Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 9koa, Kanpo Harremanetako idazkari nagusiarena, Euskal Etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 9koa, Kanpo Harremanetako idazkari nagusiarena, Euskal Etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4973
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/09
  • Argitaratze-data: 2011/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak Euskal Etxeei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen du. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira. 222/2003 Dekretuaren 7. artikuluko 1. paragrafoan xedatzen denari men eginez, Kanpo Harremanetako idazkari nagusiak, 2010eko abenduaren 15eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 251. zk., 2010eko abenduaren 31koa), 2011rako diru-laguntzen deialdia egin zuen.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan arautzen den Ebaluaketa Batzordeak, lehenago aipatutako Ebazpenean izendatutako kideek osatzen dutenak, diru-laguntzak esleitzeko proposamena egin du, aipaturiko Dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan xedatzen denari men eginez.

Hori guztia dela eta, hau

Lehenengoa. I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak ematea, izendatzen diren pertsonen asistentzia falta asetzeko.

Bigarrena. II. eranskinean deialdiko baldintzak betetzen dituzten pertsonen zerrenda jasotzea. Pertsona horiek hurrengo esleipen ebazpenetan dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute uko egiterik izanez gero aurtengo ekitaldian, esleitutako gehienezko diru-kopurua adierazita.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 9a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

Guillermo Echenique González.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik