- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 26koa, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena; honen bidez, Berdintasunaren aldeko 2011ko Emakunde Sarirako deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 26koa, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena; honen bidez, Berdintasunaren aldeko 2011ko Emakunde Sarirako deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 158
- Hurrenkera-zk.: 4001
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/26
- Argitaratze-data: 2011/08/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional
Testu legala
Irailaren 12ko 166/2006 Dekretuak Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortu eta arautu zuen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitearren eta lan hori jendaurrean nabarmentzearren; emakumeek egindako lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu baitira pertsona horiek, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan.
Hortaz, 2011rako sarirako deialdia egitea dagokio orain, dekretu horren lehenbiziko artikulua aplikatze aldera.
Hori dela-eta, honako hau
Berdintasunaren aldeko Emakunde sarirako deialdia egitea, 166/2006 Dekretuaren arabera eta ebazpen honetan onartzen diren eta eranskin gisa doazen oinarrien arabera.
Lehenengoa. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Interesatuek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpenaren aurka, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari zuzenduta; hilabeteko epea izango dute horretarako, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bi hilabeteko epea izango da horretarako, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eragiten.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 26a.
Emakunde-Emakumeren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
(Ikus .PDF)


