Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 13koa, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2011ko irailaren 7ko Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean aurkez daitezen laguntza-eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio-batzordea osatuko duten kideen izendapena publiko egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 13koa, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2011ko irailaren 7ko Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean aurkez daitezen laguntza-eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio-batzordea osatuko duten kideen izendapena publiko egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 177
  • Hurrenkera-zk.: 4539
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/13
  • Argitaratze-data: 2011/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen irailaren 30eko 164/2008 Dekretuaren 8. artikuluak (uztailaren 13ko 200/2010 Dekretuak aldarazia) honako hau dio: «urtean urteko laguntza-deialdira bil daitezen eskaerak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio-batzorde bat osatuko dela, zeina, lehenengo bilera egin aurretik, osatzen duten kideen izendapena jendaurrean jakinaraziko baita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Zerbitzu zuzendariaren ebazpen baten bitartez».

Batzordearen osaera publiko egite horren xedea da interesdun entitate orok Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan jasotako eskubideak erabili ahal izatea.

Horiek horrela,

Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2011ko irailaren 7ko Aginduak ezarritakoari jarraituz, laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio-batzordearen osaera argitara ematea.

Kulturako sailburuaren 2011ko irailaren 7ko Aginduaren bitartez, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako 2011. urteko laguntzetarako deialdia egiten da (2011ko irailaren 15eko EHAAn, 176. zenbakikoan argitaratuta).

Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

  1. Presidentea:

    Iñigo Cortázar Ibáñez, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendaria.

  2. Batzordekideak:

    1. Titularrak:

      1. Encarnación Echazarra Huguet, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria.

      2. José Ignacio Pariente de Prada, Justizia eta Herri Administrazioa Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria.

      3. Miguel Toral López, Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendaria.

    2. Ordezkoak:

      1. Marta Iglesias Barrio, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak izendatutako teknikaria.

      2. Itziar Lizeaga Romero, Justizia eta Herri Administrazioa Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariak izendatutako teknikaria.

      3. Izaskun Azcarate Vergara, Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendariak izendatutako teknikaria.

  3. Idazkaria: Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariak izendatutako teknikaria:

    1. Titularra: Carlos Aiestaran Álvarez.

    2. Ordezkoa: Amaia Herrán Fernández.

      Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

      Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 13a.

      Zerbitzu zuzendaria,

      IÑIGO CORTÁZAR IBÁÑEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik