Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 14koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2011. urtean euskal etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 14koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2011. urtean euskal etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4896
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/14
  • Argitaratze-data: 2011/10/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2010eko abenduaren 15eko Ebazpenaren bitartez, euskal etxeei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu horrek arautzen ditu diru-laguntza horiek. Era berean, Dekretu horren 11. artikuluan aurreikusten den Ebaluazio Batzordea osatu zen.

Ebaluazio Batzorde horrek eskaerak aztertu eta baloratu ditu, martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta, horretaz gain, esleipen-proposamen bat egin du. Eta hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean zehazten diren euskal etxeen eskaerak onartzea, epean aurkeztu direlako.

Bigarrena. II. eranskinean zehazten diren euskal etxeei eta eranskin horretan adierazitako zenbatekoetan esleitzea IV. kapituluko diru-laguntzak (ohiko gastuak eta jarduerak antolatzeko gastuak) eskaeretan ezarrita dauden jarduera eta ekintzak burutzeko.

Hirugarrena. III. eranskinean zehazten diren euskal etxeei eta eranskin horretan adierazitako zenbatekoetan esleitzea VII. kapituluko diru-laguntzak (azpiegitura eta ekipamendu gastuak) eskaeretan ezarrita dauden ekintzak burutzeko.

Laugarrena. Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera IV. kapituluko dirulaguntzei uko egiterik izanez gero, IV. eranskinean ordezkoen zerrenda sartzea. Gehienezko diru kopuruak ere ezarri dira eranskin horretan.

Bosgarrena. Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera VII. kapituluko dirulaguntzei uko egiterik izanez gero, V. eranskinean ordezkoen zerrenda sartzea. Gehienezko diru kopuruak ere ezarri dira eranskin horretan.

Seigarrena. Diru-laguntzarik ez esleitzea VI. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Zazpigarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hilabeteko epean, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira kontatzen epeok.

Zortzigarrena. 50/2008 Dekretuaren 2. artikuluak dioenez, diru-laguntzak jaso eta eskuratu ahal izateko, esleipendunek beste baldintza bat ere bete beharko dute, hots, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak edo horren erakunde autonomiadunek emandako tankera bereko diru-laguntza eskatzeko prozedura batean irekitako zigortzeko edo itzultzeko edozein prozedura amaitu egin beharko da, baldin eta oraindik izapidetzen ari bada.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 14a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

Guillermo Echenique González.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik