Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 8koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2011ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartuko dutenak aukeratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 8koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2011ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartuko dutenak aukeratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4972
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/08
  • Argitaratze-data: 2011/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2011ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez Gaztemundu programaren 2011ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez Gaztemundu programa arautzen da.

Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa batzordea 2011ko martxoaren 23ko deialdi ebazpenean izendatu zen. Aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan hartuta aztertu eta baloratu ditu eskaerak batzorde horrek eta esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, hauxe

Lehenengoa. Ebaluaketa Batzordeak 2011ko ekitaldiko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena. Deialdi honetatik kanpo uztea II. eranskinean agertzen diren pertsonak. Arrazoiak ere bertan agertzen dira.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 8a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik