- EBAZPENA, 2011ko irailaren 27koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuei aurrea hartzeko sistema enpresarialak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntzak ematea arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko irailaren 27koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuei aurrea hartzeko sistema enpresarialak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntzak ematea arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4946
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/27
- Argitaratze-data: 2011/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 5.1 artikuluan ezartzen denez, laneko baldintzen hobekuntza sustatzeko helburua izan beharko du prebentzioaren arloko politikak, hain justu ere, lanean, beharginen segurtasuna eta osasuna hobeto babestearren.
Ildo horretan, 5. artikulu horretako 3. paragrafoak adierazten duenez, Herri Administrazioek jarduerak sustatuko dituzte lanean segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko, laneko arriskuak murrizteko, babes molde berriak ikertu eta bultzatzeko, eta prebentzio egitura eraginkorrak ezartzeko. Hartarako, berariazko programak ezarri ahal izango dira, hain justu ere arauz finkatzen diren pizgarriak emanez gauzatuko direnak,
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari dagozkio aipatu funtzioak; izan ere, erakunde hori sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legean eta haren funtzionamendu eta egituraren Erregelamendua onartzen dituen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriaz, laneko segurtasun, higiene, ingurumen eta osasunaren arloetako politikak Erkidegoko botere publikoek ezarritakoak kudeatzea baita Osalan-en xedea, hain justu ere, jatorrian bertan, lanaren inguruneko arriskuen kausak kentzeko eta, hala ezin bada, ahalik eta gehien murrizteko.
Hori dela-eta, Osalanen Pan Estrategikoan finkatutako helburu behinenen artean dira: lan-merkatuan diren eta izango diren parteen artean, enpresa-kudeaketan integratutako prebentzio kultura unibertsala txertatzea; eta bai ezagutzak sortu eta metatzea sustatzea ere, baldin eta prebentzioko sistema, teknika eta tresnak aplikatzerakoan eragileei haiek baliagarriak bazaizkie. Hartarako, laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak lotzearren, OHSAS 18001 ziurtagiria lortu edo berritzeko dirulaguntzak xedapen honetan zehaztu bezala emanez, bidezkoa da enpresa-kudeaketan prebentzio-kultura sustatu eta bizkortzea.
Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 5/2010 Legea onartuta, hau
Ebazpen honen helburua hauxe da: 2011ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan kokaturiko enpresa pribatuei edo enpresa-taldeei Osalanek emango dizkien diru-laguntzak arautzea, hain zuzen ere OHSAS 18001 espezifikazioen arabera lan-zentro horientzako ziurtagiria lortu edo berritzera bideratutako ekintzak gauzatzeko.
Ebazpen honen helburua bete dadin, 400.000 euro erabiliko dira, eta Osalanen 2011. urteko aurrekontuko 31130 programako 45200.001 kontu-sailaren bidez kokatuko dira aurrekontuan. Zenbateko hori gehitu ahal izango da, baldin eta indarrean dagoen legeekin bat etorriz aurrekontu-aldaketak onartzen badira, betiere aurkeztutako eskabideak ebatzi baino lehen eginez gero aldaketa horiek. Horren berri, Osalaneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emango da.
Ebazpen honetan zehaztutako laguntzen onuradunak honakoak izan daitezke: Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko enpresa pribatuek edo enpresa-taldeak, baldin eta euren lantokiak erkidego horretan badituzte.
Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzat ez-itzulgarri kontsideratuko dira, eta honetako erabili beharko dira: beherago zehaztu sistema eta modeloen bitartez, OHSAS 18001 espezifikazioen araberako ziurtapena lortu edo berritzeko egindako gastu arrunta laguntzeko:
Laneko arriskuen arloko sistema enpresarialak ezartzeko lehenago ere diru-laguntzak jaso dituzten enpresak, eta OHSAS 18001 ziurtagiria lehenengoz lortua dutenak edo lortuko dutenak, betiere 2010eko irailaren 25etik 2011ko urriaren 31rako tartean.
Laneko arriskuen arloko sistema enpresarialak ezartzeko lehenago diru-laguntzarik jaso ez duten eta OHSAS 18001 ziurtagiria lehenengoz lortua dutenak edo lortuko dutenak, betiere 2010eko irailaren 25etik 2011ko azaroaren 31rako tartean.
2010eko irailaren 25a baino lehen OHSAS 18001 ziurtagiria lortu, eta 2010eko urriaren 25etik 2011ko urriaren 31rako tartean, goitik jota, berritzen dutenak (jarraipena ez).
