Euskadi.eus
  • 551/2011 EBAZPENA, irailaren 13koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko Antonio Arraiza Armendariz jauna izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

551/2011 EBAZPENA, irailaren 13koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko Antonio Arraiza Armendariz jauna izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 4993
  • Xedapen-zk.: 551
  • Xedapen-data: 2011/09/13
  • Argitaratze-data: 2011/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearen 2011ko uztailaren 18ko 443/2011 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2011ko abuztuaren 23ko EHAAn (159. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Antonio Arraiza Armendariz jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Kudeaketa Zuzendaritza honek hau

Lehenengoa. Antonio Arraiza Armendariz jauna Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek 2011ko irailaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2011ko irailaren 13a.

Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea,

CARLOS ZULUETA GURIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik