Euskadi.eus
  • 1468/2011 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian (familiako medikuen lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1468/2011 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian (familiako medikuen lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 4508
  • Xedapen-zk.: 1468
  • Xedapen-data: 2011/07/29
  • Argitaratze-data: 2011/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin,

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Mediku kategorian (familiako medikuen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira Mediku kategoriako destinoak (Familiako Medikuen lanpostu funtzionala), Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide taldekoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan destinoa dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deituko den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziatura titulua eta lanpostu funtzionalaren eginkizunak betetzeko eskatzen den edozein espezialitate izatea, edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioak betetzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoari jarraiki.

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

    3. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio taldearen arabera:

      A1 taldea (antzinako A taldea): 25 euro.

  2. Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazioaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute:

    Fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatutako edozein espezialitatetako titulua edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoari jarraiki.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

  4. Lanpostuaz jabetzea.

    Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:

    Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 55 destino deitzen dira. Destino kopurua alda liteke 2011n deituko den lekualdatze-lehiaketaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko da.

  1. Lan-esperientzia: gehienez, 45 puntu.

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

  1. Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, lehiatzen den kategoria berean, kupoko eta zonako mediku orokor gisa, Etengabeko Atentzioko Guneko mediku orokor gisa eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko mediku orokor gisa lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,20 puntu.

  2. Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan edo osasun-sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, ospitaleko urgentzietan, emergentzietako lurralde unitateetan eta etxeko ospitalizazioan barne-medikuntzako mediku gisa edo lehen mailako atentzioko pediatra gisa, edo ikerlari gisa, lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,10 puntu.

  3. Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, legez onartutako beste edozein espezialitatetan mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

    Etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren %50 aplikatuko zaio.

    Lehen Mailako Atentzioko Landa-eskualde Sanitarioetan errefortzu-izendapena duen pertsonalak egindako zerbitzuak kalkulatzeko, egindako zerbitzuen hilabete osoa aitortuko zaio, ondorengo arauen arabera kalkulatuta:

    1. Hilabete bat, edo proportzionalki dagokiona, egindako ehun eta berrogeita bost ordu edo zati bakoitzeko.

    2. Hilabete natural batean ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago eginez gero, hilabete bat baino ez da baloratuko; soberako orduak ezin izango dira aplikatu aurreko a) arauan ezartzen diren egindako zerbitzuen konputurako.

      Guztizko zenbaketatik, lan egindako egun naturaletan oinarrituta, hilabetea baino gutxiagoko denbora-soberakinak baztertuko dira. Horiek horrela, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

      Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean egindako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean egindako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean egindako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. B taldean egindako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

    5. A taldean egindako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

    6. Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan egindako zerbitzuak betetako lanpostu berean zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 35 puntu):

        Atal honen barruan honako honen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

          Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

          (Ikus .PDF)

          Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziketa politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

        2. Graduondoko prestakuntza (gehienez, 18 puntu):

          Doktorea: 15 puntu.

          Doktorea cum laude: 18 puntu.

          Gradu ondoko masterra: 7,5 puntu.

          Aditua/Espezialista unibertsitarioa: 5 puntu.

          Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.

          Lizentziatura gradua: 3 puntu.

          Doktoretza ikastaroa, ikastaro bakoitzeko eta gehienez 10 ikastaro: 0,50 puntu.

          Lotura duen goi-mailako beste titulazioren bat: 4 puntu.

          Ez da baloratuko doktoretza-ikastarorik, doktore titulua, doktore cum laude edo ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma lortzeko balio izan duenean.

        3. Prestakuntza espezializatua:

          1. Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitatean prestakuntza-aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi mailako tituludunak: 15 puntu.

          2. Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitatean prestakuntza-aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza-programa onartua duen atzerriko zentro batean bete duten goi mailako tituludunak, betiere titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta: 15 puntu.

          3. Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitateko titulua lortzeko hobekuntza ikastaroa gainditu duten goi mailako tituludunak, 264/1989 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera, eta Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitateko titulua lortzeko prestakuntza osagarria egin eta ebaluazio kliniko objektibo egituratua gainditu duten goi mailako tituludunak, uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera: 5 puntu.

          4. Beste espezialista-titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak, betiere titulu horiek BAME programako egoiliar bezala prestakuntza aldian lortutakoak badira, edo graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentro batean prestakuntza aldi osoa bete badute: puntu 1.

          5. Beste espezialista tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez dena): 0,5 puntu.

        4. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

          Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          9 ordura arte: 0,25 puntu.

          1. 19 ordu: 0,75 puntu.

          1. 29 ordu: 1,25 puntu.

          1. 49 ordu: 2 puntu.

          1. 99 ordu: 3 puntu.

            100-249 ordu: 4 puntu.

            200-599 ordu: 5 puntu.

            600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

            Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik agertzen ez denean, puntuazioa 0,30 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, eta gehienez ere, 20 kreditu ikasturteko.

            Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,25 puntutik beherakoa izan.

            Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako ikastaroak baloratuko dira. Era berean, edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

        5. Irakaslanak (gehienez 10 puntu):

          Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): puntu 1.

          Fakultateko/Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

          Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,750 puntu.

          Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

        6. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (15 puntu gehienez):

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

          Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

          Txosten nazional bakoitzeko: 2 puntu.

          Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

          Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

          Ahozko komunikazio/poster nazional bakoitzeko: 1,20 puntu.

          Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

          Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

          Mahai-inguru nazional bakoitzeko: 1,50 puntu.

          Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (egilea nagusia): 2 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (egile gehiago): puntu 1.

          Liburu bakoitzeko (egile nagusia): 4 puntu.

          Liburu bakoitzeko (egile gehiago): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (egile nagusia): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (egile gehiago): puntu 1.

          Tesinagatik: 3 puntu.

          Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

        7. Lanbide-garapena (gehienez, 28 puntu):

          Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (Etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:

          1. maila: 28 puntu.

          1. maila: 22 puntu.

          1. maila: 18 puntu.

          1. maila: 14 puntu.

            Aukera hori 12.5.2 oinarrian dokumentazioa aurkezteko ezarritako 10 egun balioduneko epean gauzatuko da.

        8. Hizkuntzak (gehienez, 10 puntu):

          Ingelesa: gehienez 6 puntu.

          Frantsesa: gehienez 6 puntu.

          Alemana: gehienez 6 puntu.

        9. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

      2. Euskara.

        2HE: 18 puntu.

        1HE: 9 puntu.

  1. Osasunaren Lehen Mailako Atentzioa. Osasunaren eta gaixotasunaren ikuspegi biosikosoziala.

  2. Jarduera kudeatzea eta antolatzea Lehen Mailako Atentzioko taldean. Talde-lana.

  3. Osasunaren ekonomia. Oinarrizko kontzeptuak. Efikazia, efizientzia, eraginkortasuna eta ekitatea.

  4. Lehen mailako atentzioko ikerkuntzaren oinarrizko estatistika eta metodologia.

  5. Osasunerako prebentzioa, sustapena eta heziketa. Prebentzioko jarduera-programa (PAPPS 2009).

  6. Epidemiologia. Maiztasun-neurriak. Arriskua eta asoziazio kausala. Proba diagnostikoen eta screening proben baliozkotasuna.

  7. Historia klinikoa eta erregistro sistemak Lehen Mailako Atentzioan. Informatizatutako Historia Klinikoa. Gaixotasunak sailkatzeko sistemak Lehen Mailako Atentzioan. Case Mix sistemak Lehen Mailako Atentzioan.

  8. Atentzioaren kudeaketa. Kudeaketa Klinikoa, Kalitatearen Kudeaketa. Erantzukizun Profesionala: Ezintasun iragankorra. Ziurtagiriak. Adierazi beharreko gaixotasunak.

  9. Ebidentzian oinarritutako Medikuntza (EOM). Praktika klinikoko Gidak.

  10. Gaixotasun terminala. Sintomen kontrola. Doluaren eta zaintzailearen atentzioa. Paziente, zaintzaile eta familiaren balorazioa.

  11. Familia-plangintza. Haurdunaldi arruntaren kontrola. Menopausia.

  12. Osasun mentaleko arazoak. Depresioa Antsietatea. Moldaera-trastornoak. Loaren trastornoak. Psikofarmakoak.

  13. Mendekotasun-arriskuko jokabideak. Tabakismoa, alkohol gehiegi hartzea, beste drogazaletasun batzuk.

  14. Gaixotasun kardiobaskularra. Hipertentsio Arteriala. Kardiopatia iskemikoa Gaixotasun zerebrobaskularra. Bihotz-gutxiegitasuna. Patologia baskular arterial eta benosoa. Sinkopea. Arritmiak.

  15. Diabetes Mellitusa. Obesitatea Dislipemiak. Nutrizioa eta osasuna. Hiperurizemia.

  16. Arazo digestiboak Lehen Mailako Atentzioan. Errefluxu gastro-esofagikoak eragindako gaixotasuna, Ulkusa, Hepatopatia kronikoa, Idorreria, Dispepsia, Neoplasia digestiboak, Hesteetako gaixotasun inflamatorioa, Beherako akutu kronikoa, Heste narritakorraren sindromea, Uzki-ondesteko patologia onbera, Alterazio biokimiko hepatikoa, Odoljario digestiboa, Abdomeneko min akutua, Pankreatitisa, Gastropatia Hkee-gatik.

  17. Nerbio-sistema. Semiologia neurologikoa. Zefaleak. Dardara. Zorabioa eta sinkopea. Neuropatiak. Narriadura kognitiboa eta dementzia.

  18. Arnas-patologia. Asma, Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa, Komunitatean hartutako pneumonia, Eztula, Hemoptisia, Disnea, Biriketako neoplasiak, Arnas-miaketa funtzionala, Azterketa osagarriak (Analitika eta Erradiologia), Toraxeko mina.

  19. Dermatologia. Larruazaleko lesio elementalak eta afekzio dermiko ohikoenak: Pruritoa, Larruazaleko tumoreak, Psoriasia, Larruazaleko mikosiak, Ekzemak, Aknea, Akne arrosa, Lesio Besikuloanpoilosoak, Lesio eritematosoak.

  20. Patologia osteoartikularra. Artritisa, Artrosia, Osteoporosia, Lunbalgia, Sorbalda minbera, Zerbikalgia.

  21. Hematologia. Anemiak. Diagnostiko diferentziala. Tratamendu antitronbotikoa.

  22. Patologia nefrourologiko ohikoena Lehen Mailako Atentzioan. Gernu-infekzioak. Patologia prostatikoa. Urolitiasia. Giltzurrun-gaixotasun kronikoa. Hematuria Proteinuria.

  23. Adinekoen atentzioa. Adineko ahularen eta mendekotasunaren kontzeptua; baloratzeko tresnak. Diagnostiko diferentziala eta jarrera narriadura kognitiboan eta dementzietan. Adineko pazientearen medikazioa. Beste sindrome geriatriko batzuk. Erorikoak. Gernu-inkontinentzia.

  24. Arazo infekziosoak. Tuberkulosia, Bruzelosia, Salmonelosia, Hepatitisa, HIESA eta bestelako STGak. Epidemiologia, Diagnostikoa. Prebentzioa. Sukar-sindromea. Gripea. Antibiotikoen erabilera. Bidaiarientzako aholkuak.

  25. Proba diagnostikoen arrazoizko erabilera Lehen Mailako Atentzioan.

  26. Elkarrizketa klinikoa Lehen Mailako Atentzioan. Erdi-egituratutako elkarrizketa klinikoaren faseak.

  27. Osasun-arazoei familia-ikuspegitik heltzea. Familiaren bizi-zikloa.

  28. Larrialdiak eta Emergentziak Lehen Mailako Atentzioan. Bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa eta aurreratua. Hiper eta hipogluzemiak. Anafilaxia. Konbultsio-krisia. Agitazioa. Intoxikazioak. Sindrome koronario akutua. Krisi hipertentsiboa. Biriketako edema akutua. Asma-krisia.

  29. ORL-patologia ohikoena Lehen Mailako Atentzioan. Faringoamigdalitisa, Otitisa, Sinusitisa, Bertigoa. Hipoakusia. Akufenoak. Disfonia. Errinitisa. Epistaxia.

  30. Oftalmologiako patologia ohikoena Lehen Mailako Atentzioan. Begi gorrituaren patologia diferentziala. Konjuntibitisa.

  31. Hiper eta hipotiroidismoa. Nodulu tiroideoa. Bozioa.

  32. Medikamentuaren arrazoizko erabilera Lehen Mailako Atentzioan. Arrazoitutako preskripzioa. Berrikuntza terapeutikoa. Segurtasuna. Farmakozaintza.

  33. Ahoko patologia. Glositisa, Neoplasiak, Aftak. Gaixotasun periodontala.

  34. Oinarrizko arazo traumatologikoekin jarduteko era Lehen Mailako Atentzioan.

  35. Bioetika. Oinarrizko printzipioak. Pazientearen autonomiari buruzko legea.

  36. Komunitateari zuzenduriko arreta. Parte-hartze eta esku-hartze komunitarioa.

  37. Genero-indarkeria. Lehen Mailako Atentzioko profesionalen jokabidea.

  38. Kronikotasunaren erronka Euskadin.

    II GAI-ZERRENDA KOMUNA

  1. Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea: arau orokorrak. Lanbide sanitarioak burutzea. Profesionalen parte-hartzea.

  2. Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitatearen Legea. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

  3. Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea. Arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finko izaera lortu eta galtzea. Ordainketak. Lanaldia, baimenak eta lizentziak. Bateraezintasunak.

  4. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolaketa. Kudeaketa-erregimena.

  5. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolaketa: zerrenda. Erakunde Zentrala: sorrera. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

  6. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

  7. Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazioaren eta dokumentazio klinikoaren gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

  8. Borondate aurreratuak osasun-eremuan.

    BIBLIOGRAFIA

  1. Guía de actuación en Atención Primaria 4.ª edición + autotest + CD ROM.

    ISBN: 978-84-15037-04-0

    Argitalpen-data: 2011ko apirila

  2. Guía terapéutica en Atención Primaria 4.ª edición.

    ISBN: 978-84-96761-89-6

    Argitalpen-data: 2010eko martxoa

  3. INFAC buletina (Información Farmacoterapéutica de la Comarca).

    Http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkfarm02/es/contenidos/informacion/cevime_infac/es_cevime/2010.html

  4. Medikamentu berrien ebaluazioa Lehen Mailako Atentzioan.

    (Centro Vasco de Información de Medicamentos CEVIME)

    http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkfarm02/es/contenidos/informacion/cevime_atencion_primaria/es_cevime/nuevos_medicamentos.html

  5. Guía de atención al paciente al final de la vida.

    ISBN: 978-84-96761-65-0

    Argitalpen-data: 2008ko azaroa

  6. Tratado de Medicina Familiar y Comunitaria.

    ISBN: 978-84-96761-06-3

    Argitalpen-data: 2007ko martxoa

  7. Infección por el VIH. Preguntas y respuestas desde Atención Primaria.

    ISBN: 84-96761-00-2

    Argitalpen-data: 2006ko azaroa

  8. Manual de enfermedades infecciosas en Atención Primaria.

    ISBN: 978-84-605-9819-0

    Argitalpen-data: 2010eko ekaina

  9. Atención a las personas mayores en Atención Primaria.

    ISBN: 84-96216-43-8

    Argitalpen-data: 2004ko maiatza

  10. Entrevista clínica.

    ISBN: 84-96216-44-6

    Argitalpen-data: 2004ko ekaina

  11. Manual de entrevista clínica.

    1. Borrell i Carrió. Editorial Doyma. 1991

  12. Plan de actividades Preventivas (PAPPS). Actualización 2009.

    Http://www.papps.org/suplemento_ap_09.php

  13. Manual de medicina basada en la evidencia. Elementos para su desarrollo y aplicación en Atención Primaria. Gómez de la Cámara.

    1. ed. Madrid: Jarpyo Editores. 1998

  14. Métodos diagnósticos en la consulta del médico de familia.

    1. Córdoba. S. Lou. Editorial Harcourt Brace. 1998

  15. Manual de traumatología en Atención Primaria.

    Juan José Rodríguez Alonso. Lis Valverde Román. Puerta de Hierro Ospitale Unibertsitarioak argitaratua. Madrid, 1996

  16. Metodología de la investigación.

    Http://www.fisterra.com/mbe/investiga/index.asp

  17. Martín Zurro A, Cano Pérez JF

  1. argitalpena. Madrid. Elsewier, 2008.

    ISBN: 9788480862196

  1. 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.

  2. Medicina basada en la evidencia (MBE).

    Portal fisterra: http://www.fisterra.com/mbe/index.asp

    Medicina basada en la evidencia. Cómo ejercer y enseñar la MBE.

    Sackett DL, Straus SE, Richardson WS, Rosenberg W, Haynes RB

  1. argitalpena. Madrid. Harcourt, 2000.

  1. Biblioteca de Guías de Práctica Clínica del Sistema Nacional de Salud.

    Guiasalud ataria: http://portal.guiasalud.es/web/guest/home

  2. Guía de ayuda al diagnóstico en Atención Primaria.

    ISBN: 9788496761780

    Argitalpen-data: 2009ko azaroa

  3. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.

    Http://cronicidad.blog.euskadi.net

  4. Ética en la práctica clínica.

    Fundación Ciencias de la Salud 2004

    http://www.fcs.es/publicaciones/etica_practica_clinica.html

    GAI-ZERRENDA KOMUNEKO BIBLIOGRAFIA.

  1. 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

  2. 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

  3. 55/2003 Legea,abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoari buruzkoa.

  4. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.

  5. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.

  6. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena.

  7. 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.

  8. 7/2002 Legea, azaroaren 12koa, Borondate Aurreratuen legea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia →

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.