Ziurtapen arloan prestigio aitortua duten enpresek (Kalitate Sistemen Ziurtapenerako entitateek eta Ingurumen Kudeaketaren Ziurtapenerako Entitateek, ENAC-k kreditatuek) emandako ziurtagirien bidez justifikatu beharko dira diruz laguntzeko egintzak. Ziurtagiri horien bitartez egiaztatu beharko da eze, OHSAS 18001 espezifikazioekin bat ezarria dela laneko arriskuak kudeatzeko sistema, edo lurralde nazionalerako baimen duen auditoretza-entitate baten ziurtagiri bidez, edo Euskal Autonomia Erkidegoak baimendurako auditoretza-enpresa batenaren bidez. Edonola ere, ziurtagiri horietan, auditoretza-enpresek egiaztatu egin beharko dute: diru-laguntza eskatzen duen enpresak laneko arriskuen arloan gauzatu kudeaketa-sistema ezarria dela, eta OHSAS 18001 delakoarekin bat datorrela.
Behin betiko baimenik ez badute, ez dira onartuko auditoretza-entitateak emandako ziurtagiriak.
Egintza gauzatzen bada, baina gorago zehaztu ziurtapena ez badu lortzen, ez da lagunduko diruz. Izan ere, ziurtapen horretan argi eta garbi jaso behar da: sistema ezarria dela eta OHSAS 18001 delakoaren araberakoa dela.
Era berean, aurreko hiru urteetako edozeinetan, laneko arriskuak kudeatzeko sistemak ezartzeko laguntzaren bat jaso duten enpresei ez zaie diru-laguntzarik emango.
Ebazpen honetan jasotako erregimenaren arabera, honakoak kontsiderazten dira diruz lagun daitezkeen gastuak: 8. artikuluko 2. paragrafoan aipatu aurrekontu xehatuan jasotako funtzionamendu-gastu arruntak, baldin eta OHSAS 18001 ziurtapena lortu edo berritzeko badira.
Antolamendu-modalitateari dagokionez enpresak egin behar duen arauzko auditoretzari doazkin gastuak ez dira diruz lagunduko, sekula ere ez.
Eskabidea egiten duen entitateak aurkeztutako aurrekontuan, artikulu honen arabera diruz lagun ezin diren gastuak jasotzen badira, diruz lagun daitekeen gastu-aurrekontua zehazteko, gastu haiek kenduko egingo zaizkio; izan ere, hala diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarria izango baita.
Deialdi hau finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, honelaxe banatuko da: goragoko artikuluko 1. paragrafoko a), b) eta c) idatzi-zatietan zehaztu sistema eta modeloen arabera, betiere ondokoarekin bat etorriaz:
4. artikuluko 1. puntuko a) kasurako: enpresei emandako diru-laguntzak ezin daitezke izan diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 75etik gorakoak, 3.000 euroko mugarekin.
4. artikuluko 1. puntuko b) kasurako: enpresei emandako diru-laguntzak ezin daitezke izan diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 75etik gorakoak, 6.000 euroko mugarekin.
4. artikuluko 1. puntuko c) kasurako: enpresei emandako diru-laguntzak ezin daitezke izan diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 75etik gorakoak, 2.000 euroko mugarekin.
Enpresa batek bakarrik ezin du jaso 6.000 eurotik gorako diru-laguntza.
Artikulu honetako 1. paragrafoan zehaztutako gehienezko zenbatekoak aintzat hartuta, goragoko paragrafoetan adierazitako zuzkidurak ez badira aski aurkeztutako eskabide guztiei aurre egiteko, eskatutako betekizunak konplituta aurkeztutako eskabideen artean banatuko dira zuzkidura horiek, hain zuzen ere hasieran bakoitzarentzako kalkulatutako kopuruen proportzio berean.
Administrazio honek, beste administrazio batzuek edo beste entitate publiko nahiz pribatu batzuek helburu bererako emandako diru-laguntzak bateragarriak dira deialdi honetan araututako diru-laguntzekin. Edonola ere, erakunde onuradunek Osalani jakinarazi beharko diote beste laguntza horiek eskuratu dituztela.
Emandako laguntza eta diru-laguntzen zenbatekoaren kopuruak gehi egintza bererako emandako diru-laguntzek ezin izango dute gainditu gauzatutako egintzaren guztizko kostuaren % 100a. Guztizko kostu hori gainditzen bada, gaindikin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta Osalanek eman beharreko laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da.
