- EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoak Euskal Herritik kanpora sustatu eta zabaltzeko 2011ko otsailaren 23ko Ebazpenaren babesean aurkeztutako diru-laguntza eskabideak ebazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abuztuaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoak Euskal Herritik kanpora sustatu eta zabaltzeko 2011ko otsailaren 23ko Ebazpenaren babesean aurkeztutako diru-laguntza eskabideak ebazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4954
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/08/18
- Argitaratze-data: 2011/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2011ko martxoaren 23an argitaratu zen EHAAn 2011ko otsailaren 23ko Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpena. Ebazpen horrek Arte Plastikoen eta Ikusizkoak Euskal Herritik kanpora sustatu eta zabaltzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du.
2011ko otsailaren 23ko Ebazpenaren 14. artikuluak ezarritakoari jarraiki, 2011ko uztailaren 17an, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, Donostian, elkartu zen Balorazio Batzordea, aurkeztutako eskabideei buruzko Ebazpen Proposamena egin eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari igorri zion honek ebatzi zezan.
Horiek horrela, Balorazio Batzordeak aurkeztutako Ebazpen Proposamena ikusita, eta Ebazpenaren 15. artikuluak egokitu dizkidan eginkizunei ekinez, hurrengo hau
eBATZI DUT:
Lehenengoa. Ebazpenaren 4. artikuluak aitortzen didan ahalmenari jarraiki, deialdian jaso den guztirako kopurua 11.390 eurotan gehitzea. Era horretan, Ebazpen honen xederako diru kopurua 59.885 eurotara handituko da eta gutxienezko puntuazioa lortu duten eskabide guztiak lagundu ahal dira.
Bigarrena. I. eranskinean diruz lagundu daitezkeen modalitateen arabera aipatzen diren pertsona eta erakundeei bertan adierazten diren beste diruko diru-laguntzak ematea.
Hirugarrena. II. eranskinean agertzen diren eskabideei laguntzarik ez ematea eta III. eranskinean agertzen direnak artxibatzea.
Laugarrena. Ebatzitako diru-laguntzen ordainketa honela egingo da:
Diru-laguntzaren % 75eko lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren berri ematen duen ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean gehienez ere.
Gainerako kopuruaren ordainketa, Ebazpenaren 19. artikuluak diru-laguntzaren justifikazio eta likidaziorako eskatutako agiriak aurkeztu ondoren egingo da.
Aurrekoaren kaltetan gabe, diru-laguntza osoa ordainketa bakar batez gauzatu ahal izango da, baldin eta jarduerak aurretiaz garatutakoak izan eta onuradunak burututako jarduera justifikatzen duten agiri guztiak aurkeztu baditu.
Bosgarrena. Onuradunek, diru-laguntza jaso duen programa edo jarduera amaitu ondorengo bi hilabeteen barruan eta, edonola ere, 2012ko otsailaren 28a baino lehen, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Burututako jardueraren memoria zehatza: garapena eta ebaluazioa.
Egindako jardueren kostuari buruzko txosten ekonomiko justifikatzailea, honako hauek adierazita:
Diruz lagunduriko jarduera gauzatzeko izan diren diru-sarrera eta gastuen balantzea.
Jardueraren gastuei buruzko zerrenda sailkatua.
Guztirako gastuak justifikatzeko fakturak. Horietatik emandako diru-laguntzaren zenbatekoari dagozkionak jatorrizkoak edo Etxepare Euskal Instituturen egoitzan konpultsatutako fotokopiak izango dira.
Salbuespenez, Etxepare Euskal Institutuaren aurrekontuen kargurako finantzaketak ez badu gainditzen aurkeztutako gastuen % 50, gastu eta diru-sarreren balantzeari buruzko zinpeko adierazpenarekin batera aurkeztu ahal izango dira emandako diru-laguntzaren kopuruari dagozkion egiaztagiriak. Hala ere, Etxepare Euskal Institutuak hala eskatzen duenean, pertsona onuradunek bere gain hartuko dute aurkezturiko aurrekontuaren arabera guztirako diru-zenbateko osatzeko falta diren egiaztagiriak Etxepare Euskal Institutuaren esku jartzeko konpromisoa.
Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzen zerrenda.
Diruz lagunduriko jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren ale bat, Etxepare Euskal Institutuaren babesa espresuki adierazita agertzen delarik.
Seigarrena. Arauak ez betetzearen kasuak Ebazpenaren 20. artikuluan aurreikusitakoak izango dira. Horietakoren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan edo, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa bete ondoren, Dekretuotan aurreikusi bezala, Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta dagozkion legezko interesak.
Zazpigarrena. Ebazpen hau interesatu orori banan-banan jakinaraziko zaio, EHAAan argitaratuko bada ere.
Zortzigarrena. Diru-laguntza guztiak eta horien jasotzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Bederatzigarrena. Emandako diru-laguntzen jasotzaileek, lagundutako jarduera dela eta, argitaratuko duten material inprimatu, grafiko, entzunezko zein informatiko guztietan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izan dutela espresuki adieraztera behartuta geratzen dira Ebazpen hau jasotzen dutenetik aurrera.
Hamargarrena. Laguntza-programa honen babesean emandako diru-laguntzak minimis izaera dute Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudiaren arabera.
Administrazio bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka berraztertze Errekurtsoa aurkez dakioke Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, berau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Donostia-San Sebastián, 2011ko abuztuaren 18a.
Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.
(Ikus .PDF)


