Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 19koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duen Etxepare Euskal Institutuaren 2011ko apirilaren 14ko Ebazpenean finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 19koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duen Etxepare Euskal Institutuaren 2011ko apirilaren 14ko Ebazpenean finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4956
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/19
  • Argitaratze-data: 2011/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2011ko apirilaren 14ko Ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duenak, bere 12.1 artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra hogeita bi mila laurehun eta hirurogeita hamar (22.470) eurotan finkatu zuen.

  2. Halaber, ebazpen horren lehenengo Xedapen Gehigarrian honako hau aurreikusten zen:

    Eskatutako diru-laguntza zenbateko osoa kontuan hartuta, 12.1 artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta beste programa batzuk gauzatu ondoren Etxepare Euskal Institutuaren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Etxepare Euskal Institutuaren ebazpen baten bitartez.

  3. 2011ko ekainaren 13an deitutako diru-laguntzetarako eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro eta kuantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da jasotako eskabide eta dirulaguntza-kopuruagatik komenigarria izango litzatekeela diru-kopurua gehitzea.

  4. Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen Ebazpenaren Xedapen Gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago.

    Ondorioz, hauxe

    eBATZI DUT:

    Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duen 2011ko apirilaren 14ko Ebazpenean finkatzen den gehienezko zenbatekoa berrogei eta zortzi mila eta zazpi ehun eta laurogei (48.780) eurotan gehitzea.

    Beraz, aipaturiko Ebazpenaren 12.1 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua hirurogei eta hamaika mila berrehun eta berrogei eta hamar (71.250) eurotan finkatzen da.

    Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailari bi hilabeteko epean, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Donostia-San Sebastián, 2011ko irailaren 19a.

Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.