Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 21ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, adierazteko I. eranskinean agertzen diren ikasleek galdu egin dutela 2010eko abenduaren 30eko ebazpen bidez emandako bekak jasotzeko eskubidea. Ebazpen horrek Pasaiako Itsasmendikoi eskolan eta Ondarroako Antiguako Andre Maria eskolan 2010-2011 ikasturtean itsaso eta arrantzako eskolak emateko zabaldutako beka-deialdia ebatzi zuen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 21ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, adierazteko I. eranskinean agertzen diren ikasleek galdu egin dutela 2010eko abenduaren 30eko ebazpen bidez emandako bekak jasotzeko eskubidea. Ebazpen horrek Pasaiako Itsasmendikoi eskolan eta Ondarroako Antiguako Andre Maria eskolan 2010-2011 ikasturtean itsaso eta arrantzako eskolak emateko zabaldutako beka-deialdia ebatzi zuen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 263
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/21
  • Argitaratze-data: 2012/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko urriaren 22an Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak emandako aginduaren bidez (EHAA, 222. alea, 2010eko azaroaren 18koa) argitaratu zen Pasaiako Itsasmendikoi eskolan eta Ondarroako Antiguako Andre Maria eskolan 2010-2011 ikasturtean itsaso eta arrantzako eskolatarako bekak emateko deialdia.

Beren burua aurkeztu zuten bekadun-gaiak ebaluatu eta hautatzeko prozesua amaitutakoak, agindu horretan aurreikusitako batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta, 2010eko abenduaren 30eko EHAAn argitaratu zen Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren Ebazpena, Pasaiako Itsasmendikoi eskolan eta Ondarroako Antiguako Andre Maria eskolan 2010-2011 ikasturtean itsaso eta arrantzako eskolak emateko zabaldutako beka-deialdia erabakitzeko.

Beka-deialdi horri buruzko aginduaren hamabigarren ebazpenak hauxe adierazten du:

  1. Eskolara joan ezean, beka jasotzeko eskubidea galduko du ikasleak. Eskolara ez joatea honela neurtuko da:

    Ikaslea ez badoa eskolara, justifikatu gabe, eskolaldiaren % 15 baino gehiagotan, beka galduko du, eta jasotako kopuruak bueltatu beharko ditu.

    Ikaslea ez bada eskolara joaten, baina justifikatu egiten badu, aurreko atalean azaldutako ondorio berberak egongo dira, baldin eta hutsen kopurua % 30 baino handiagoa bada. Nolanahi ere, klasera bueltatzen den unean bertan aurkeztu beharko du eskolara joan ez izanaren justifikazioa....

Ikasturtea amaitu ondoren, jakin dugu, eskolek emandako informazioaren bitartez, zenbait ikaslek beka-eskubidea galdu dutela, ez direlako eskoletara joan. Ikasle horien zerrenda dakar I. eranskinak.

Horrenbestez, ondokoa

Lehenengoa. Adieraztea I. eranskinean agertzen diren ikasleek galdu egin dutela 2010eko abenduaren 30eko ebazpen bidez emandako bekak jasotzeko eskubidea. Ebazpen horrek Pasaiako Itsasmendikoi eskolan eta Ondarroako Antiguako Andre Maria eskolan 2010-2011 ikasturtean itsaso eta arrantzako eskolak emateko zabaldutako beka-deialdia ebatzi zuen.

Bigarrena. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezake interesa duen orok, Arrantza eta Elikagai Industrietako sailburuordearengana jota, ebazpena argitaratzen denetik hilabete pasa aurretik; hala xedatzen du azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 21a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

JOKIN DÍAZ ARSUAGA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.