- EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 2koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abuztuaren 2koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 4486
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/08/02
- Argitaratze-data: 2011/09/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak, 2011ko apirilaren 20an, gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zuen agindu baten bidez (Euskalgintza deialdia). Agindu hori 2011ko maiatzaren 20an argitaratu zen EHAAn.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den balorazio-batzordearen osaera era honetan arautzen du aipatu aginduaren 14. artikuluak:
Balorazio-batzordea honako kide hauek osatuko dute:
Euskara Sustatzeko zuzendaria edo haren ordezkoa, batzordeburua izango dena.
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria edo haren ordezkoa.
Foru Administrazioetako hizkuntza politikaren ardura duen saileko teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo haren ordezkoa.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo haren ordezkoa.
Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo haren ordezkoa.
Euskalgintzaren arloko aditu bat edo haren ordezkoa.
Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna edo haren ordezkoa.
Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntza deialdiaren balorazio-batzordeko kideen izendapena egitea.
Bigarrena. Honako hauek dira 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren 14.2 xedapenaren arabera izendatutako balorazio-batzordeko kideak:
Begoña Muruaga Laca andrea, Euskara Sustatzeko zuzendaria, batzordeburu izango dena. Ordezkoa, Iván Igartua Ugarte jauna, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.
Patxi Martínez de Marigorta jauna, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria. Ordezkoa, Xabier Zabaltza Pérez-Nievas jauna, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aholkularia.
Jokin Larrañaga Larrañaga jauna, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuko burua. Ordezkoa, Jesús Arrieta Barinagarrementeria, hizkuntza normalkuntzako teknikaria.
Mikel Zalbide Elustondo jauna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuko burua. Ordezkoa, Imanol Agote Alberro jauna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zerbitzuko burua.
Lurdes Aranguren Sudupe andrea, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Kultura Behatokiko arduraduna. Ordezkoa, Josean Urdangarin Arrizabalaga jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Kultura Plangintzarako arduraduna.
Iñaki Ugarte Casas jauna. Ordezkoa, Koldo Biguri Otxoa de Eribe jauna.
Edurne Basoa González andrea, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuko arduraduna. Ordezkoa, Araceli Díaz de Lezana andrea, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuko arduraduna.
Jose Miguel Odriozola Mujika jauna, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Azken honek, idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 2a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.