Diru-laguntza galdeak eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira, zeina ebazpen honetako I. eranskinean jasotzen baita. Eskabideak, behar dien agiriekin batera, Osalanen egoitzan Dinamita bidea zg., 48903-Gurutzeta, Barakaldo (Bizkaia) aurkeztu behar dira, edo Araba, Bizkai edo Gipuzkoako Lurralde Zentroetan, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 1992/26 Legearen 38.4 artikuluan xedatutako edozein bide baliatuz.
Eskabideak aurkezteko epea 2011ko urriaren 31an amaituko da.
Eskabideak Osalaneko zuzendari nagusiari igorriko zaizkio, honako agiri hauekin batera:
Administrazio-agiriak:
Eskabide normalizatua (I. eranskina).
Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Probintzia Zuzendaritzaren ziurtagiri eguneratua, edota, kooperatiba-sozietateen kasuan, behar den entitatearena, erakunde eskatzaileak dagozkion zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzeko. Eskabidea aurkeztu ahal izateko soil-soilik, ziurtagiri horren ordez, behar bezala zigilatutako idazki bat aurkezterik izango da, zeinetan jasoko baita ziurtagiria eskatua dela. Zor bat atzeratzea lortua duen erakunde edo enpresak, ordainketak eguneratuta dauzkala iritziko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.
Eskatzailearen ordezkapen-ahalaren fotokopia.
Erakunde eskatzailearen zinpeko deklarazioa (II. eranskina), non honakoak jasotzen diren:
Egungo plantilla.
2010eko abenduaren 31n, fakturazioaren zenbatekoa.
Deialdi honen data baino lehenagoko bost urteko epealdian, erakundeak ez duela zigorrik jaso, epai irmoren bidez, laneko segurtasun eta osasunaren alorrean delituak egin izanagatik, eta ez duela zehapen irmorik jaso arlo horretan arau-hauste administratibo oso larriak egin izanagatik.
Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentzio Plana egin duela eta, horretarako, prebentzioa antolatzeko modua gauzatu duela, betiere Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Urteko prebentzio-plangintza egin duela ere azaldu beharko du.
Hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoen Prebentzio Sistemaren Auditoria egin duela, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Zigor eta administrazio-arloan diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egon, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ez dagoela. Kontuan hartuko dira, orobat, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki. Laneko osasun eta segurtasunaren arloko arauek ezarritako betekizunak konplitzea ere kontuan hartuko da.
Gaur egunera arte, diru-laguntza honetan zehaztu inbertsio-proeikturako lortutako edo aurkeztutako laguntzak
Gaur egunera arte, martxan den ekitaldi fiskalean eta bai aurreko bi ekitaldi fiskaletan ere lortutako laguntzak, minimis erregelari loturikoak.
Halaber, konpromisoa hartzen du erakunde publikoetan zein pribatuetan proiektu honetarako eskatzen dituen laguntza guztiak jakinarazteko.
Aukeratutako prebentzioaren antolaketa-motaren arabera, enpresa eskatzaileak kanpoko prebentzio-zerbitzu baimendu bat itundu badu, zerbitzu horri buruzko egiaztagiria aurkeztu beharko du, zeinetan jaso beharko baita, batetik, itun hori indarrean dela, eta, bestetik, itundutako espezialitatea.
Aukeratutako prebentzioaren antolaketa-motaren arabera, baimendutako Ikuskaritza Enpresaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta horretan, enpresak prebentzio-sistemaren Arauzko Ikuskaritza egin duela eta eguneratuta dagoela egiaztatuko da.
OHSAS 18001 ziurtagiria, laneko arriskuak kudeatzeko sistema enpresarial bat ezarria duela egiaztatzeko dena, eta egindako gastua egiaztatzeko jatorrizko ordainagiriak, kopia konpultsatuak edo zuzenbidean onartzen den beste edozein agiri. Eta horiek ezin badira aurkeztu eskabidearekin batera, enpresa eskatzailearen konpromisoa, eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkezteko 7.2 artikuluan zehazten da epe hori.
Agiri teknikoak:
OHSAS 18001 Araua ezartzeko egindako jarduketei buruzko deskribapen zehaztua; eta beharrezkoa bada, arau hori ezarria izan den lantokien araberako jarduketen banaketa ere jaso beharko da. Beharrezkoa bada, jarduketekin batera, horen ondoriozko barruko gastuak ere sartu beharko dira; betiere, haiek gauzatzeko erabilitako ordu kopurua zehaztuaz, zehazki, diru-lagundutako jarduerari lotutako ordu kopurua. Inola ere, ez dira diruz lagunduko egitura-gastuek eta oportunitate-gastuak.
