- EBAZPENA, 2011ko irailaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honetako goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko irailaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honetako goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 4812
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/15
- Argitaratze-data: 2011/10/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hau
Lehenengoa. Montserrat Samaniego Pérez andrea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusiaren goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010 kodea, 115 dotazioa).
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko irailaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena hartu duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 15a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.


