- EBAZPENA, 2011ko irailaren 19koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Neurketa Ekipoak Ordezteko Plana, zehazki, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k aurkeztutakoa onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko irailaren 19koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Neurketa Ekipoak Ordezteko Plana, zehazki, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k aurkeztutakoa onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 5480
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/19
- Argitaratze-data: 2011/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Bat. 2008ko ekainaren 28an, abenduaren 28ko ITC/3860/2007 Aginduko xedapen gehigarrietarik lehenengoan xedatutakoa betetzearren, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k, onar zedin, honako plana aurkeztu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoan, Kontagailu Telekudeatuak, 15 kWra arteko horniketetarikoak, Ordezteko Plana.
Bi. 2011ko uztailaren 14an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k, onar zedin, honakoaren bertsio berri bat aurkeztu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoan, Kontagailu Telekudeatuak eta Ordutegi-diskriminaziodunak, 15 kW-ra arteko horniketetarikoak, Ordezteko Plan Berritua.
Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritza da ebazpen hau hartzeko organo eskuduna, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAAren 184. zk., 2009-09-24koa).
Bi. Abenduaren 28ko ITC/3860/2007 Aginduaren lehen xedapen gehigarriarekin bat, 2008ko urtarrilaren 1etik hara tarifa elektrikoak berrikusten dira; eta bere lehen paragrafoan ezartzen denez, 2018ko abenduaren 31 baino lehen, 15 kW-ko potentzia elektrikodun energia elektrikoa neurtzeko kontagailu oro ordeztu egin behako da ekipo berriekin, hain zuzen ere telekudeaketa eta ordutegi-bereizketa ahalbidetzen dutenekin, betiere data horretara arte denbora-tarteka ordeztu behar diren kontagailuen portzentajeak ezarriaz.
Onar zitzaten, 6 hilabeteko epearen barruan, enpresa banatzaileek autonomia erkidegoetako administrazioei horniketa-puntuak diren lekukoei aurkeztu behar zizkieten ordezpen-plan zehatzak; eta plan horiek honako hauek zehaztu behar zituzten: instalazio-irizpideak, tarte bakoitzean instalatu beharreko ekipo kopurua, eta ekipoak instalatzeko duten obligazioa eta diren aukerak kontsumitzaileei jakinarazteko (banatzaileek jakinarazteko) prozedura.
Hiru. Halaber, aipatu xedapenaz ezartzen da neurketa-ekipoek honako hauek ere bete behar dituztela: Sistema elektrikoko neurketa-puntuei buruzko Araudi bateratuan, zehazki, abuztuaren 24ko 110/2007 Errege Dekretuaz onartutakoan ezarritako betekizunak, eta bai urriaren 10eko ITC/3022/2007 Aginduak ezarritakoak ere. Agindu horren bitartez, batetik, aipatu kontagailuen gainean Estatutuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzen da; eta, bestetik, ezartzen da ezen, enpresa banatzaileek garatutako telekudeaketa-sistemak, loturiko ekipoak eta, beharrezkoa bada, protokolo berariazkoak baimena beharko dutela, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak emandako baimena hain justu ere.
Lau. 2008ko ekainaren 26an, hartarako ezarritako apearen barruan, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k Autonomia Erkidegoko kontagailuak ordezteko plana aurkeztu zuen; nahiz eta une hartan Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak baimendu gabe izan espezifikazio teknikoak, ekipoak eta protokolo espezifikoak; izan ere, guzti hori 2009ko maiatzaren 11ko Ebazpenaz egin baitzen; eta une horretatik aurrera fabrikatzaileek diseinatu eta garatu zituzten ekipoak, Zirkunstantziak horiek, hasiera baten, Planaren berrikuntza honela aurkeztea eragin zuten: 2018-11-31n, eraginpeko 1.252.484 kontagailuak guztiz banatu arte, urtero ordeztu behar ziren kontagailuen hasierako portzentajeak aldaturik.
Aipatu legezko manu eta xedapenak kontuan izanik eta oro har aplikatu behar direnak. honakoa,
Euskal Autonomia Erkidegoan, Kontagailu Telekudeatuak eta Ordutegi-diskriminaziodunak, 15 kW-ra arteko horniketetarikoak, Ordezteko Plan Berritua, 2011-05-14an aurkeztua, onartzea, baldintza hauekin:
Plan hau betetzea loteslea da, Plana onartzeko kontuan izan diren ordezpen-irizpideetan, urteko ordeztu beharreko ekipo kopuruan edo komunikazio-prozeduran izandako aldaketa oro, aldez aurretik, zuzendaritza honi bidali komunikatu beharko zaio, kontsideratu edo ebatzi dezan, kasua bakoitzean egoki dena.
Urte natural bakoitzeko lehen hiruhilekoan, Energia eta Meategien zuzendaritza honi plana kudeatzearen emaitzen gaineko txosten zehaztu bat aurkeztu beharko zaio, non gutxienez honako alderdian zehazten diren:
Onartutako ordezpen-planarekiko betetze-maila; beharrezkoa da, diren aldentzeak justifikatuaz.
Korritzen duen urtean zenbat ekipo ordeztea aurreikusten den, udalerriak zehaztuaz eta bai horien barruan eraginpeko eremu geografikoak (posta-kodeak) ere.
Kudeatutako urte barruko gorabehera nabarmenenak.
Erabilitako komunikazio-modeloak.
Aipatu txostenaren kopia bat bidali beharko zaio Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiari eta bai Energiari Batzorde Nazionalari ere.
Administrazioak onarpena eragin gabe utzi dezake ondokoetan ez-betetzearen bat ikusten badu: ezarritako baldintzak, datuen doitasuna edo hura justifikatzen duen edozein kasu aparteko.
Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energiako sailburuordeari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 19a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
JORGE juan LETAMENDIA BELZUNCE.


