Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Honen bidez, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2005eko uztailaren 15eko Ebazpena aldatzen da (Ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegora sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-probak gainditu zituzten hautagaien zerrendak argitar - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Honen bidez, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2005eko uztailaren 15eko Ebazpena aldatzen da (Ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegora sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-probak gainditu zituzten hautagaien zerrendak argitar

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 4282
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/08/08
  • Argitaratze-data: 2011/09/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez ondorengo ebazpenak erabat deusezak direla adierazten da: Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2005eko azaroaren 25eko ebazpena, Estibaliz Aldecoa Trogliak Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2005eko uztailaren 4ko Ebazpenaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegora sartzeko aukeratze-probetatik at utzitako hautagaien zerrenda onartu zuenaren, kontra jarritako gorako errekurtsoa atzera bota zuena, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko azaroaren 25eko agindua, Estibaliz Aldecoa Trogliak Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2005eko uztailaren 15eko ebazpenaren, aipatutako aukeratze-probak gainditu zituzten hautagaien zerrendak argitara eman zituenaren, kontra jarritako gorako errekurtsoa atzera bota zuena.

Bigarrena. Egintza horiek baliogabetu izanaren ondorioz, 2011ko uztailaren 28ko aginduaren bidez ezagutzen da Estibaliz Aldecoa Troglia andrearen eskubidea sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesua gainditu zuten hautagaien zerrendan, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoan, Harpa espezialitatean.

Horregatik,

Lehenengoa. Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2005eko uztailaren 15eko Eazpena aldatzea; ebazpen honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegora sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-probak gainditu zituzten hautagaien zerrendak argitara eman ziren. Aldaketa horren ondorioz, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoan aukeratutako hautagaien artean sartzen zaio Estibaliz Aldecoa Troglia andreari, Harpa espezialitatean, txanda librean, 1. hizkuntz eskakizunarekin eta 6,1083ko puntuazioarekin.

Bigarrena. Hogei egun naturaleko epe bat irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Estibaliz Aldecoa Troglia andreak, edozein Hezkuntza Ordezkaritzatan, aurkez ditzan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko aginduaren 12.1. oinarrian aipatutako agiriak.

Ezarritako epearen barruan, ezinbesteak bultzaturiko kasuetan izan ezik, adierazitako dokumentazioa aurkezten ez badu edo, dokumentazio hori aztertu ondoren, aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzetakoren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

Hirugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak praktiketako funtzionario izendatuko du Estibaliz Aldecoa Troglia andrea.

Hautatzaile horrek esleitu zaion destinoan egin beharko ditu praktikak eta, destino horretan agertu ezean, aukeratze-prozedurari uko egiten diola interpretatuko da.

Laugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailaren sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 8a.

Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.