- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2010-2011 ikasturteko IRALE programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak erabakitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2010-2011 ikasturteko IRALE programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak erabakitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 4059
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/22
- Argitaratze-data: 2011/08/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
2011ko maiatzaren 17ko Aginduak (EHAA, 2011-06-06), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarenak, Irale programaren baitan 2011. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2010-2011 ikasturtearen bigarren txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau
Eranskinean adierazten da 2010-2011ko bigarren txandan Iralen izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 22a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
(Ikus .PDF)


