- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 28koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2011ko otsailaren 23ko Ebazpenean finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena (ebazpen haren bidez ezartzen zen arte plastikoak eta ikusizkoak Euskal Herritik kanpora sustatu eta zabaltzeko diru-laguntzak emateko araubidea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 28koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2011ko otsailaren 23ko Ebazpenean finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena (ebazpen haren bidez ezartzen zen arte plastikoak eta ikusizkoak Euskal Herritik kanpora sustatu eta zabaltzeko diru-laguntzak emateko araubidea).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 174
- Hurrenkera-zk.: 4450
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/28
- Argitaratze-data: 2011/09/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2011ko otsailaren 23ko Ebazpenak arte plastikoak eta ikusizkoak Euskal Herritik kanpora sustatu eta zabaltzeko deialdia egin zuen eta bere 4. artikuluan diru-laguntza horien zenbateko orokorra berrogeita zortzi laurehun eta laurogeita hamabost (48.495) eurotan finkatu zuen.
Halaber, ebazpen horren 4. artikuluan honako hau aurreikusten zen:
Jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da ondoko hauek kontuan izanda: eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa, Etxepare Euskal Institutuak laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuan ahitu gabe geratutako dirua, eta diru-laguntzak ebatzi gabe egotea. Adierazitako aldaketaren berri Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen bidez eman beharko da.
2011ko apirilaren 26an, eskabide-epea itxi zen. Epe horretan ikusi da, jasotako eskabide eta dirulaguntza-kopuruagatik, komenigarria izango litzatekeela deialdi horretarako diru-kopurua handitzea.
Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen 4. artikuluan aurreikusten den moduan, aurrekontu-erabilgarritasuna dago.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2011ko otsailaren 23ko Ebazpenean finkatzen den gehienezko zenbatekoa hamaika mila hirurehun eta laurogeita hamar (11.390) eurotan handitzea (ebazpen haren bidez ezartzen zen arte plastikoak eta ikusizkoak Euskal Herritik kanpora sustatu eta zabaltzeko diru-laguntzak emateko araubidea).
Beraz, aipaturiko ebazpenaren 4. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua berrogeita hemeretzi zortziehun eta laurogeita bost (59.885) eurotan finkatzen da.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.
Donostia-San Sebastián, 2011ko uztailaren 28a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


