Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 9koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 9koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4947
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/09
  • Argitaratze-data: 2011/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariak, 2006ko azaroaren 28ko ebazpenaren bidez (urtarrilaren 18ko EHAA; 13. zenbakia), berritu egin zuen Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena.

Ospitaleak batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du; horrenbestez, kontuan harturik Osasun sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak egiaztatzekoaren, 3. eta 7. artikuluak (1994ko urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia), eta 579/2009 Dekretua, azaroaren 6koa, Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, hau

Ebatzi DUT:

Lehenengoa. Kargutik kentzea Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko Francisco Villar Colsa kidea.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Ebazpena, bestalde, Osasun eta Kontsumo Ministerioari jakinaraziko zaio.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka ez du administrazio-bidea amaitzen interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaieke Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzari edota Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 9a.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,

José Asua Batarrita.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik