- 1196/2011 EBAZPENA, irailaren 14koa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa bete gabe geratu dela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1196/2011 EBAZPENA, irailaren 14koa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa bete gabe geratu dela adierazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 204
- Xedapen-zk.: 1196
- Xedapen-data: 2011/09/14
- Argitaratze-data: 2012/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Gurutzetako Ospitaleko Ikerketako zuzendariorde lanpostua hutsik egonik, lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egin zen, 2011ko uztailaren 15eko 1025/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko abuztuaren 22ko EHAA, 158. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta jasotako dokumentazioa aztertu ondoren, zera ikusi da bete behar diren baldintzei dagokienez: eskaera egin duen pertsona bakarrak funtzionario-lotura finkoa egiaztatu du administrazio publiko batekin, baina administrazio publiko hori ez da deialdiaren lehen oinarrian aipatzen direnen artekoa.
Horregatik guztiagatik, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 artikuluak Gerentziako Zuzendaritza honi ematen dizkion eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Gerentziako Zuzendaritza honek 2011ko uztailaren 15eko 1025/2011 Ebazpenaren bidez egindako deialdi publikoa, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketako zuzendariorde lanpostua betetzea helburu zuena.
Hirugarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean. Errekurtsoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatziko du.
Gurutzeta, 2011ko irailaren 14a.
Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentea,
GREGORIO ACHUTEGUI BASAGOITI.


