- EBAZPENA, 2011ko irailaren 27koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hainbat ikastetxeri 2011ko maiatzaren 18ko Aginduaren babespean eskatutako diru-laguntza ematen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko irailaren 27koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hainbat ikastetxeri 2011ko maiatzaren 18ko Aginduaren babespean eskatutako diru-laguntza ematen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 5208
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/27
- Argitaratze-data: 2011/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Aginduak, 2010-2011 aldian, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egiteko diru-laguntzak jaso ahal izateko eskakizunak eta horiek kudeatzeko prozedura jasotzen ditu.
Aipatutako 2011ko maiatzaren 18ko Aginduaren 2.4 artikuluan adierazitako epearen barruan, ikastetxeek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari diru-laguntza eskaera aurkeztu diote.
Espedienteak aztertu ondoren, aipatutako aginduak ezarritako baldintza orokorrak eta berariazko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu da.
Beraz, honako hau
Lehenengoa. Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko, hainbat ikastetxeri guztira 17.425,51 euroko diru-laguntza ematea. Zenbateko horren banaketa ebazpen honen eranskinean jasota dago.
Bigarrena. Ikastetxeek ikasle, enpresa eta tutore bakoitzari dagozkion diru-laguntzen likidazioa egin beharko dute. Likidatzen ez diren kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, 2011ko maiatzaren 18ko Aginduaren 6.2.i) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena. Ikastetxeek, diru-laguntza jasotzen dutenetik hiru hilabeteko epean, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari memoria ekonomiko bat igorri beharko diote, deialdia egiteko aipatutako aginduaren 6.2.j) artikuluan adierazitako baldintzetan.
Laugarrena. Ikastetxeak, diru-laguntza horiei dagokienez, erakunde emaileak egin beharreko egiaztapen-jardunen mende jarriko dira, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Kontu Epaitegiari emango diete beraiek eskatutako informazioa. Horretarako, ikasleei, enpresei eta tutoreei egindako ordainketen ziurtagiriak gordeko dituzte, diru-laguntza ematen denetik hasita bost urteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 27a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.
(Ikus .PDF)


