Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 26koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 2011ko irailaren 26ko Ebazpena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean jarri dela jakinarazten duena. Azken ebazpen honen bidez, 2010eko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 18ko EHAA, 11. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren bitartez hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 26koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 2011ko irailaren 26ko Ebazpena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean jarri dela jakinarazten duena. Azken ebazpen honen bidez, 2010eko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 18ko EHAA, 11. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren bitartez hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 5168
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/26
  • Argitaratze-data: 2011/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntzaren araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 50. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengoa

2010eko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 18ko EHAA, 11. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren bitartez hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzen ditueno 2011ko irailaren 26ko Ebazpena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean jarri dela jakinaraztea. Halaber, esandako deialdiaren hamahirugarren oinarrian aurreikusitako prestakuntza-aldia egiteko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian sartzeko praktiketako funtzionario izendatutako pertsonak banatu zireneko lehenengo txandaren data ere adierazten da aipatutako azken ebazpenean.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta honen kontra interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean edo, zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurka egin dezakete.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada ezin da jurisdikzioaren bidetik errekurritu, berariaz ebatzi arte edo isilbidez ezetsi arte.

Interesdunak jurisdikzio bidetik inpugnatzen badu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuko du, berau argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean eskumena duen Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Arkauti, 2011ko irailaren 26a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik