeztutako eskabidea ezesten duen Ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoaren presuntziozko ebazpenaren aurka.

Aipatutako prozedura horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Administrazio-kudeaketako kidegoen lan-poltsa osatzen duten karrerako funtzionarioen egoera administratiboan eragina izan dezake.

Horregatik guztiagatik eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Epaitegian agertu, eta lehenago esandako prozeduran alderdi gisa pertsonatzeko aukera izan dezaten.

  2. Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 19a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    M.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik