- EBAZPENA, 2011ko irailaren 23koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (350/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko irailaren 23koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (350/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 5093
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/23
- Argitaratze-data: 2011/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (350/2011 prozedura laburtua) aurkeztu da, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko ekainaren 17ko Ebazpenaren kontra aurkeztu ere; izan ere, ebazpen honen bitartez, Tiro polizialeko instruktoreen prestakuntza-aldirako eta trebakuntzaldirako onartutako izangaien zerrenda onesten da. Eta, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkaute, 2011ko irailaren 23a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


