- EBAZPENA, 2011ko irailaren 26koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuaren 2011ko martxoaren 2ko Aginduaren deialdia ebazteko dena. Agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko irailaren 26koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuaren 2011ko martxoaren 2ko Aginduaren deialdia ebazteko dena. Agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4794
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/26
- Argitaratze-data: 2011/10/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 2ko Aginduaren bitartez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eman beharreko diru-laguntzen deialdia egin zen, 2011ko ekitaldirako. Aipatutako agindu hori, 51 zenbakia duen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2011ko martxoaren 15ean.
Eskabideak aurkezteko epea 2011ko apirilaren 16an amaitu zen, eta 202 eskabide jaso ziren Ingurumen Sailburuordetzan.
2011ko martxoaren 2ko Aginduaren 13. artikuluaren arabera, organo ebaluatzaileak, lan horretarako eratuak, diru-laguntza eskabideak aztertu eta ebaluatu ditu, eta bidezko ebazpen-proposamena prestatu du. Proposamen horrek zehaztu ditu zeintzuk diren, betiere esleipeneko irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituta, agindu hori aplikatuta diru-laguntza lortzeko modukoak diren proiektuak, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa ere.
2011ko martxoaren 2ko Aginduaren 3.2 puntuak ezartzen du eskabide kopurua edo baldintzak ez betetzea dela eta, ez bada agortzen lerro horretara egokitutako diru kopurua, lerro horren kontura gehitu daitekeela, beste lerro bati egokitutako zenbatekoa. Betiere, organo ebaluatzailearen proposamenaren arabera.
Lurzoru kutsatuen lerroan diruz lagungarriak izan daitezkeen aurkeztutako proiektuen zenbatekoak, ez du agortzen aginduak lerro horretarako aurreikusitako aurrekontua. Horregatik, balorazio batzordeak 1.687.121,20 euroko soberakina, atmosfera lerroan erabiltzea proposatu du.
Ingurumeneko sailburuordea eskumenduna da onuradunak zeintzuk izango diren eta emango diren diru-laguntzak zenbatekoak zehazteko, 2011ko martxoaren 2ko Aginduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Erreferentziako aginduan araututako laguntzak, agindu horren 15. artikuluaren arabera, lehiaketako prozeduraren bidez eman behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluarekin bat etorriz. Honetaz gain, 50 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuen lehentasun ordena, bakarrik kontuan izango da, balorazio fasean 50 puntu baino gehiagoko proiektu guztietarako diru-laguntza aurrekontua nahikoa ez denean. Kasu honetan, lehenengo diruz lagunduko dira puntu gehiago dituzten proiektuak, lerro bakoitzeko aurrekontua agortu arte.
Honako arau hauek aztertu dira: 2011ko martxoaren 2ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen duena; 629/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Horiek guztiak azterturik, honako hau
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei diru-laguntza ematea, bertan zehazten diren proiektuetarako eta zenbatekoengatik.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 2ko Aginduaren 17. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dira diru-laguntza horiek.
Bigarrena. Ebazpen honetako II. eranskinean aipatzen diren erakundeei diru-laguntza ukatzea, 3. artikuluan ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortu izanagatik; izan ere, lehiaketako prozeduraren bidez emandako laguntzak direnez, aurrekontu-zuzkidura puntuazio altuagoa lortu duten proiektuei esleitu zaie.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean, atzera egin duten diru-laguntza eskabideen zerrenda argitaratzea.
Laugarrena. Eskatutako diru-laguntza ukatzea ebazpen honen IV. eranskinean aipatzen diren erakundeei, bertan zehazten diren arrazoiengatik.
Bosgarrena. Ebazpen honen bidez ematen diren diru-laguntzen zenbatekoaren lehen ordainketa egiteko agintzea, 2011ko martxoaren 2ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluen arabera, ebazpenaren I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei.
Ondorengo ordainketak egiteko, berriz, onuradunak agiri bidez egiaztatu beharko du 2011ko martxoaren 2ko Aginduaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak bete dituela.
Onuradunek, era berean, bete egin beharko dituzte aipatutako aginduaren 18. artikuluan haientzat jasotzen diren gainerako betebeharrak.
Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, diru-laguntzak emateko jardunbide orotan jarraitu behar den publizitateko printzipioa betetzeko eta interesatuei jakinarazteko, 2011ko martxoaren 2ko aginduaren 16.1 artikuluaren arabera.
Zazpigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita, horrela baitago xedatuta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 26a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARÍA ARÁNZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


