Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 4koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak lortzeko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 4koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak lortzeko

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3873
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/08/04
  • Argitaratze-data: 2011/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako deia egin zen.

Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2011ko uztailaren 19ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen aipatutako hautatze-prozesuan gainditu duten izangai hautatuen behin-behineko zerrenda; era berean, hiru egun balioduneko epea eman zen, hutsik egonez gero, erreklamazioak jartzeko.

Egindako erreklamazioak aztertu eta antzemandako hutsak zuzendu dira; hori dela eta, egin beharreko aldaketak egin dira espezialitate hauetan: Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako eta Ingeleseko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literaturako espezialitateetan.

Hautaketa-prozesu horretan hautatutako izangaien behin betiko zerrenden berri eman dute hautatze-batzordeek. Beraz, zerrenda horiek argitara eman behar dira.

Beraz,

Lehenengoa. Argitaratzea I. eranskinean Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak, eta II. eranskinean espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrenda.

Bigarrena. Hogei egun naturaleko epea irekitzea I. eranskinean hautatutzat jotako izangaiek dokumentuak aurkeztu ditzaten. 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian azaltzen da zein agiri aurkeztu behar dituzten. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen agiriok aurkezteko epea.

Izangaiek galdu egingo dute karrerako funtzionario izendatzeko eskubidea, baldin eta finkatutako epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, dokumentazioa aurkezten ez badute edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada ez dituztela betetzen agindu horren bigarren oinarrian jasotako baldintzak. Halakoetan, artean egindako jarduera guztiak deseuztatuta geratuko dira. Bestetik, erantzukizuna eskatu ahal izango zaie hasierako eskabidea faltsutzeagatik.

Hirugarrena. Goragoko talde bateko kidegoetara sartzeko txandakoek edo talde bereko beste kidego batzuetara eta kidego horietako destino osagarrien mailetara sartzeko txandakoek bi aukera dituzte: praktiketako funtzionario izendatuak izatea edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoetan jarraitzea. Idatziz adierazi beharko dute beraien aukera; idatzia bidali beharko diote Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari, bost laneguneko epean, prozesua gainditu duten eta hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Laugarrena. Lehenengo atalean adierazitako zerrendak ikusgai jartzea Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo http://www.irakasle.net.

Bosgarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatutako izangaiak, dagokien kidegora sartzeko edo iristeko behar diren baldintzak betez gero eta praktikak egiteko betebeharretatik salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita izanik ere, praktikak egitea erabaki baldin badute. Izangai horiek esleituko zaizkien destinoetan egin beharko dituzte praktikak, eta destino horietara lotzen ez diren izangaien kasuetan, hautaketa-prozesuari uko egiten diotela ulertuko da.

Seigarrena. Espezialitate bakoitzerako hautatu diren izangaien zerrendarekin batera, beste zerrenda ordenatu bat ere prestatuko da hautatutako izangai ordezkoekin, zerrendakide-kopuru bera izango duena, aurkez daitezkeen errekurtsoak onetsiz gero, edo hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei 2011ko abuztuaren 10a baino lehenago uko egin izanagatik, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.

Aipatutako zerrenda argitaratuko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo http://www.irakasle.net.

Zazpigarrena. Ebazpen horren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 4a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia →

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.