- EBAZPENA, 2011ko irailaren 19koa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariarena, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea (AP-8) ireki eta Bizkaiko Errepide Sareko Katalogoan sartzearen ondorioz, Trafikoko zuzendariaren 2010eko abenduaren 22ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, 2011. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko irailaren 19koa, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariarena, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea (AP-8) ireki eta Bizkaiko Errepide Sareko Katalogoan sartzearen ondorioz, Trafikoko zuzendariaren 2010eko abenduaren 22ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, 2011. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 192
- Hurrenkera-zk.: 4852
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/19
- Argitaratze-data: 2011/10/07
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herrizaingoa
Testu legala
Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 16. artikuluan ezartzen denez, trafiko arloko agintaritzari esleitzen zaio trafikoa erregulatzeko neurri bereziak hartzeko ahalmena, segurtasuna edo zirkulazioaren arintasuna bermatzeko kariak gertatzen direnean. Zirkulazioko Araudi Orokorrari buruzko azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren 37. eta 39. artikuluetan, besteak beste, neurri horietako batzuk zehazten dira eta berauek hartzeko prozedura arautzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Trafiko Zuzendaritzari dagokio trafikoa arautzeko neurri bereziak hartzea, trafikoa, ibilgailu-zirkulazioa eta bide-segurtasuna arautzeko indarrean den legeriaren arabera, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 20,3.e) artikuluan jasotakoarekin bat etorriz. Azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak aldatu egin zuen dekretu hori.
Ondorioz, Trafikoko zuzendariaren 2010eko abenduaren 22ko Ebazpena eman zen, 2011. urtean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituena. Halaber, salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuei zirkulazio-murrizketak ezartzen zaizkie eta salgai horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean garraiatzen dituzten ibilgailuen ibilbide-sarea finkatzen da, maiatzaren 5eko 551/2006 Errege Dekretuak onartu zuen salgai arriskutsuen errepide-garraiori buruzko Erregelamenduko 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Dena den, Metropoliaren Hegoaldeko Sahiesbidea (MHS) inauguratu da oraindik orain. Bide hori Bizkaiko lurraldean kokatzen da eta uztailaren 26ko 152/2011 Foru Dekretuaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiaren errepide-katalogoko sare gorrian, hau da, lehentasunezko interesa duen sarean sartu da.
Aipatu errepidea Bilboko metropoli-barrutian zehar doan A-8 autopistaren alternatiba gisa eraiki da eta, ondorioz, aldaketa garrantzitsuak ekarriko dizkio horren funtzionaltasunari, 3.500 kilotik gorako ibilgailu astunentzako igarobidea debekatuta duen herri barneko errepidea baita.
Aurreko kontsiderazioek Metropoliaren Hegoaldeko Sahiesbidea (MHS) Salgai Arriskutsuetarako Ibilbideen Sarean (SAIS) sartzeko aukera plantearazten dute; horrela, egun beste ibilbiderik ez eta A-8tik zehar garraiatzen diren salgai arriskutsuak Bilboko metropolian biztanletza handia duten guneetatik ezingo lukete igaro; dena den, adierazi behar da MHSaren % 50 tunelpean doala.
2004ko apirilaren 29ko 2004/54/EE Zuzentarauak ezartzen du, besteak beste, tunela kudeatzen duen erakundetik funtzionalki apartekoa den erakunde batek arriskuen azterketa egin beharko duela, betiere proiektuaren alderdi guztiak eta segurtasunari eragiten dioten trafikoko baldintzak kontuan hartuta. Bereziki aintzat hartzekoak dira trafikoaren ezaugarriak, tunelaren luzera, trafiko mota eta tunelaren geometria, bai eta egunean bertatik igaroko diren kamioi-kopurua ere gutxi gorabehera. Europa zeharkatzen duen bide-sareko tuneletan errepideko erabiltzaileei gutxieneko segurtasuna bermatzea da 2004/54/EE Zuzentarauaren helburua.
Bestalde, material arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek duten zirkulatzeko aukera tunelean zer segurtasun-neurri jarri behar diren erabakitzeko parametroetako bat bezala jasotzen da zuzentarau horretan.
Testuinguru horretan, errepideetako tunelen segurtasunari buruzko abuztuaren 23ko 135/2006 Foru Dekretuaren eta ADR izeneko araudiaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaian errepide kontuetan eskumena duen administrazio-agintaritza den aldetik, MHSaren azpiegituraren segurtasun-maila dela-eta, erabaki du MHSko tueneletatik igarotzea ez zaiela eragotzi behar salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuei.
Horiek horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, bidearen titularra den aldetik, salgaiak garraiatzeko ibilgailuek hortik zirkulatzearen arrisku-azterketak eta beste ibilbide batzuetatik igarotzearen azterketa bidali ditu; txosten horien arabera, MHSko tuneletatik salgai mota horiek zirkula dezaten segurtasun- zerbitzu- eta erosotasun-maila handia, uniformea eta etengabea eskainiko dute tunel horiek.
Horregatik guztiagatik, azpiegitura berria martxan jartzeak salgai arriskutsuen garraioa hobeto kudeatzeko aukera emango du, egun populazio-dentsitate handiko guneak zeharkatzeak duen arriskua sahiestuz. Beraz, ebazpen honen helburua EAEko Salgai Arriskutsuetarako Ibilbideen Sarearen (SAIS) zati bat aldatzea da, Bizkaiko Errepide Sarera egokitzeko. Salgai Arriskutsuetarako Ibilbideen Sarea 2010eko abenduaren 22ko Ebazpenean dago jasota.
Horretarako, eta gai horretan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko erakundearekin eta Foru Aldundiekin bat etorriz,
Aipatu 2010eko abenduaren 22ko Ebazpenaren V. eranskina aldatzen da, Salgai Arriskutsuen Ibilbideen Sarea (SAIS) Metropoliaren Hegoaldeko Sahiesbidearen (AP-8) IA fasea irekitzeari egokitzeko, Bilboko metropoli-barrutia igarotzen duen lekuan A-8aren alternatiba gisa.
Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 8 egun baliodun igarotakoan jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 19a.
Trafikoko zuzendaria,
AMPARO LÓPEZ ANTELO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