Goragoko paragrafoan aipatu gastuak honelaxe justifikatu beharko dira: erabilitako giza baliabideek gastatutako debora egiaztatzeko dokumentuaren bidez; dokumentu horrek bat etorri beharko du zuzenbidearekin.
Diru-laguntzen eskabideak behar bezala beteta ez badaude edo goragoko artikuluan eskatutako agiririk falta badute, Osalanek entitate eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango dio akatsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko, eta zera ohartaraziko zaio: eskatutakoa egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela. Osalan, bestalde, behartuta dago eskabideen gainean ebazpen adierazi bat hartzera eta ebazpen hori jakinaraztera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 eta 42.1 artikuluetan agindutakoaren arabera.
Ebazpen honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeatze-lanak egitea Osalani dagokio.
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, Osalanen Balorazio Batzorde bat eratuko da, eta kide hauek osatuko dute:
Lehendakaria: zuzendariorde teknikoa.
Bokalak:
Osalani atxikitako lau teknikari, zuzendariorde teknikoak izendatutakoak.
Idazkaria: izendatutako teknikarietako batek jardungo du hartan.
Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamen egokia helaraziko dio Osalaneko zuzendari nagusiari, berak ebazpen adierazi baten bidez esleituko edo ezeztatuko du eskatutako diru-laguntza, eta ebazpen hori eskabidea egin duten entitateei jakinaraziko zaie.
Ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Bilboko Administrazioarekiko Auzietako dagokion Epaitegian bi hilabeteko epean; bi kasuetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Ebazpen honen babespean aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpen adierazia emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 2011ko azaroaren 30era artekoa izango da. Epe hori igaro eta ebazpen adierazirik eman ez bada eta jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira, hain justu ere Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, betiere Administrazioak ebazpena eman beharra kaltetu gabe.
Publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta artikulu honetako 3. paragrafoan aurreikusi jakinarazpen espresu eta banan-banakoaren aurka egin gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da: eskatutako diru-laguntzak emateko eta ukatzeko, Osalaneko zuzendari nagusiaren Ebazpena, onuradun entitateei esleitutako zenbatekoak adieraziaz. Halaber, argitara emango da: emandako diru-laguntza aldatu egin zaien entitateen zerrenda.
Ebazpen honetan aurreikusitako erregimenaren babesean emandako diru-laguntzak ordainketa bakar batez pagatuko dira, hain justu ere uko adierazirik ez bada, interesatuari prozeduraren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hara 15 egun natural igaro ostean.
Diru-laguntza kobratzeko aurkeztu beharrekoa oinarrizko agiriak hauek dira:
Onartutako aurrekontuan azaltzen diren gastuei dagozkien egiazko egiaztagiriak, jatorrizko fakturak edo konpultsatuak, edo zuzenbidean onartzen den beste edozein agiri.
Dagokion ziurtagiria (OHSAS 18001).
Aurkeztutakoeuskarri materiala eta justifikatutako gastuak azterturik egin direla diru-laguntzaren helburu diren jarduketak, horixe egiaztatu beharko du Osalaneko Zuzendaritzak. Bestalde, beharrezkotzat jotzen dituen agiriak eta informazioa eskatu ahal izango ditu.
Aipatutako alderdi guzti horiek egiztatu ostean, Osalaneko Zuzendaritzak txosten bat emango du, non diru-laguntzaren likidazioa proposatuko duen. Ildo horretan, diru-laguntzaren behin betiko zenbatekoa honelaxe likidatuko da: onuradunak egindako eta justifikatutako gastu edo jarduerari, emate-ebazpenean zehaztu finantzaketa-portzentajea aplikatuaz.
Diru-laguntza emateko garaian kontuan hartu ziren baldintzak aldatuz gero betiere, xedea bete dela jotzen delarik, edota administrazio honek, beste administrazio publiko batek edo beste erakunde publikoek zein pribatuek helburu bererako beste diru-laguntzarik edo laguntzarik emanez gero, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, entitate onuraduna izateko, ebazpen honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Ondorio horietarako, Osalaneko zuzendari nagusiak aldaketa-ebazpena emango du; bertan, emandako diru-laguntzen kopuruak birdoituko dira, eta erakunde onuradunek sobera hartutako zenbatekoak itzuli beharko dituzte.
Egindako eta justifikatutako gastua aurrekontukoa baino txikiagoa bada, exekutatutako kopuruari proportzionalki egokitu zaio diru-laguntza, salbu eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ez izan egindako eta justifikatutako gastuaren % 75etik gorakoa.
Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzak eman eta ordaintzeko, entitate eskatzaileek egiaztatu egin beharko dute beteta dituztela dagozkien zerga-obligazioak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horren inguruan xedatutakoarekin bat, bai eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, era automatikoan, ondoko alderdiak behar bezala egiaztatzen ez dituzten entitate eskatzaileak: batetik, azken bost urteetan, laneko segurtasun eta osasunaren aurkako delituengatik edo administrazioko arau-hauste oso larriengatik izandako zigorrei edo zehapenei dagozkien alderdiak eta, bestetik, arlo horretako araudia betetzeari dagozkionak.
Laguntza hauek ematea eta, hala balegokio, ordaintzea honexek baldintzatuko du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapideetan dagoen itzultzeko edo zehatzeko edozein prozeduraren bukaerak.
Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboaren eraginpean dauden erakundeek ezingo dute parte hartu deialdi honetan, ez eta Emakume eta gizonen berdintasunari buruz otsailaren 18an emandako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera sexu bazterkeriagatik zigortutakoek, edo horretarako ez-gaitzen dituen lege debeku eragozleren baten eraginpean daudenek ere.
Era orokorrean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan jasotako eta kasuaren arabera ezar daitezkeen obligazioak baztertu gabe (testu bategin hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen), diru-laguntzen onuradunek konpromisozko bermeen bidez diru-laguntzak zeini emango zaizkien eta zertarako erabiliko diren bermatu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du, eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu).
Osalaneko zerbitzu teknikoek, ebazpen honetan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko eta burututako ekintzak egiaztatzeko beharrezkoak diren ikuskapen eta kontrol-jarduerak burutu ahal izango dituzte. Alde horretatik, Osalanek, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazioa eman behar dute erakunde onuradunek.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan ezarritako kasuetako batean egonez gero erakunde onuraduna, edo ebazpen honetan eta aplika daitezkeen arauak eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako arauak bete gabe utziz gero, Osalaneko zuzendari nagusiak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa betez, ebazpen bat emango du; eta ebazpen horren bidez, honako hau deklaratuko du: erakunde onuradunak galdu egin duela ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea, eta hala behar izanez gero, ordura arte jasotako diru-kopuruak eta diru-laguntza ordaindutako unetik aurrera dagozkien legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharra daukala, bidezko beste akzio batzuk bazter utzi gabe. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako, eta erantzukizunen erregimena hauxe izanen da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa.
Arauak betetzen ez diren kasuetan, emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura honako hau izango da:
Osalaneko zuzendari nagusiak diru-laguntza hartzen duen erakundeari jakinaraziko dio ezen prozedura hasi dela eta berau oinarritzen duten zergatiak zein diren, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak formula ditzan.
Alegazioak jaso ondoren edo epea alegaziorik egin gabe bukatzen bada, Osalaneko zuzendari nagusiak itzulketa-prozedura bukatuko du; aplika daitekeen araudia ez dela betetzen kontsideratzen badu, ebazpena emango du, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharreko diru-kopuruak ordaindu beharra deklaratzeko, jakinarazpena egiten denetik bi hilabeteko epean, gehienez. Epe hori borondatezko epetzat hartuko da. Dirua itzultzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, gehienez.
Kopuru horiek borondatezko epean itzultzen ez badira, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantzetako Sailburuordetzari, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplika daitekeen lege-araudian xedatutakoa betez.
Minimis araua. Ebazpen honetan ezarritako laguntzek honako arauak errespetatu beharko dituzte: EE Ituneko 87. eta 88. artikuluak mínimis laguntzei aplikatzeari dagokionez (2006-12-28ko EBAO), 2006ko abenduaren 15eko Batzordearen 1998/2006 (EE) Erregelamenduan ezarritako mínimis arauak, eta Europar Batasunaren markoan arlo horretarako emandako beste gida-lerro eta xedapen batzuk. Beraz, Osalanek beharrezko mekanismoa prestatuko du, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta aurtengo ekitaldian, «de minimis» laguntzen kontzeptupean, ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen erregimenaren onuradunek 200.000 eurotik gorako laguntzarik jaso ez dezaten.
Lehenengoa. Errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkez daiteke, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako dagokion Epaitegian, hil biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan.
Bigarrena. Indarrean jartzea.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Barakaldo, 2011ko irailaren 27a.
Osalaneko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.
(Ikus .PDF)


