- 1555/2011 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Luz del Valle Ortega andrea Santiago Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1555/2011 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Luz del Valle Ortega andrea Santiago Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 204
- Hurrenkera-zk.: 5170
- Xedapen-zk.: 1555
- Xedapen-data: 2011/09/13
- Argitaratze-data: 2011/10/27
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak urtarrilaren 9an emandako 6/2009 Ebazpenaren bitartez, M.ª Luz del Valle Ortega andrea Santiago Ospitaleko zuzendari mediko izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. M.ª Luz del Valle Ortega andrea Santiago Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko irailaren 13tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari eta Arabako Unibertsitate Ospitaleari.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


