Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko uztailaren 30ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2010. urteko «Andrés de Irujo» saria emateko egiten dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko uztailaren 30ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2010. urteko «Andrés de Irujo» saria emateko egiten dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4709
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/30
  • Argitaratze-data: 2011/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Andrés de Irujo» saria ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuaren bitartez sortu zen, atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko, eta 2010eko deialdia 2010eko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen (EHAA, 66. zk., 2010eko apirilaren 12koa).

Dekretu horren 5. artikuluan aurreikusitako epaimahaiak 2011ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez eman zen argitara epaimahaiaren osaketa saria esleitzeko proposamena egin zuen 2011ko ekainaren 24an bilera izan ondoren.

Horrenbestez, sari hori arautzen duen Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe

Lehenengoa. 2011ko «Andrés de Irujo» saria ematea «Eusebio Zamacola Abrisketa: Un Basauritarra en el Chaco argentino» eta «Vascos-Navarros en Antioquia (1890-1970. Una aproximación a la historia de migrantes, religiosos y exiliados» lanei ex aequo; lan horien egileak Favio Javier Echarri eta John Alejandro Ricaurte dira, hurrenez hurren.

Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 30a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik