- EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 10ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko emandako diru-laguntza bati egindako ukoa onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abuztuaren 10ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko emandako diru-laguntza bati egindako ukoa onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 199
- Hurrenkera-zk.: 5027
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/08/10
- Argitaratze-data: 2011/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko 2010eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bitartez esleitutako diru-laguntza bati uko egin zaionez, eta programa hori arautzen duen abenduaren 23ko 186/2003 Dekretuaren 14.3 artikuluan diru-laguntzei uko egiten zaienerako aurreikusitakoari jarraiki, hauxe
Lehenengoa. Xabier Arakama Ruiz de Eginok 1.312,64 euroko diru-laguntzari egindako ukoa onartzea. Kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzen 2010eko deialdiaren barruan esleitu zitzaion diru-laguntza hori.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 10a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZáLEZ.


