Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 2koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 2koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4487
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/08/02
  • Argitaratze-data: 2011/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak, 2011ko maiatzaren 4an, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zuen agindu baten bidez (Hedabideak deialdia). Agindu hau, 2011ko maiatzaren 20an argitaratu zen EHAAn.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den balorazio-batzordearen osaera era honetan arautzen du aipatu Aginduaren 15. artikuluak:

  1. Balorazio-batzordea honako pertsona hauek osatuko dute:

    1. Euskara Sustatzeko zuzendaria edo haren ordezkoa, batzordearen buru izango dena.

    2. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria edo haren ordezkoa.

    3. Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria edo haren ordezkoa.

    4. Foru Administrazioek izendatutako hizkuntza politikaren ardura duen saileko teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo haren ordezkoa.

    5. Euskararen Aholku Batzordeko kide bat edo haren ordezkoa.

    6. Euskarazko hedabideen arloko aditu bat edo haren ordezkoa.

    7. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna edo haren ordezkoa.

    8. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

      Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntza deialdiaren balorazio-batzordeko kideen izendapena egitea.

Bigarrena. Honako hauek dira 2011ko maiatzaren 4ko Aginduaren 15.2 artikuluaren arabera izendatutako balorazio-batzordeko kideak:

  1. Begoña Muruaga Laka andrea, Euskara Sustatzeko zuzendaria, batzordearen buru izango dena. Ordezkoa Patxi Martínez de Marigorta jauna, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.

  2. Iván Igartua Ugarte jauna, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria. Ordezkoa, Xabier Zabaltza Pérez-Nievas jauna, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aholkularia.

  3. Rosa Díez Urrestarazu andrea, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria. Ordezkoa, Pedro Lasaga Iñiguez jauna, Kultura Saileko prentsa aholkularia.

  4. Gotzon Egia Goienetxea jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuko burua. Ordezkoa, Joxean Amundarain Iturrioz jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntza Ataleko burua.

  5. Elisabete Larrinaga Artetxe andrea, Euskararen Aholku Batzordeko kidea. Ordezkoa, Allande Boutin jauna.

  6. Jose Inazio Basterretxea Polo jauna. Ordezkoa, Joseba Arruti Lafuente jauna.

  7. Edurne Basoa González andrea, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna. Ordezkoa, Araceli Díaz de Lezana andrea, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuaren arduraduna.

  8. Jose Miguel Odriozola Mujika jauna, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Azken honek, idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen Ebazpen honen aurka interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 2a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik