Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko maiatzaren 25eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko maiatzaren 25eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 4656
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/01
  • Argitaratze-data: 2011/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Kulturako sailburuaren 2011ko maiatzaren 25eko Aginduak, ikus-entzunezkoen arloan sortu, garatu eta ekoizteko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duenak, bere 1.2 artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra miloi bat bederatziehun eta hogei mila (1.920.000) eurotan finkatu zuen.

  2. Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:

    Agindu honetan zehazten diren modalitateen zuzkiduren kopuruak igo daitezke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatutakoan aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera; diru-laguntzei buruzko ebazpena hartu aurretik egin beharko da hori.

  3. 2011ko uztailaren 19an Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeko. Hitzarmenaren bitartez, Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legean helburu horrekin ezarritako diru-laguntzari aplikagarriak zaizkion baldintza eta konpromisoak ezartzeko kolaborazioa bideratu zen. Izan ere, 55/2007 Legearen 36. artikuluaren arabera Gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeari begira autonomia-erkidegoetako erakunde eskudunei eskualdatzeko laguntza edo kredituak ezartzen ditu, beraien eskumenen arabera kudeatu ditzaten.

  4. Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen Aginduaren Xedapen Gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago, hitzarmenean sorburua duena.

    Ondorioz, hauxe,

Lehenengoa. Ikus-entzunezkoen arloan sortu, garatu eta ekoizteko diru-laguntzak ematen dituen Kulturako sailburuaren 2011ko maiatzaren 25eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 1.100.504 eurotan gehitzea.

Beraz, aipaturiko Aginduaren 1.2 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua hiru milioi, hogei mila bostehun eta lau (3.020.504) eurotan finkatzen da.

Bigarrena. Gehikuntza hori modalitateen artean era honetan banatuko da:

Produkzio modalitatearen barruan, zinemarako diren fikziozko film luzeen azpimodalitateak 400.000 euro gehiago jasoko ditu, telebistarako film luzeek 420.000 euro gehiago jasoko dituzte, animaziozko film luzeek 210.000 euro gehiago jasoko dituzte, sortzezko dokumentalek 50.000 euro gehiago jasoko dituzte eta film laburrak 20.504 eurotan gehituko dira.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 1a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.