- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 21ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2011ko ekitaldirako Europako gaien informazio- eta zabalkunde-proiektuak egiteko diru-laguntzak esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 21ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2011ko ekitaldirako Europako gaien informazio- eta zabalkunde-proiektuak egiteko diru-laguntzak esleitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 158
- Hurrenkera-zk.: 4000
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/21
- Argitaratze-data: 2011/08/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Instituzional
Testu legala
Apirilaren 26ko 100/2005 Dekretuaren bidez aldatutako martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuak Europako gaiei buruzko informazio- eta zabalkunde-proiektuak egiteko diru-laguntzak arautzen ditu, Europako Batasunaren ekintzak norainokoak diren adierazteko jarduerak sustatzeko asmoz.
Lehen aipatutako helburuarekin eta esandako dekretuaren 11. artikulua dela eta, 2011ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia argitaratu zen 2011ko apirilaren 6ko Ebazpenaren bidez (2011ko apirilaren 29ko EHAA, 80. zk.). Deialdi horri jarraiki eta Epaimahai Kalifikatzaileak aurkeztutako proposamena ikusirik, bidezkoa da diru-laguntzen esleipena ebaztea jasotako eskaeren arabera. Epaimahai Kalifikatzaile hori aipatutako Dekretu horren 7. artikuluan aurreikusita dago eta 2011ko apirilaren 6ko Ebazpenak izendatu du.
Horren guztiaren ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren proiektuei Europako gaien informazio- eta zabalkunde-proiektuak egiteko diru-laguntzak esleitzea. eranskinean zehaztuta daude diru-laguntzon zenbatekoak.
Bigarrena. Bigarren eranskinean argitaratzea diru-laguntzarik jaso ez duten proiektuen zerrenda.
Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo zuzenean egin dakioke aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 21a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
Guillermo Echenique Gonzalez.
(Ikus .PDF)


