Euskadi.eus
  • 1415/2011 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, txanda irekiko destinoen esleipenak argitaratzen dira, zerbitzuetako operarioa-zerbitzu orokorrak eta zerbitzuetako operarioa-biltegiko mantenimendua kategorian (menpekoen/operarioen lanbide-taldea); destinoak: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1415/2011 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, txanda irekiko destinoen esleipenak argitaratzen dira, zerbitzuetako operarioa-zerbitzu orokorrak eta zerbitzuetako operarioa-biltegiko mantenimendua kategorian (menpekoen/operarioen lanbide-taldea); destinoak: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 4191
  • Xedapen-zk.: 1415
  • Xedapen-data: 2011/07/22
  • Argitaratze-data: 2011/09/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4242/2008 Ebazpenaren bidez, estatutupeko langileen egoerara heltzeko, Zerbitzuetako operarioa-zerbitzu orokorrak eta zerbitzuetako operarioa-biltegiko mantenimendua kategorian (menpekoen eta operarioen lanbide-taldea); destinoak: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak. Deialdi hori 2008ko abenduaren 3ko EHAAn argitaratu zen (232. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 824/2011 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipenak argitaratzen dira, zerbitzuetako operarioa-zerbitzu orokorrak eta zerbitzuetako operarioa-biltegiko mantenimendua kategorian (menpekoen/operarioen lanbide-taldea); destinoak: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak.

Hautatze-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 22. paragrafoan ezarritakoaren babesean, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Pilar Casas López andreak maiatzaren 2ko 824/2011 Ebazpenaren aurka, eta errekurtso hori baietsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, erabaki baten bidez.

Erabaki horren ondorioz, Pilar Casas López andreak eskubide hobea lortu du eta, beste destino bat esleitzen zaio, eta 2011ko ekainaren 24an jabetzan eskuratu zuen izendapena gorde egiten zaio, zerbitzuetako operarioa-zerbitzu orokorrak eta zerbitzuetako operarioa-biltegiko mantenimendua kategorian.

Horregatik guztiagatik, eta langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

Lehenengoa. EHAAn argitaratzea txanda irekiko destinoen esleipena eta lehen aipatutako izangaien behin betiko puntuazioak, hain zuzen ere, zerbitzuetako operarioa-zerbitzu orokorrak eta zerbitzuetako operarioa-biltegiko mantenimendua kategorian (menpekoen eta operarioen lanbide-taldea); destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak.

Ebazpen horretan jasoko dira esleitutako destinoen zerrenda (I. eranskina) eta izangai horien puntuazioak (II. eranskina).

Bigarrena. Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza nagusian, izangaiak aldez aurretik ordua eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

NAN, pasaportea edo gidabaimena, edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea badute, agiri baliokidea, eta agiri mota hori bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere, eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek euren nazionalitatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura eta haren kontura bizi edo haren kargura izanez gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten agiriak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, beste ezkontidearengandik legez bananduta ez dagoela adierazteko, eta, hala badagokio, izangaia haren kontura bizi dela edo haren kargura dagoela adierazteko.

Elkargokide izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.

Zinpeko aitorpena edo hitzematea, jakinarazteko ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasungabetuta edo antzeko egoera batean, eta, orobat, haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena. Esleipendunek ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak, baldin eta ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, kategoria/lanpostu funtzional horretara sartzeko baldintzaren bat bete gabe dutela ikusten bada; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, epe barruan, edo, hala dagokionean, epe luzatuan, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkezten ez badira, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenean aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetu eta biharamunean hasiko dira lanean destinoaz jabetzen diren izangaiak, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. paragrafoan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik