Euskadi.eus
  • 38/2011 EBAZPENA, irailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

38/2011 EBAZPENA, irailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 5205
  • Xedapen-zk.: 38
  • Xedapen-data: 2011/09/27
  • Argitaratze-data: 2011/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

Lankidetza-hitzarmena, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak, Itsasoko Gizarte Institutuak eta Euskal Estatistika Erakundeak estatistika arloan sinatua, I. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Amorotoko Udalarekin sinatua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); II. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Ermuko Udalarekin sinatua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); III. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Peñacerrada-Urizaharrako Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); IV. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Kanpezu-Arabako Mendialdea eskualdearekin hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan sinatua; V. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Burgeluko Udalarekin hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan sinatua; VI. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Loiuko Udalarekin hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan sinatua; VII. eranskinean jasotzen da.

Lankidetza-hitzarmena, Sopelanako Udalarekin sinatua, Sopelanako udalerriko Asu eta Bareño sektoreetan babespeko etxebizitzak sustatzeko; VIII. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Gasteizko Udalarekin telelaguntza-zerbitzua eskaintzeko sinatua; IX. eranskinean jasotzen da.

2011-2016 epealdirako hitzarmena, Euskararen Erakunde Publikoarekin hizkuntza-politikako gaietan lankidetzan jarduteko dena; X. eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Lankidetza-hitzarmena, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak, Itsasoko Gizarte Institutuak eta Euskal Estatistika Erakundeak estatistika arloan sinatua

BILDU DIRENAK:

Batetik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta horren ordezko gisa arituko den José Antonio Panizo Robles jauna. Martxoaren 4ko 322/2011 Errege Dekretuaren bidez Institutuko titular izendatu zen (BOE, 56. zk., martxoaren 7koa).

Bestetik, Itsasoko Gizarte Institutua eta horren ordezko gisa arituko den Luis Casqueiro Barreiro jauna. Gizarte Segurantzako estatuko idazkariaren 2010eko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez haren ordezko izendatu zen (BOE, 255. zk., urriaren 21ekoa).

Eta bestetik, Euskal Estatistika Erakundea eta horren ordezko gisa arituko den Francisco Javier Forcada Sainz zuzendari nagusia. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak eta Euskal Estatistika Erakundearen egitura organikoa ezarri duen urtarrilaren 25eko 12/2000 Dekretuak eman dizkion eskumenak erabilita eta Gobernu Kontseiluak 2011ko ekainaren 14an egindako bilkuran emandako baimenaren arabera jardungo du Forcada jaunak.

Alderdiek hitzarmen hau sinatzeko gaitasun nahikoa onartu diote elkarri.

AZALDU DUTENA:

  1. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) egitura organikoari eta funtzioei buruzko abenduaren 13ko 2583/1996 Errege Dekretuan, 1.a artikuluan, Institutuari esleitu zaio Gizarte Segurantzako sistemako prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea onartu eta kontrolatzeko eskumena, kontribuzioen modalitatean; horrela ezarri da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 57.1.a) artikuluan. Bestalde, 1.2.d) artikuluan, Sozietate Publikoen Prestazioen Erregistroa kudeatzeko eta haren funtzionamendua zaintzeko eskumena esleitu zaio. Erregistro hau, hain zuzen, Zerga, Administrazio eta Gizarte mailako neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30. artikuluaren bidez sortu zen eta martxoaren 1eko 397/1996 Errege Dekretuaren bidez arautu zen.

  2. Itsasoko Gizarte Institutuaren egitura organikoari eta funtzioei buruzko apirilaren 8ko 504/2011 Errege Dekretuan, 3.1.a) artikuluan, Institutuari eman zaio itsasoko langileek Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko prestazioak jasotzeko eskubidea dutela aitortzeko eta prestazio horiek kudeatu eta administratzeko eskumena.

  3. Euskal Estatistika Erakundea (aurrerantzean Eustat), Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean xedatutakoaren arabera, Euskal Estatistika Antolakundearen ardatz nagusi bezala eratu da eta hari esleitu zaio, beste funtzio batzuen artean, EAEko Estatistika Planetan eta Urteko Estatistika Programetan berariaz agintzen zaizkion estatistikak lantzeko eskumena.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoa, Eustaten bitartez, GSIN eta IGIri zuzendu zaie haien datu-baseetan dagoen informazioa eskatzeko. Eustatek datu horiek laga daitezen behar du, egin nahi dituen estatistika jarduerak indarreko Euskal Estatistika Planean aurreikusita baitaude (010132 Estatistika Soziodemografikoen datu-basea BSD, 010152 Biztanleriaren eta Etxebizitzen 2011ko Zentsuak eta 050407 Biztanleria Aktiboaren Udal Estatistika).

    Informazioaren lagapenerako oinarri dira hurrengo xedapenak:

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.1 artikuluan hauxe ezarri da: «Tratamenduaren objektu diren izaera pertsonaleko datuak hirugarren bati komunika dakizkioke soil-soilik datu-lagatzailearen eta datu-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten xedeak betetzeko; interesdunak aurretiaz horren inguruko adostasuna eman beharko du»; salbuespen dira, hala ere, 11. artikuluko 2. idatzi-zatian ezarritako kasuak, horietan ez baita interesdunaren baimenik behar lagapena egin aurretik. Kasu horietako bat ondorengoa da: «Lagapen hori herri administrazioen artekoa bada eta gero datuok xede historiko, estatistiko edo zientifikoetarako erabiliko badira». Horrela ezarri da, gainera, hurrengoetan ere: Lege horretako 21. artikuluan, herri administrazioen arteko datuen komunikazioari dagokionez, eta Lege Organiko hori garatu duen Araudia onartzeko abenduaren 21eko 1720/2007 EDaren 10.4.c) artikuluan.

    Estatistikako Funtzio Publikoari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea.

    2010-2012ko Euskal Estatistika Planaren urriaren 21eko 4/2010 Legea.

  5. Zehazki, Eustatek behar duen informazioa GSIN titularra den Sozietate Publikoen Prestazioen Erregistroan dago, eta identifikazio eta pentsio datuetan dago egituratuta.

  6. Administrazio publikoen arteko harremanak eraentzen dituen erakundeen arteko leialtasunaren printzipioaren arabera (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 4.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz) administrazioek ezinbestean eman behar diete beste administrazio batzuei haien eskumenak betez egin beharreko jardueretarako behar duten informazioa; halaber, artikulu horren 5. idatzi-zatian ezarri da Estatuko Administrazio Orokorrak eta autonomia-erkidegoetako administrazioa elkarlanean aritu behar direla, eta administrazio horiek lankidetza hitzarmenak sinatzeko gaituta egongo direla, bakoitza dagokion esparruan (30/1992 Legearen 6. artikulua).

  7. Hori dela eta, alderdien ordezkariek uste dute informazioa trukatzeko sistema egonkorra eta aldizkakoa ezarri behar dela, bakoitzak bere xedeak bete ditzan.

    Ondorioz, xede publikoak betetzeko elkarrekin lan egin behar dutela onartuta, alderdiek hitzarmen hau sinatzea erabaki dute. Hona hemen

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

    Hitzarmen honen xedea Eustaten, GSINren eta IGIren arteko lankidetza egonkorra ezartzea da, GSINk eta IGIk kudeatzen duten pentsioei buruzko informazioa Eustatek helburu estatistikoetarako aprobetxatu ahal izateko bete behar diren edukiari, baldintzei eta prozedurei dagokienez. Hain zuzen, pentsioei buruzko informazioa Sozietate Publikoen Prestazioen Erregistroan dago jasota, eta GSIN da horren titularra.

    IGIk itsasoko langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezia kudeatzen du, eta ontzat hartu du GSINk EUSTATi ematea Sozietate Publikoen Prestazioen Erregistroan erregimen horren pentsiodunei buruz dauden datuak.

    Eustatek datu horiek erabilita egiten dituen estatistiken berri eman beharko die GSINi eta IGIri, Gizarte Segurantza jakitun egon dadin eta, egoki denean, erabili ditzan.

    Bigarrena. Informazioaren xedea.

    GSINren informazioa lagatzen bada, Eustatek helburu estatistikoetarako bakar-bakarrik erabili behar du.

    Hirugarrena: informazioaren lagapenaren aldizkakotasuna eta lagatzeko modua.

    GSINk urtero lagako dio Eustati eranskinean adierazitako informazioa. Nolanahi ere, informazioa laga ahal izateko, Eustateko zuzendari nagusiak ziurtagiri baten bidez frogatu beharko dio Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari, eskatzen diren eta lagako diren datuak soilik erabiliko direla Estatistika Plan egokia eta hori garatzeko urteko Programak araupetzen dituzten arauetan jasota dauden lan eta azterlan estatistikoak egiteko.

    Informazioa telematikoki lagako da eta abenduaren 31 izango da erreferentziako eguna.

    Laugarrena. Sekretu estatistikoa.

    Hitzarmen honen esparruan lagako den informazioa helburu estatistikoetarako erabiliko dela kontuan hartuta, Eustatek bere gain hartuko du informazioa datu pertsonalak babestuz erabiltzeko eta horretarako behar diren kontrolak ezartzeko ardura. Izan ere, Estatistikako Funtzio Publikoari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legean ezarritakoa erabat bermatzeko moduan babestu behar dira datu pertsonalak, 13. artikuluan ezarri baita lagatako informazioarekin estatistika eragiketak egiten dituzten pertsona guztiak sartu behar direla sekretu estatistikoaren babesean. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 19-23 artikuluetan ezarritakoa ere bete behar da, sekretu estatistikoari dagokionez.

    Bosgarrena. Informazioaren arazketa eta zabalkundea.

    Eustat arduratuko da GSINk lagatzen duen informazioa bere erregistroetan sartzeko egin behar diren prozesu guztiez; informazioa araztu egingo du eta beste iturri batzuek lagatakoarekin osatuko du eta, behar izanez gero, zuzenean erabiliko du bere diseinuak aplikatuta estatistika ustiapenak gauzatzeko.

    Eustatek egokitzat jotzen dituen emaitzak zabaldu eta argitaratu ahal izango ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 18. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta betiere sekretu estatistikoaren babesean (lege horretako 19. artikulutik 23.era).

    Emaitzen edukia soilik zabaldu ahal izango da eskubideak urratzen ez badira eta Datuak Babesteko Legearen manuetako bakar bat ere urratzen ez bada.

    Seigarrena. Finantzaketa.

    Hitzarmen honetan aurreikusten diren ekintzek ez dute kosturik sortuko, eta ez dute ekarriko alderdien arteko kontraprestazio finantzariorik.

    Zazpigarrena. Jarraipenerako batzorde teknikoa.

    Hitzarmen honen jarraipena egingo duen batzorde teknikoa sortu da, eta honakoek osatuko dute:

    1. GSINren ordezkariak.

      Prestazioen Kudeaketako zuzendariorde nagusia.

      Prestazioen Kudeaketako zuzendariorde nagusiaren ondokoa.

    2. IGIren ordezkariak.

      Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako zuzendariorde nagusia.

      Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Zuzendaritza Nagusiaren Arloko burua.

    3. Eustaten ordezkariak.

      Ekoizpen eta Azterketa Estatistikoko zuzendariordea.

      Estatistika Soziodemografikoen Arloko arduraduna.

      Arlo Juridiko eta Administratiboko arduraduna.

      Hitzarmen hau interpretatu edo burutzean sor daitezkeen desadostasunak edo eztabaidak Jarraipenerako Batzorde Teknikoak ebatziko ditu.

      Halaber, Batzorde teknikoak berrikusi eta egokituko du hitzarmenaren eranskineko edukia, alderdietako batek proposamena egiten duenean.

      Jarraipen Batzordearen erabakiak alderdiak ados jarrita hartuko dira.

      Zortzigarrena. Indarraldia.

      Hitzarmen honen indarraldia urtebetekoa izango da hasieran, sinatzen den egunetik zenbatzen hasita; baina urtero automatikoki luzatuko da alderdietako batek hitzarmenaren amaiera iragartzen ez badu.

      Datuen lagapena hartzen duen administrazioak Datuak Babesteko Legean ezarritako eginkizunak eta betebeharrak betetzen ez baditu hitzarmena azkendu egingo da.

      Bederatzigarrena. Araubide juridikoa.

      Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen I. tituluan xedatutakoa aplikatuko zaio hitzarmen honi, eta ez zaio aplikatuko Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea, 4.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera. Dena den, lege horren printzipioak aplikatuko zaizkio zalantzaren bat eta hutsen bat sortzen bada.

      Hamargarrena. Jurisdikzioa.

      Hitzarmena interpretatu eta betetzeari buruz sortzen diren auziak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari jakinarazi behar zaizkio eta haren eskumenekoak izango dira; hori gorabehera, zazpigarren klausulan ezarritakoa beteko da.

      Eta aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko, alderdiek agiri honen sei ale sinatu dituzte hasieran adierazitako tokian eta egunean.

      Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko zuzendari nagusia,

      José Antonio Panizo Robles.

      Itsasoko Gizarte Institutuko zuzendaria,

      Luis Casqueiro Barreiro.

      Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari nagusia,

      Francisco Javier Forcada Sainz.

Kolektiboa.

GSINk eta IGIk kudeatzen dituzten Gizarte Segurantzako sistemaren kotizaziopeko pentsioen titularrak.

Estrakziorako irizpideak.

Geografia: EAEko probintzia zuzendaritzek kudeatzen dituzten edo EAEn bizi baina beste probintzia zuzendaritza batzuek kudeatzen dituzten pentsioen titularrak.

Egoera: altan dauden prestazioak. Lagapen-urtean zehar bajan dauden prestazioak.

Prestazio mota: erretiroa, ezintasuna, ezintasunaren ondoriozko erretiroa, alarguntasuna, zurztasuna eta familiartekoen aldeko pentsioa.

Lagako diren datuak.

Identifikazio-datu osoak, kide-zenbakia eta IFZ ere bai.

Pentsio mota, digitu 1ekin: erretiroa, ezintasuna, ezintasunaren ondoriozko erretiroa, alarguntasuna, zurztasuna eta familiartekoen aldeko pentsioa.

Prestazioaren ondorio ekonomikoen data.

Erretiro-pentsioetan frogatutako kotizazio urteak.

  1. Identifikazio-datuak.

  1. Kide-zenbakia.

  2. Identifikatzaile-mota.

  3. NAN, AIZ edo pasaportea.

    1. abizena.

    2. abizena.

  1. Izena.

  2. Sexua.

  3. Jaioteguna.

  1. Egoitzaren helbidea.

  1. Udalerria.

  2. Probintzia.

  1. Aldagai osagarri orokorrak.

  1. Administrazio egoera (alta edo baja).

  2. Altaren ondorio ekonomikoen data.

  3. Bajaren ondorioen data.

  4. Bajaren arrazoia (*).

  5. Pentsiodun mota (erretiroa, ezintasuna, ezintasunaren ondoriozko erretiroa, alarguntasuna, zurztasuna eta familiartekoen aldeko pentsioa).

  6. Erregimena.

  7. Hileko zenbateko gordina

  1. Erretiro-pentsiodunen aldagai bereziak.

  1. Frogatu diren kotizazio- urteak (**).

    (*) 14 Bajaren arrazoia.

    Kode bi emango dira: heriotza edo bestelako arrazoiak.

    (**) Frogatu diren kotizazio urteak 18 badira guztira.

    Adierazitako datua emango da, eta hobariak ere izan ditzake. 35 urtetik gorako kotizazioetan 35 ager daiteke, hortik gorako kopuruak agian ez baitira garrantzitsuak prestazioa mantentzeko.

Hitzarmena, Amorotoko Udalarekin sinatua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 21ean.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Bestetik, Rafael Malaxechevarria Plaza, Amorotoko Udaleko alkate-udalburu jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Amorotoko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Amorotoko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Amorotoko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Amorotoko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Amorotoko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Amorotoko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Amorotoko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Idoia Mendia Cueva.

    Amorotoko Udaleko alkate-udalburua,

    Rafael Malaxechevarria Plaza.

Hitzarmena, Ermuko Udalarekin sinatua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 2an.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Bestetik, Carlos Totorika Izagirre, Ermuko Udaleko alkate-udalburu jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Ermuko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Ermuko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Ermuko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Ermuko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Ermuko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Ermuko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Ermuko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Idoia Mendia Cueva.

    Ermuko Udaleko alkate-udalburua,

    Carlos Totorika Izagirre.

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Peñacerrada-Urizaharrako Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 21ean.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Bestetik, Edorta Alonso Pinedo, Peñacerrada-Urizaharrako Udaleko alkate-udalburu jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Peñacerrada-Urizaharrako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Peñacerrada-Urizaharrako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Peñacerrada-Urizaharrako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Peñacerrada-Urizaharrako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Peñacerrada-Urizaharrako Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Peñacerrada-Urizaharrako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Peñacerrada-Urizaharrako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Idoia Mendia Cueva.

    Peñacerrada-Urizaharrako Udaleko alkate-udalburua,

    Edorta Alonso Pinedo.

Hitzarmena, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA KANPEZU-ARABAKO MENDIALDEKO ESKUALDEAREN ARTEKOA, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan sinatua

Parte hartzen dute:

Alde batetik, María Encarnación Echazarra Huguet andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria eta ordezkari gisa, eta

Bestetik, Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana jaunak, Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeko lehendakari eta ordezkari gisa,

Adierazten dute:

  1. 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

  2. 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

  3. Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz».

  4. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

  5. Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

  6. Hori guztia ikusita, Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

    Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

    Hitzarmenaren Helburua.

    Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zer-nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeak beren artean, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

    Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

    Diru-laguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

    Terminologia juridiko-administratiboa.

    Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

    Euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizuneko hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

    Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdearen esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Laugarrena. Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituek 2006ko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Bosgarrena. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

    Seigarrena. Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko diru-laguntzak.

    Zazpigarrena. 1. Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak diru-laguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

    1. Diru-laguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    2. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

      Terminologia Juridiko-Administratiboa.

      Zortzigarrena. Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

      Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

      Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

      Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

      Bederatzigarrena. Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdearen arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

      Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeari bidaliko aztertu eta balora ditzan.

      Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

      Klausula orokorrak.

      Hamargarrena. Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

      Hamaikagarrena. Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

      Hamabigarrena. Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

      Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 26an.

      Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,

      MARÍA EncarNACIÓN Echazarra Huguet.

      Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdearen aldetik,

      Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana.

Hitzarmena, Burgeluko Udalarekin hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan sinatua

Parte hartzen dute:

Alde batetik, María Encarnación Echazarra Huguet andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria eta ordezkari gisa, eta

Bestetik, Natividad López de Munain andreak, Burgeluko Udaleko alkate eta ordezkari gisa,

Adierazten dute:

  1. 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

  2. 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

  3. Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.»

  4. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

  5. Burgeluko Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

  6. Hori guztia ikusita, Burgeluko Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

    Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Burgeluko Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

    Hitzarmenaren helburua.

    Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zer-nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Burgeluko Udalak beren artean, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

    Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

    Diru-laguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

    Terminologia juridiko-administratiboa.

    Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

    Euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizuneko hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

    Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Burgeluko Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Laugarrena. Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituek 2006ko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Bosgarrena. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

    Seigarrena. Burgeluko Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko diru-laguntzak.

    Zazpigarrena. 1. Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak diru-laguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

    1. Diru-laguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    2. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

      Terminologia Juridiko-Administratiboa.

      Zortzigarrena. Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

      Burgeluko Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

      Burgeluko Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

      Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

      Bederatzigarrena. Burgeluko Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Burgeluko Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

      Burgeluko Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Burgeluko Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.

      Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

      Klausula orokorrak.

      Hamargarrena. Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

      Hamaikagarrena. Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

      Hamabigarrena. Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

      Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 7an.

      Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,

      maría Encarnación Echazarra Huguet.

      Burgeluko Udalaren aldetik,

      Natividad López de Munain.

Hitzarmena, Loiuko Udalarekin hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan sinatua

Parte hartzen dute:

Alde batetik, María Encarnación Echazarra Huguet andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria eta ordezkari gisa, eta

Bestetik, Bizente Arteagoitia Aurrekoetxea jaunak, Loiuko Udaleko alkate eta ordezkari gisa,

Adierazten dute:

  1. 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

  2. 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

  3. Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.»

  4. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

  5. Loiuko Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

  6. Hori guztia ikusita, Loiuko Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

    Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Loiuko Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

    Hitzarmenaren helburua.

    Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zer-nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Loiuko Udalak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

    Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

    Diru-laguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

    Terminologia juridiko-administratiboa.

    Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

    Euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizuneko hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

    Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Loiuko Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Laugarrena. Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituek 2006ko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Bosgarrena. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

    Seigarrena. Loiuko Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    Euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko diru-laguntzak.

    Zazpigarrena. 1. Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak diru-laguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

    1. Diru-laguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

    2. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

      Terminologia juridiko-administratiboa.

      Zortzigarrena. Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

      Loiuko Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

      Loiuko Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

      Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

      Bederatzigarrena. Loiuko Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Loiuko Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

      Loiuko Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Loiuko Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.

      Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

      Klausula orokorrak.

      Hamargarrena. Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

      Hamaikagarrena. Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

      Hamabigarrena. Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

      Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 19an.

      Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,

      maría Encarnación Echazarra Huguet.

      Loiuko Udalaren aldetik,

      Bizente Arteagoitia Aurrekoetxea.

Lankidetza-hitzarmena, Sopelanako Udalarekin sinatua, Sopelanako udalerriko Asu eta Bareño sektoreetan babespeko etxebizitzak sustatzeko

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 13a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

Eta bestetik, Saioa Villanueva Zarandona, Sopelanako Udaleko alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu gisa eta Sailaren legezko ordezkari-lanetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 7an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.

Eta bigarrena, Sopelanako Udaleko alkate-udalburu gisa eta Udalaren ordezkari-lanetan, 2010eko abenduaren 23ko Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.

Agertutako bi aldeek elkarri aitortu diote lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau:

AZALDU DUTE:

Lehenengoa. Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak zehazten duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lurraldearen eta itsasbazterraren antolamendu, hirigintza eta etxebizitza-arloan.

Etxebizitzaren Itun Sozialak bere printzipio inspiratzaile gisa adierazten ditu honako hauek:

  1. Herrialde honetan etxebizitza duina eta egokia izateko eskubideari erantzun ahal izateko beharrezkoak diren Etxebizitza Babestuak eraikitzeko behar den lurzorua merkatuan jar dadin lortzea.

  2. Etxebizitza babestuen eta gizarteratzeko etxebizitzen parkea zabaltzea, alokairura bideratutakoen kopurua pixkanaka handituz, urrakortasun-egoera larrian dauden lagunei erantzuteko figura gisa.

  3. Hazkunde iraunkorragoa ematea; horretarako, gure auzo, hiri eta udalerrietako hiri-espazioak berritu eta eraberrituko dira hazkunde hedakorrerako eredu bakarraren aurka.

  4. Eraikitako parkea birgaitzea; horretarako, eraikinen balio-bizitzaren luzapenean, bizigarritasun-baldintzetan, irisgarritasunean eta energia-eraginkortasunaren hobekuntzan esku hartuko da.

  5. Sustapena/eraikuntza suspertzea eta gremioak mobilizatzea, sektoreari konfiantza itzuliz.

  6. Administrazioen arteko erakunde-erantzukidetasuna lortzea, elkar errespetatuz, lankidetza solidarioa lortzeko; horretarako, bikoiztasunak desagerraraziko dira eta ahaleginak batuko dira etxebizitzaren premiak asebetetzeko adostutako estrategia oinarri gisa hartuta.

  7. Iraunkortasunaren printzipioa ekonomikoa, ekologikoa eta soziala gogoan edukitzea hartutako konpromisoetan.

  8. Etxebizitza planifikatzea diskriminazio oro errotik kenduz; horretarako kohesio sozialaren printzipioa aplikatuko da eta etxebizitzaren lurralde-banaketa orekatua, hots, premiekin bat datorrena egingo da.

    Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori lurzoru publikoa eskuratu eta kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da. Hori dela-eta, botere publikoek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Sopelanako Udalak kasu honetan, batera esku hartu behar dute, eta horretara behartuta daude, beharrezkoak diren babes ofizialeko etxebizitzak egin ahal izateko baldintzak sortzeko, eta bizilekutarako beharrezkoa den eta espekulazioa eragotziko duen lurzoru-ondare publikoa eratzeko.

    Bigarrena. Era berean, bi erakunde publiko horiek aurreko idatzi-zatian adierazitako alderdietan batera eta koordinatuta egin beharreko jarduna baieztatzeko eta berresteko, Autonomia Erkidegoak alde batetik, eta Toki Erakundeek bestetik, elkarren arteko harremanetan beren zereginak eraginkortasunez betetzeko behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eskaini beharko diote elkarri, nork bere esparruan.

    Ildo horretan, gogorarazi beharra dago bi Administrazio Publiko horiek lehen ere lankidetzan arituak direla 9.1 burutzapen-unitateko XIX-B orubean eta Zaldu eremuan etxebizitza babestuak sustatzeko.

    Hirugarrena. Sopelanako Udalak Plangintzaren Arau Subsidiarioak ditu, BAO, 1999ko urtarrilaren 11koa.

    Aipatutako esparruei buruzko hirigintza plangintza eta haien kudeaketa garatzeko, honako dokumentu hauek idatzi eta bideratu dira:

    Bareño eta Asu sektoreak beren Plan Partzialen bidez garatu ziren, eta haien testu bateginak Bizkaiko Foru Aldundiak onetsi zituen behin betiko, 2003ko irailaren 17an eta 2004ko ekainaren 21ean, hurrenez hurren.

    Bareño eta Asu sektoreetako Plan Partzialen aldaketa zehatzak egin ziren, sektore horren esparrurako aurreikusitako eraikigarritasunari eutsita, etxebizitza kopurua handitzeko. Aldaketa zehatz horiek behin betiko onetsi zituen Sopelanako Udalak, 2009ko urriaren 29an eta abenduaren 23an, hurrenez hurren.

    Bareño sektoreari dagokion Konpentsazio Proiektua 2006ko abuztuaren 18an onetsi zen behin betiko, eta horrek honako lur-zati hauen titulartasuna, besteak beste, esleitzen zion Sopelanako Udalari:

    G1 lur-zatia.

    G2 lur-zatia.

    Halaber, Asu sektoreari dagokion Konpentsazio Proiektua 2007ko martxoaren 16an onetsi zen behin betiko, eta horrek honako lur-zati hauen titulartasuna, besteak beste, esleitzen zion Sopelanako Udalari:

    G lur-zatia.

    H1 lur-zatia.

    H2 lur-zatia.

    Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak hirigintzaren aldetik kalifikatuta dagoen lurzorua behar du, etxebizitza babestuak sustatzeko asmoz.

    Alde horretatik, bi herri administrazioek komenigarritzat jo dute udal titulartasuneko lurzoru horiek eta etxebizitza babestuak trukatzea, etxebizitzak eraiki ondoren.

    Laugarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, etxebizitzaren arloan dituen eskumenak baliatuz, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lurzorua behar du etxebizitzen premia egiaztatua duten udalerrietan eta, horien artean, Sopelanan, errenta-ahalmen txikia izanik etxebizitzaren merkatu librera jotzerik ez duten familientzat.

    Bosgarrena. Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 43. artikuluak agintzen duenez, ondare higiezinak eskuratzeko jardunbidea lehiaketa publikoa da. Baina artikulu bereko 1. zenbakian, zuzeneko kontratazioa ere ahalbidetzen da, aldez aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena emanda, erosteko premia eta higiezinen merkatuko eskaintza urria nabarmenak direnean, kasu honetan bezalaxe.

    Bestetik, Euskadiko Ondarearen Legeari buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legearen 43. artikuluak lehiaketa publikoaren prozedura eskatzen du ondasun higiezinak eskuratzeko kontratazio modu gisa. Alabaina, eskaintza urria denez, bestelako formulak arbitratu behar dira; esaterako, trukearen figura juridikoa lursailak lagatzeko ohiko sistema da babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko, eta Toki Erakundeen Ondasunen Arautegia onartzen duen ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuaren 110.2 artikuluan bildu da.

    Proposatutako eragiketak badakar udal titulartasuneko lurzoru horiek eta etxebizitza babestuak trukatuko direla erabakitzea, etxebizitzak eraiki ondoren.

    Bi herri administrazioek badakite truke hori bi unetan egingo dela:

    Lehenik eta behin, Sopelanako Udalak berehala emango dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari honako lur-zati hauek (plangintzak esleitzen dien hirigintza eraikigarritasunaren % 100ekin batera):

    Bareño:

    G1 lur-zatia: 46 etxebizitza.

    G2 lur-zatia: 22 etxebizitza.

    Asu:

    G lur-zatia: 39 etxebizitza.

    H1 lur-zatia: 18 etxebizitza.

    H2 lur-zatia: 18 etxebizitza.

    Higiezin horiek baloratzeko kontuan hartu dira lurzorua baloratzeko Estatuko oinarrizko araudia eta hirigintza arloko Autonomia Erkidegoko araudia, lurzoruen gainean ezartzen den hirigintza eraikigarritasuna eta haien urbanizazio kargak kontuan hartuta. Hona hemen emaitza, BEZa kanpo:

    Bareño:

    G1 lur-zatia: 1.085.586,85 euro.

    G2 lur-zatia: 519.193,71 euro.

    Asu:

    G lur-zatia: 914.098,09 euro.

    H1 lur-zatia: 421.891,42 euro.

    H2 lur-zatia: 421.891,42 euro.

    Guztira: 3.362.661,50 euro.

    Bigarrenez, Euskal Autonomia Erkidegoak etxebizitza babestu batzuk emango dizkio jabetza osoan eta haien eranskinak, eraiki ondoren. Haien balioa honakoa izango da: hiru milioi eta hogeita hamazortzi mila berrehun eta hogeita bat euro eta hirurogeita bat zentimo, 3.038.221,61, BEZa kanpo.

    Etxebizitza babestuak eta haien eranskinak besterentzeko prezioa gehieneko prezioei buruz behin-behineko kalifikazioaren unean indarra duen araudiaren arabera ezarriko da.

    Seigarrena. Bien interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Lankidetza-hitzarmen honen helburua da Asu eta Bareño Arloetako Sopelana udalerrian etxebizitza babestuen sustapena ahalbidetzea.

    Bigarrena. Sopelanako Udalak konpromisoa hartu du Euskal Autonomia Erkidegoari Asu eta Bareño sektoreetako bere titulartasuneko lur-zati urbanizatuak, bosgarren azalpen zatian identifikatu direnak, jabetza osoan trukean emateko, udal plangintzak esleitzen dien hirigintza eraikigarritasunaren % 100kin batera.

    Emakida hori eskritura publikoan formalizatuko da, hitzarmen hau sinatzen denetik hiru hilabeteko epean.

    Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoak konpromisoa hartu du Sopelanako Udalari Asu esparruko G lur-zatian eraikitako etxebizitza eta haien eranskinak jabetza osoan trukean emateko, behin betiko kalifikatzen direnetik hiru hilabeteko epean. Haien balioa honakoa izango da: hiru milioi eta hogeita hamazortzi mila berrehun eta hogeita bat euro eta hirurogeita bat zentimo (3.038.221,61), BEZa kanpo.

    Bi kontraprestazioek zenbateko berdina ez dakartela kontuan hartuta, bidezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoak hirurehun eta hogeita lau mila laurehun eta hogeita hemeretzi euro eta laurogeita bederatzi zentimo (324.439,89) ordaintzea Sopelanako Udalari esku-dirutan.

    Zenbateko hori EAEk etxebizitzak eta eranskinak ematen dituen unean berrikusiko da, behin betiko likidatzeko asmoz.

    Laugarrena. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du, bidezko aurrekontu esleipenak egin ondoren, aipatutako etxebizitzen urbanizazio eta eraikuntza obrak kontratatzeko eta osorik egikaritzeko, Euskal Autonomia Erkidegoari lursailak ematen zaizkionetik 3 urteko gehieneko epean.

    Konpromiso horrek barnean hartzen du Oinarrizko Eraikuntza Proiektuak eta Egikaritze Proiektuak idaztea.

    Bosgarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du bi esparruetan gauzatu beharreko sustapena araubide orokorreko etxebizitzen lege eta ekonomia araubidearen pean jartzeko, horren zati bat alokairu babesturako erabiltzeko aukera aztertuko badu ere.

    Seigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du Sopelana izendatzeko etxebizitza guztiak sustatzeko interesa duen udalerri bakartzat.

    Esleipen prozeduran etxebizitzaren bat sobera geratzen bada, hori Arlo Funtzionaleko beste udalerri batzuetan dauden etxebizitza eskaerak betetzeko erabiliko da.

    Zazpigarrena. Era berean, proiektaturiko trukearen ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak udal titulartasuneko babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-hartzaileak hautatuko ditu.

    Esleipen prozedurak bere garaian Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua zenak 2008ko apirilaren 16an Babes Ofizialeko Etxebizitzak esleitzeko prozedurei buruz emandako Aginduak ezarritakoari edo hori garatu edo ordezten duen araudiari jarraituko dio.

    Esleipen-hartzaileak Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta dauden eta Sopelana udalerrian etxebizitza eskatu dutenen artean hautatuko dira.

    Indarreko araudiak araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko ezartzen dituen baldintzak betetzeaz gain, eskatzaileak Sopelana udalerrian erroldatuta egon beharko dira, prozedura abiarazten duen agindua argitaratzen denetik 3 urteko gutxieneko antzinatasunarekin.

    Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan oro har eskaintzen dituen zerbitzuak, informazioa eta kudeaketa Sopelanako Udalaren eskueran jartzeko. Sopelanako Udalak, bestalde, konpromisoa hartu du Udaleko Etxebizitza Zerbitzuen eta Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzuaren arteko lankidetza-oinarriak zein terminotan ezarriko diren aztertzeko, bikoiztasunik izan ez dadin eta herritarren eta administrazioaren harremanak errazte aldera.

    Udalari dagozkion etxebizitzen salmentaren kudeaketa Etxebidek egingo du osorik, eta horiek lehentasunez esleitu eta salduko dira, sustapen horietako gainerako etxebizitzen aurretik.

    Zortzigarrena. Sopelanako Udalak ondorengo konpromisoak ere hartu ditu bere gain: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Udal Zergaren kuotari onura batzuk ezartzea, hain zuzen ere, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 10/1989 Foru Arauak bere 4. artikuluaren a, d eta e idatzi-zatietan esandakoak, eta gainera, aipatu onura horiek batera aplikatzea.

    Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 10/1989 Foru Arauaren arabera, Zerga Ordenantzek honako hobariak arautu ahal izango dituzte zerga kuotari dagokionez:

    1. % 95ekoa ere izatera irits daitekeen hobari bat: interes berezikotzat edo udal erabilikotzat aitortutako eraikuntza, instalazio edo obren alde, aitorpen hori justifikatzen duen gorabehera sozial egonez gero.

    1. % 50eko ere izatera irits daitekeen hobari bat: babes ofizialeko etxebizitzei lotutako eraikuntza, instalazio edo obren alde.

      Letra honetan xedatutako hobaria aurreko letretako hobariak aplikatuta ateratzen den kuotari ezarriko zaio.

    2. % 90ekoa ere izatera irits daitekeen hobari bat: ezgaien sarbide eta bizigarritasun baldintzak hobetzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obren alde:

      Letra honetan xedatutako hobaria aurreko letretako hobariak aplikatuta ateratzen den kuotari ezarriko zaio.

      Bederatzigarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak bere gain hartu dituen konpromiso guztiak, Lankidetza hitzarmen honetan zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe dutenak, aldez aurretik bidezko aurrekontu-izendapenak egin izanaren baldintzapean egongo dira.

      Hamargarrena. Bi Administrazio Publikoek beharrezkotzat hartzen dute Akordioaren Jarraipen Batzordea eratzea. Batzorde hori erakunde bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute, eta haren eginkizunak honako hauek izango dira: ezarritako aurreikuspenak eta konpromisoak betearaztea, horiek zorrotz betetzeko neurriak proposatzea, etxebizitza babestuen sustapenak egitean sor daitezkeen gatazkak eta/edo interferentziak konpontzea, sustapenen babes-erregimenak une bakoitzean dauden etxebizitza-premietara egokitzea eta/edo mailakatzea eta, oro har, etorkizunean sor daitezkeen gorabehera guztiei erantzutea.

      Hamaikagarrena. Agiri honetan jasotako betebeharrak ez betetzea, kontratua deuseztatzeko arrazoia izango da, eta alderdiak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Era berean, bai beste alderdiari bai uste oneko besteri eragin ahal izan zaizkien kalte eta galerak ordaindu beharko ditu aipatutako deuseztapena eragiten duenak.

      Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

      Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

      IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

      Sopelanako Udaleko alkate-udalburua,

      Saioa VILLANUEVA ZARANDONA.

Hitzarmena, Gasteizko Udalarekin telelaguntza-zerbitzua eskaintzeko sinatua

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 13a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Gemma Zabaleta Areta andrea, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, bere kargua betez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz.

Eta bestetik, Javier Maroto Aranzabal jauna, Vitoria-Gasteizko Udaleko alkate-udalburua, Vitoria-Gasteizko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

Bi alderdiek hitzarmen hau formalizatzeko beharrezkoa den ahalmen juridikoa eta jarduteko ahalmena aitortzen diote elkarri eta, ados jarrita, horretan aritzeko eman zaien ordezkaritza elkarri onartuta, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 6ko 538/2009 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, Gizarte Gaietako Sailburuordetzari dagokio gizarte-zerbitzuei eta gizarte-ongizateari buruzko politika publikoak planifikatzea, gainbegiratzea eta ebaluatzea.

Bigarrena. Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak (aurrerantzean 12/2008 Legea) 5. artikuluan ezartzen duenez, Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistema Publikoa arreta emateko eta erantzukizun publikoko sare publiko arautu gisa eratu da, eta pertsona, familia eta talde guztiak gizarteratu daitezen eta gizarte-autonomia eta -ongizatea lor dezaten laguntzea du helburutzat; horretarako, sustapen-, prebentzio-, babes- eta laguntza-eginkizuna garatuko du, batez ere pertsonalak eta harremanezkoak diren prestazio eta zerbitzuen bidez.

Hirugarrena. 12/2008 Legeak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen bere katalogoan biltzen du telelaguntza-zerbitzua, eta berau zuzeneko ekintzakotzat deklaratzen da, 12/2008 Legearen 40.3 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.

Laugarrena. Eskumen-banaketaren aldaketa bat finkatu du 12/2008 Legeak, telelaguntza-zerbitzua Eusko Jaurlaritzak zuzkitu beharreko zuzeneko laguntzan bilduriko prestazio eta zerbitzuen artean bilduta, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko indargabeturiko 5/1996 Legean eta uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuan ez bezala, horien arabera udalerriei baitzegokien telelaguntza-zerbitzuaren esleipena.

Bosgarrena. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ez dauzka oraindik bitarteko material eta tekniko beharrezko eta egokiak telelaguntza-zerbitzua emateko, eta hori horrela, aldi baterako dagozkion neurriak hartzea dagokio gaur egun zerbitzu hori ematen ari diren administrazioek telelaguntza-zerbitzua ematen jarrai dezaten, Eusko Jaurlaritzak zerbitzua benetan zuzkitzen duen arte.

Vitoria-Gasteizko Udala 80ko hamarkadaz geroztik ari da garatzen, Lehen mailako Arretaren esparruan, Telealarma Programa, gaur egun 1998ko uztailaren 31n onarturiko Vitoria-Gasteizko udalerriko Etxe etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen ordenantza bidez arauturikoa. Etxez etxeko laguntzan bilduriko prestazio tekniko gisa eratzen du telelaguntza ordenantzak.

Seigarrena. Aurreko guztiaren arabera eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 89. eta 37. artikuluetan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko toki-araubidearen alorreko indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bateginaren 70. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluan finkaturikoari jarraiki, Eusko Jaurlaritzak telelaguntza-zerbitzuaren kudeaketa Vitoria-Gasteizko Udalari agintzea dagokio.

Zazpigarrena. Kudeaketa-mandatua hitzarmen honen bidez formalizatuko da, eta mandatuaren baldintzak ezarriko ditu alderdi sinatzaileen arteko lankidetza kontuan hartuz, arestian aipaturiko helburua hobeto lortzeko.

Zortzigarrena. Bi alderdiak beren interesetan ados daudela, ondorengo klausulen arabera erabaki dute hitzarmen hau formalizatzea.

KLAUSULAK

Lehenengoa. Xedea.

Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizko Udalari telelaguntza-zerbitzua emateko kudeaketa-mandatuaren baldintzak ezartzea da hitzarmen honen xedea, 2011ko lehen seihilekoari dagokion aldian, 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko ekainaren 30era arte. Mendetasun-egoeran ez dauden pertsonak artatuko ditu, salbu eta zerbitzuak lehendik ere baliatzen dutenak. Mendetasun-egoeran daudenek Arabako Foru Aldundiaren bidez eskatuko dute zerbitzua.

Kudeatzeko aginduak ez dakar eskumenaren titulartasunaren lagapenik, ezta horien egikaritzapena osatzen duten elementuena ere. Eusko Jaurlaritzak beharrezko egintza edo ebazpenak emango ditu mandatuaren jarduera materialak oinarria izan dezan.

Mandatu hori izaera teknikoko jardueren kudeaketari dagokio soilik, eta beharrezkoak diren giza bitarteko eta bitarteko materialekin zuzkituko da Vitoria-Gasteizko Udala.

Bigarrena. Vitoria-Gasteizko Udalaren betebeharrak.

Etxez etxeko Arreta Zerbitzuaren ordenantzaren arabera jarraituko du zerbitzua ematen Vitoria-Gasteizko Udalak.

  1. Telelaguntza-ekipoak:

    Erabiltzaileei telefono-terminal batez eta alarma eramangarriko unitate batez osaturiko telelaguntza-ekipoak hornitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera ekipo berriak erostea beharrezkoa izanez gero, erosketa horrek eragiten duen gastua Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak hartuko du bere gain.

    Telelaguntza-ekipoak instalatzeko, mantentzeko eta konpontzeko zereginak.

    Zerbitzuaren garapenean esku hartzen duten erakundeek erabilitako sistema telefoniko edota informatikoekin integratzea. Mandatuaren indarraldian, Vitoria-Gasteizko Udalak SOS-Deiakekin duen egungo konexio-sistema atxikiko du.

  2. Erabiltzaileei, ekipoen erabilerari eta ezaugarriei buruzko arreta eta informazioa eskaintzea.

  3. Aurkeztuko ditu Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak:

    Sei hilean behingo memoria bat, estatistika-informazioa bilduko duena harturiko kasuei buruzkoa, egindako zerbitzu motaren, egindako jardun kopuruaren, sexuaren, adinaren eta abarren arabera. Harturiko kasuetan sumaturiko gorabeherak bilduko ditu memoria horrek, baita honako alderdi hauekin loturikoa ere: zerbitzuaren kudeaketa, dagokion bilakaera eta eskarira egokitzea, izandako gorabeherak, balorazioa eta hura hobetzeko proposamenak.

  4. Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Sailari justifikatu beharko dio eskakizunak eta baldintzak betetzen direla, baita mandatuko jarduera edo jarduerak egin izana ere, hitzarmen honetan aurreikusitako moduan eta epeetan betiere.

    Betebehar hori ez betetzeak mandatua ezeztatzea eragingo du, seigarren klausulan aurreikusitakoaren arabera.

  5. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoak egin beharreko eta aurreikusiriko egiaztapen-jardunak onartuko ditu Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak.

  6. Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari jakinaraziko dio hitzarmen hau adosteko kontuan harturiko edozein zirkunstantziaren, objektiboa edo subjektiboa dela, aldaketa.

  7. Hitzarmen honen iraunaldia amaitutakoan, honako konpromiso hauek beteko ditu Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak:

    Eusko Jaurlaritzari besterenduko dio, inolako kontraprestaziorik gabe, bigarren klausulan adierazitako ekipoen jabetza, erabiltzaileen egoitzetan erabiltzeko lagata daudenenak zein dagokien erabilera etorkizunean lagatzeko erabilgarri dauden izakinenak.

    Hirugarrena. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren betebeharrak.

    Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartzen du ehun eta hemezortzi mila eta hirurehun eta hogeita hemeretzi euro eta berrogeita hamar zentimoko (118.339,50) diru-kopurua bideratzeko Vitoria-Gasteizko Udalak kudeaturiko telelaguntza-zerbitzuaren funtzionamenduaren ondoriozko gastuak finantzatzeko. 2011. urteari dagokion zenbateko hori ekitaldi horri dagokion aurrekontu arruntaren kargura ordainduko da, eta dagokion aurrekontu-partidan dago erabilgarri.

    Kudeaketa mandatua egiteagatiko ordainketa honela gauzatuko da, betiere 2011ko aurrekontuaren kargura:

  1. Lehenengo ordainketa, hitzarturiko zenbatekoaren % 50ari dagokiona, berrogeita hemeretzi mila ehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (59.169,75) zenbatekoaz, hitzarmen hau indarrean hastean gauzatuko dena.

  2. Gainerako % 50ari dagokion bigarren ordainketa honako dokumentazio hau aurkeztutakoan egingo da, aurretik dagokion likidazio Aginduarekin:

    1. Kudeaketa-mandatuaren iraunaldiari dagokion memoria.

    2. Ziurtagiria, Vitoria-Gasteizko Udaleko fede publikoz hornituriko dagokion funtzionarioak emandakoa, bertan mandatua egitearen ondoriozko gastuak eta telelaguntza-zerbitzuaren prezio publikoagatiko diru-sarrerak bilduta.

      Ordainketen gehieneko muga Vitoria-Gasteizko Udalak jasanarazitako benetako gastua izango da, esleituriko urteko zenbatekoaren gehieneko mugarekin.

      Gastuaren ziurtagiriarekin batera hitzarmenaren iraunaldian garaturiko azalpen-memoria beharko da, aurretik zehazturiko informazio guztia barne.

      2011. urtearen lehenengo seihilekoari dagozkion ziurtagiria zein jardueren memoria Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Zerbitzuen zuzendariari aurkeztu beharko zaizkio bi hilabeteko epean kudeaketa-mandatuaren seihilekoa amaitzen denetik zenbatzen hasita.

      Dena den, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren ekarpenaren gehieneko muga ehun eta hemezortzi mila hirurehun eta hogeita hemeretzi euro eta berrogeita hamar zentimo (118.339,50) izango da seihilekoan. Egindako gastuaren eta zerbitzua zuzkitzeko jasotako prezio publikoagatik diru-sarreren justifikazio-dokumentazioa jaso eta aztertutakoan, dagokion likidazio-agindua emango du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, eta bigarren ordainketa egin aurretik, bertan kudeaketa-mandatuagatik ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztuta. Agindu horretan adieraziko da, kasuan kasu, itzultzea dagokion jada ordainduriko zenbatekoa. Aurkezturiko justifikazio-dokumentazioaren ondorioz telelaguntza-zerbitzua emateagatiko Vitoria-Gasteizko Udalak jasanarazitako kostuak kudeaketa-mandatuaren gehieneko zenbatekoa gainditu bada, zenbateko gehigarri bat finkatuko da, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez ordainduko dena, unean uneko aurrekontu-erabilgarritasunen kargurako gastua aldez aurretik onartuta.

      Laugarrena. Hitzarmenaren kontrola eta jarraipena.

      Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza izango da kudeaketa-mandatuaren kontrolaz arduratuko den organoa.

      Era berean, hitzarmen honen Jarraipen Batzordea eratzen da, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietako sailburuordeak eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendariak eta Gizarte Gaien Arloko zinegotzi delegatuak osaturikoa, edo eskuordetzen dituzten pertsonek.

      Batzorde horren oinarrizko eginkizunak honako hauek izango dira:

      Zerbitzua nola ematen den aztertzea behar bezala ematen dela bermatzeko.

      Lan-protokoloak ezartzea: dokumentazioa, prozedura, segurtasuna, lankidetza.

      Kasuistika aztertzea.

      Zerbitzuaren eta araudiaren hobekuntza posibleak planteatzea.

      Alderdien arteko eztabaidak ebaztea.

      Batzorde hori egokitzat eta beharrezkotzat jotzen duen bakoitzean bilduko da, eta gutxienez sei hilean behingo bilera bat egitea adostuko da, urtearen bigarren hiruhilekoan finkatu beharrekoa, mandatuaren aplikazioaren emaitzak ebaluatzeko eta alderdi bakoitzaren konpromisoei buruz sor daitezkeen interpretazio-aldeak aztertu, proposatu eta, kasuan kasu, ebazteko.

      Bosgarrena. Hitzarmenaren nondik norakoa eta jurisdikzio eskuduna.

      Hitzarmen hau administratiboa da, hitzarmena aplikatzeak eragin ditzakeen gorabehera guztiak ebazteari dagokionez, horrek dakartzan ondorioekin.

      Hitzarmen hau aplikatzean sortzen diren auziak Administrazioarekiko Auzietarako jurisdikzioaren eskumenekoak izango dira.

      Seigarrena. Hitzarmena azkentzea.

      Hitzarmen hau honako arrazoi hauetakoren batengatik amaitu ahalko da:

    1. Hitzarturiko epea betetzea.

    2. Mandatua ezeztatzea Vitoria-Gasteizko Udalak hitzarmenean aurreikusiriko baldintza, betebehar eta konpromisoak bete ez dituelako. Ezeztapena ebazpen arrazoituaren bidez egingo da eta aldez aurretik entzunaldi-izapidea emango zaio Vitoria-Gasteizko Udalari.

    3. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren ez-betetzeek eragindako Vitoria-Gasteizko Udalaren uko egitea. Uko egitea Vitoria-Gasteizko Udalaren ebazpen arrazoituaren bidez gauzatuko da Korporazioaren aldez aurreko esanbidezko baimenarekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.2.h) artikuluan aurreikusitako moduan, eta aldez aurretik entzunaldi-izapidea emango zaio Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari.

    4. Adostutako akordioa.

    5. Eusko Jaurlaritzak zerbitzua ematea bere gain hartzea.

      Hitzarmena b, c, d eta e idatzi-zatietan adierazitako arrazoien arteko edozeinengatik azkentzen bada, benetan egindako jarduerak egiaztatuko dira, eta horren inguruan finkatutakoari jarraiki, likidazio ekonomikoa egingo da, hitzarmen honen hirugarren klausulan ezarritakoari jarraiki.

      Zazpigarrena. Indarraldia.

      Hitzarmena indarrean egongo d abere sinaduraren egunetik hasita eta dagozkion ondorioak izango ditu 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko ekainaren 30era arte.

      Sinatzen duten egunean hasiko da indarrean hitzarmen hau, eta esanbidez luzatu ahalko da sei hilabeteko aldiaz gehienez.

      Bi aldeak ados daudela adierazteko, hitzarmenaren bi ale izenpetzen dituzte sinatzaileek hitzarmenaren orri guztietan, horietako bakoitza alderdi baten esku geratuz, agiriaren hasieran adierazitako leku eta egunean.

      Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

      maría GEMMA aránzazu ZABALETA ARETA.

      Vitoria-Gasteizko Udaleko alkate-udalburua,

      JAVIER MAROTO ARANZABAL.

2011-2016 epealdirako hitzarmena, Euskararen Erakunde Publikoarekin hizkuntza-politikako gaietan lankidetzan jarduteko dena

ATARIKOA

Kontutan hartuz 1980ko maiatzaren 21ean Madrilen sinatutako mugaz gaindiko Lankidetzarako Hitzarmen-Markoa,

Kontutan hartuz Espainiako Estatuak eta Frantziako Errepublikak 1995eko martxoaren 10ean sinatutako mugaz gaindiko Lankidetzarako Tratatua,

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren egitura organikoa finkatzen duen Dekretuan jasotakoaren arabera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari dagokio Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika zehaztea eta jarraipena egitea, euskararen erabilera normalizatzeari dagokionez, eta arlo horretako jardun-irizpideak garatzea eta ezartzea.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren egiteko dira, besteak beste: Euskal Autonomia Erkidego osorako plangintza orokorra osatzea eta jarduera bateratuak burutzeko planak egitea; hizkuntza-politikan eskumena duten herri-aginte guztien arteko lankidetza dinamizatzea eta sustatzea; hizkuntza normalizatzeko zereginetan, euskara normalizatzen eta araupetzen diharduten erakundeekin harremanak izatea, eta euskal hiztunen komunitate osoa kontuan izanik, beste lurralde batzuetako era guztietako erakundeekin ere aritzea.

Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean balio osoz egindako Osoko Bilkuran, Eusko Jaurlaritzak 1998ko uztailaren 28an onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia berretsi zuen, eta, horretaz gain, 3. ebazpenean, Nafarroako eta Iparraldeko erakunde pribatuekin eta publikoekin lankidetzan euskararen sustapena bultzatzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari.

Bestalde Euskararen Aholku Batzordeak 2009. urtean onartutako Euskara 21, Itun Berritu Baterantz izeneko dokumentuan honako hau jasotzen da: «euskararen lurralde bakoitzeko esparruari dagokio, demokratikoki eta bertako herritarren borondate eta asmoen arabera, tokian tokiko hizkuntza politika diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, betiere gutxiengoaren eskubideekiko errespetua bermatuz. Nolanahi ere, gure Erkidegoko herri-aginteek jarraitu behar dute euskararen gainerako lurraldeetako erakundeekin elkarlana eta lankidetza indartzen, hizkuntza politikaren garapenean».

Beste aldetik, 2000ko abenduaren 22an, frantses estatuak, Akitania eskualdeko Kontseiluak, Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkargoak eta Euskal Herriko Hautetsien Biltzarrak, Euskal Herriko Hitzarmen Berezia izenpetu zuten eta bereziki hizkuntza atalari buruz diru engaiamenduak hartu zituzten hamar lan-lerroen obratzeko.

2001ean Hizkuntza Politikarako obragintza publikoa sortu zuten, frantses estatuak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Elkargoak; egitura honek hizkuntza politikaren oinarriak finkatu, ahalbideak eskaini eta bideratu eta sustatu beharreko proiektuak zehaztu zituen.

2004. urtean Euskararen Erakunde Publikoa eratu zen, Obragintza Publikoaren segida hartuz. Erakundearen eginkizunak dira, batetik, euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea, definitzea eta obratzea; bestetik, behar diren finantza baliabideak bermatzea, bere egitasmoan ezarri dituen ekintzak edo obralari batzuekin hitzartu dituenak gauzatzeko.

Bere eginkizuna betetzeko, Euskararen Erakunde Publikoak Hizkuntza Politika Proiektu bat definitu du eta adostu 2006ko abenduaren 21ean.

2003ko irailaren 3an Baionako protokoloa sinatu zen; horren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoak eta Obragintza Publikoko lurralde egiturek hizkuntz politika arloan lankidetza bultzatzea erabaki zuten, hainbat ekimen adostuz eta informazio trukaketa bat egituratuz, alde batak edo besteak burutu ditzaketen jardunez.

Euskararen Erakunde Publikoa sortua izan delarik, bi partaideek onartu zuten 2003an eta 2004an gauzatu protokoloa berriz antolatzea 2005 eta 2006 urteetan eta, anartean, tarte hori baliatzea helburu handiagoko lankidetza instituzional baten norabideak finkatzeko.

Horrela, 2007. urtearen otsailaren 7an, Baionan, sinatu zen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko Hitzarmena Hizkuntza-Politikako Gaietan Lankidetzan Jarduteko. Hitzarmenak 2007. urtetik 2010. urte bitartean izan du indarraldia.

Bi izenpetzaileek lehen kolaborazio horren balorazio positiboa egiten dute, eta bat egiten dute lankidetza horren berritzeko asmoan.

Bi aldeek aitortzen dute ekin dioten lankidetza proiektu honek bien arteko liderazgoa eta interlokuzioa, bakarra baina koordinatua eta bakoitzak bere mugaren baitako eremuan gauzatua, eskatzen duela.

Bi aldeek baieztatzen dute, halaber, Hitzarmen honetan jasotzen diren xedapenetan arautzen ez diren gaiak, nazioarteko zuzenbideko arauek, auzokide onen arteko jokabideek eta Europako Legebiltzarreko 1992ko ekainaren 9ko azkeneko ebazpenak duen izpirituak arautuko dituztela.

BILDURIK:

Batetik, Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburua, Blanca Urgell andrea, bestetik, Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria, Max Brisson jauna, nork bere duen ordezkaritza gorenaz, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean berretsitako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2006ko abenduaren 21ean adostu Hizkuntza Politika Proiektuak eskaintzen duten erreferentzia-markoa kontuan, Eusko Jaurlaritzaren eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza-ildoak zehazteko, bi alderdiek hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute, ondokoaren arabera:

  1. Hitzarmenaren xedea:

    Hitzarmen honen xedea da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren artean euskararen gaineko hizkuntza-politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetza garatzearen aldeko borondatea berrestea eta erakunde mailako harreman iraunkorrak egonkortzea eta garatzen jarraitzea, herri-erakunde bakoitzaren erabaki-autonomia eta funtzionamendu-arauak errespetatuta.

  2. Elkarlanaren printzipioak edo irizpide nagusiak:

    Alderdi biek adierazten dute hizkuntza politikaren arloan garatuko den elkarlana, mugaz bi aldeetako ezaugarri juridikoak kontuan izanda garatuko dela, eta ezaugarri juridiko horien artean diren ezberdintasunekiko errespetuan jarduteko borondatea agertzen dute.

    Hitzarmena mugaz bi aldeko erakunde publiko ezberdinen arteko euskara sustatzeko politika garatzeko tresna izatea nahi dutela aitortzen dute sinatzaileek.

    Euskal Autonomia Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian hizkuntza komuna delako euskararen praktika garatzeko eta atxikitzeko nahia baieztatzen dute alderdiek, betiere bakoitzaren berezitasunak errespetatuz.

    Alderdi biek adosten dute, dituzten eskumenen esparruan, bakoitzaren gizarteko errealitate politiko eta sozialak gero eta hobeto ezagutarazi eta elkarren arteko adiskidetasuna garatu nahi dituztela.

    Halaber, alderdi biek aitortzen dute beharrezkoa dela bien arteko harremana indartzea jadanik abian dituzten edo aurrerantzean izan ditzaketen ekimenak bermatzeko eta bien intereseko lankidetza garatzeko.

    Alderdi biek mugaz bi aldeetako partaidetza azkartzeko borondatea eta euskararen arloan hizkuntza politika hitzartu baten egituratzea berresten dute.

  3. Mugaz bi aldeetako erakunde publikoek elkarrekin gara ditzaketen jarduerak.

    Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren egitekoak eta lan-lerroak kontuan izanik, ondoko arloetan elkarlanean jarduteko borondatea adierazten dute hitzarmenaren sinatzaileek.

    Bi partaideek ondoko lau erronka horiei lotutako jarduerak elkarrekin antolatzeko edo sustatzeko konpromisoa hartzen dute:

  1. Euskararen transmisioa: erronka horrek adin guzietako hiztunen kopurua emendatu nahi du, eta, ondorioz, aitzineko urteetan inkesta soziolinguistikoek agerian jarri duen bilakaera aldatu.

  2. Hizkuntzaren presentzia eta erabilera: euskararen presentzia garatu nahi du bizitza sozial publiko zein pribatuaren alor guzietan.

  3. Hizkuntzaren kalitatea: hizkuntzaren kalitatea zaindu eta areagotu nahi da, ahoz eta idatziz, erabilera publiko zein pribatuko esparru ezberdinetan.

  4. Gogoa, aldeko jarrera: zeharkakoa da. Helburua da aldeko jarrera bultzatzea, gizartearen atxikimendua azkartzea, aitzineko beste lan sail guzietan eraginkorragoak izateko gisan.

    Bestalde, esandako erronkak erdiesten laguntzeari begira eta euskararen bilakaera soziolinguistikoa hobeto ezagutzen joateko, ikerketa-lerroak sustatuko eta bideratuko dira: Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa, Euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko adierazleen definizioa eta horien gaineko informazio trukaketa, besteak beste.

    Azkenik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoak, aldian-aldian, elkarri adieraziko dizkiote hizkuntza-politikaren esparruan bi aldeek jakingarri izan ditzaketen ekimenak, hitzarmen honetan jasotako arloen gainekoak izan zein beste arlo jakin batzuetakoak izan.

  1. Elkarlana zehazteko prozedura: urteko eranskina.

    Hitzarmena elkarlanerako marko eta erreferentzia nagusia izanik, urtero sinatuko da alde bien artean elkarlanerako eranskina.

    Bi atal nagusi jasoko dira elkarlanerako urteroko eranskinean:

  1. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko ekimenak.

    Urtero, eranskin horretan zehaztuko dira bi erakundeek elkarlanean gauzatuko dituzten programa zehatzak, bai eta gauzatze horren xehetasunak: alde bakoitzak egingo dituen ekarpenak, baliabideak, ekimenen zabalkundea eta abar.

    Hitzarmen honen 5. atalean aipatzen den Jarraipenerako Batzorde Teknikoak prestatuko du jarduera horien gaineko proposamen zehatza, ondoren maila Politikoko Batzordeak aztertu eta, hala badagokio, onartzeko.

  2. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren sustapen-lerroak Ipar Euskal Herriko eragileei dagokienez.

    1. Iparraldeko eragile pribatuen lana diruz laguntzea.

    Euskararen erabilera areagotzeko xedez, Ipar Euskal Herriko hainbat eragile pribaturen lana finantzatzeko moduaren gaineko zehaztasunak jasoko dira urtero eranskinean.

    Lankidetzarako fondo bat eratuko da, alde bien ekarpenez, eta hitzarmen honetan oinarriturik, 5. atalean aipatzen den Jarraipenerako Batzordeak koordinatuko du. Urteroko eranskinak alde baten eta bestearen diru ekarpenak eta eragiteko mekanismoak finkatuko ditu. Alde bien arteko adostasunez kudeatuko dira aipaturiko diru-laguntza deialdia eta dagokion lankidetza fondoa.

    Jarraipenerako Batzordeak urtero proposatuko ditu lehentasunak, helburuak, ekintzak, aurrekontuak eta erabiltzeko arauak. Halaber, Batzordeak proposatuko du urtero zein egitasmo balia daitekeen laguntzaz, betiere hitzarmen honetan ezarritako irizpideekin eta helburuekin bat etorriz.

    Lankidetzarako fondoaren kudeaketa, nagusiki, Euskararen Erakunde Publikoaren eskutik izango da: Euskararen Erakunde Publikoak urtero lehiaketa publikorako deia egingo du. Hala ere prozesu horretan Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta presentzia arlo guztietan bermatuko da: egitasmoen balorazioa egiterakoan, epaimahaian, laguntzen diren egitasmoen zabalkundean, gaiarekin loturiko aurkezpen edota prentsaurrekoetan.

    2. Euskarazko argitalpenak Iparraldeko Irakurketa Publikoko Sarean hedatzea diruz laguntzea.

    Euskaraz sortutako eta euskarara itzulitako euskarrien erosteko eta Iparraldeko liburutegietan eta liburuaren munduan diharduten bestelako eragileengan hedatzeko lankidetza fondoa eratuko da.

    Erakunde bien artean sortutako fondoaren kudeaketaren ardura Euskararen Erakunde Publikoak hartuko du bere gain eta lehenago aipatutako onuradunei zuzendutako euskarazko argitalpen ekoizpenen erosteko laguntza dispositibo berezi baten bitartez bideratuko da. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak dispositiboaren inguruko berri zehatza izateaz gain, egokiak iruditzen zaizkion hobekuntzak proposatzeko aukera izango du.

    Euskararen Erakunde Publikoak laguntza jasoko duten onuradunei zuzendutako aholkularitza zerbitzua eratuko du.

    Dispositibo horrek izan ditzakeen ezaugarri edo berezitasun teknikoak zalantzan jarri gabe, laguntza emateko prozeduran, eta onuradunei eskaini aholkularitza zerbitzuan, Euskararen Erakunde Publikoak honako printzipio hauek izango ditu gogoan: gardentasuna, berdintasuna, objetibotasuna, konkurrentzia eta diskriminazio eza.

  1. Hitzarmenaren iraupena eta jarraipena egiteko moduak.

    Hitzarmenak 2011. urtetik 2016. urte bitartean izango du indarraldia.

    Hitzarmen hau izenpetuta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko Jarraipenerako Batzordea izendatuko da, hemen jasotakoaren segimendua egiteko.

    Jarraipenerako Batzordeak bi maila izango ditu:

    Batetik, maila estrategikoko Gidaritza Batzordea izango da. Bertan Eusko Jaurlaritzaren aldetik Kulturako sailburua, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Euskara Sustatzeko zuzendaria, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria eta Hizkuntza Politikarako aholkularia izango dira; eta Euskararen Erakunde Publikoaren aldetik: lehendakaria, bi lehendakari ordeak, Baionako suprefeta eta zuzendaria.

    Bestetik, maila teknikoko Batzordea eratuko da, erakunde bietako teknikariez osatuta eta Euskararen Erakunde Publikoaren zuzendariaren eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko zuzendariaren agindupean.

    Batzordearen Idazkaritza osatuko dute Euskararen Erakunde Publikoaren zuzendariak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko zuzendariak, erakunde bakoitzaren lantalde teknikoaren laguntzarekin.

    Maila politikoko Batzordeak urtean behin gutxienez egingo du bilera, hitzarmenaren jarraipena egiteko, bereziki aurreko urteko balantzea aztertzeko eta urteko egitasmo-proposamena onartzeko.

    Batzorde teknikoak, berriz, Hitzarmenaren jarraipen egokiak horrela eskatzen duen guztietan egingo du bilera.

  2. Beste betebehar batzuk.

    Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez:

    Hitzarmena gauzatzerakoan azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. Tituluan laguntza eta diru-laguntzetarako ezarritako araubidea bete beharko da, baita 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak ere, eta, bereziki, beren lana burutzeko eskatzen duten informazio guztia emango zaie Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

    Frantziako instituzioei dagokienez:

    Hitzarmen honen gauzatzeak kultur jarduerak daramaten Interes Publikoko Elkargoak arautzen dituen 1991ko azaroaren 28ko 91.1215 Dekretua eta kontabilitate publikoko arauak errespetatu beharko ditu.

    Bestalde, hitzarmenaren aplikazioan sor daitezkeen auziak Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegi eskudunen jurisdikzioak eta Paubeko Epaitegi Administratiboak ebatziko dituzte kasuen arabera.

    Hitzartutakoa hala ager dadin, eta esan bezala betetzeko, bi alderdiek hitzarmen hau izenpetzen dute frantsesez eta euskaraz, biak ere balio berekoak izanik.

    Baiona, 2011ko urtarrilaren 31.

    Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

    marÍa Blanca Urgell lázaro.

    Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria,

    Max Brisson.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik