- EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 31koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 26ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzak emateko deia egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abuztuaren 31koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 26ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzak emateko deia egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 5362
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/08/31
- Argitaratze-data: 2011/11/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Aipatutako aginduaren 12. artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Diru-laguntza horietarako deialdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 26ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta diru-laguntzen zenbatekoak ere.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 31.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.
(Ikus .PDF)


