- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 27koa, Elikagaien Kalitateko zuzendariarena. Honen bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko azaroaren 9ko Aginduaren itzalpean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda publiko egiten da. Agindu horren arabera, 2010ko ekitaldirako, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzak ematen dira, abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuaren babesean. Dekretu hori urriaren 20ko 573/2009 Dekretuak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 27koa, Elikagaien Kalitateko zuzendariarena. Honen bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko azaroaren 9ko Aginduaren itzalpean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda publiko egiten da. Agindu horren arabera, 2010ko ekitaldirako, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzak ematen dira, abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuaren babesean. Dekretu hori urriaren 20ko 573/2009 Dekretuak
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 4483
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/27
- Argitaratze-data: 2011/09/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2010eko ekitaldirako, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzak emateko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko azaroaren 92ko Aginduaren arabera, ebazpenak eman dira eta onuradunei jakinarazi zaizkie, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako dirulaguntzak emateko (Bikain Programa) abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuaren II. eta III. Kapituluetan dirulaguntzak emateko ezarritako prozedurari jarraiki. Dekretu hori urriaren 20ko 573/2009 Dekretuak aldatu zuen.
Aipatutako aginduan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoa betetzeko, dagozkion dirulaguntzen Ebazpena banan-banan jakinarazteari kalterik egin gabe, EHAAn argitaratuko da aipatutako agindu horren itzalpean laguntza jasoko duten onuradunen zerrenda.
Horrenbestez, ondokoa
Lehenengoa. Orokorrean jakitera ematearren, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko azaroaren 9ko Aginduaren itzalpean elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako 2010eko ekitaldirako emandako dirulaguntzak nork jaso behar dituen argitara ematea, zerrenda batean bildurik. Dirulaguntzak ebazpen honetako eranskinean datoz jasota.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari. Hilabeteko epea egongo da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.
Elikagaien Kalitateko zuzendaria
IMANOL DE LA FUENTE ARTEAGABEITIA.
(Ikus .PDF)


