- EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 31koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2011n sei beka emateko deialdia egiten duena. Bekak Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abuztuaren 31koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2011n sei beka emateko deialdia egiten duena. Bekak Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 4164
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/08/31
- Argitaratze-data: 2011/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuak (1997-07-02ko EHAA, 125. zk.) bere 2.1. artikuluan ezartzen duenez, Lehendakaritzako idazkariak egindako deialdiaren bidez deituko dira urtero beka horiek, eta kasu guztietan adierazi beharko dira deialdiaren helburua, bekaren iraupena, beken zuzkidura eta ordainketa, eskabideak aurkezteko tokia eta epea, eskabide-ereduak eta esleipena. Dekretuaren 11.1 artikuluak dioenez, halaber, Lehendakaritzako idazkariak ebazpen bidez esleituko ditu bekak.
Deialdia egiteko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen ekainaren 19ko 5/2008 Legea; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua; eta Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duen azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua), eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horrixe atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa (EAEko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua bigarren aldiz aldatzeko Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren lehenengo eta bigarren artikuluak), Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzetarako deialdi hau.
Halere, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak. Horretarako, bi lege-xedapen hauek beteko ditu: batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikulua, eta bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikulua.
Azkenik, adierazi behar da deialdi honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren oniritzia jaso zuela 2011ko otsailaren 18an egindako bilkuran.
Horren arabera, honako hau
Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei bekatarako deialdia egitea, onartu diren eta eranskin bakarrean adierazten diren oinarrien arabera.
Lehenengoa. Ebazpen honetan eta Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuan aurreikusi ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrena. Ebazpen honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lehendakaritzako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 31.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


