- EBAZPENA, 2011ko irailaren 1ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 551/11 zenbakidun prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko irailaren 1ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 551/11 zenbakidun prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 181
- Hurrenkera-zk.: 4639
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/01
- Argitaratze-data: 2011/09/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Sailak; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2011ko uztailaren 22ko Ebazpena eman duela non xedatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:
551/11 zenbakiko prozedura arrunta: Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko Agindu horretan, hain zuzen, EAEko Administrazio Orokorreko Menpekoen Kidegoko karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.
Prozedura horrek eragina izan dezake Menpekoen Kidegoko hautaketa-prozesuaren ebazpenean.
Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.
Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 1a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
ª Luisa Cuesta Arandilla.


