- EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 2koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abuztuaren 2koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 4484
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/08/02
- Argitaratze-data: 2011/09/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, 2011ko apirilaren 20an Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) diru-laguntzak emateko modua arautu zuen agindu baten bidez (EBPN deialdia). Agindu hau, 2011ko maiatzaren 11n argitaratu zen EHAAn.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den balorazio-batzordearen osaera era honetan arautzen du aipatu Aginduaren 11. artikuluak:
Balorazio-batzordea honako kide hauek osatuko dute:
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria edo bere ordezkoa, batzordearen buru izango dena.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko zuzendaria edo bere ordezkoa.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria edo bere ordezkoa.
Foru Administrazioetako hizkuntza politikaren ardura duen saileko teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik edo bere ordezkoa.
Euskal Udalen Elkartearen (Eudel) ordezkaria edo bere ordezkoa.
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak jarraitzeko arduraduna, edo bere ordezkoa.
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntza deialdiaren balorazio-batzordeko kideen izendapena egitea.
Bigarrena. Honako hauek dira 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren 11. artikuluaren arabera izendatutako balorazio-batzordeko kideak:
Patxi Martinez de Marigorta jauna, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, batzordearen buru izango dena. Ordezkoa, Xabier-Zabaltza Pérez-Nievas, Hizkuntza Politikarako aholkularia.
Begoña Muruaga Laka andrea, Euskara Sustatzeko zuzendaria. Ordezkoa Edurne Basoa González andrea, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuko arduraduna.
Ivan Igartua Ugarte jauna, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria. Ordezkoa, Ane Crespo Calvo Andrea, EBPNren jarraipenerako arduraduna.
Pedro Álvarez Mingo, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zerbitzuko burua. Ordezkoa, Patxi Alberdi Asteinza, Bizkaiko Foru Aldundiko Hizkuntza Gizartaratzeko ataleko burua.
José Lartategi Yustos jauna Eudeleko ordezkaria. Ordezkoa, Iñaki Galdeano Larizgoitia.
Jokin Azkue Arrastoa jauna, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak jarraitzeko arduraduna. Ordeazkoa Maria Jesús Sánchez Castañares andrea.EBPNren jarraipenerako teknikaria.
Jose Luis Ugarte Garrido jauna, EBPNren jarraipenerako teknikaria. Batzorde honen Idazkaria.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen Ebazpen honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 2a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.


