Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko irailaren 30ekoa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak 2011ko ekainaren 25ean emandako Ebazpenaren bitartez eginiko deialdiaren babesean aurkeztu ziren dantza biretarako diru-laguntza eskabideak ebazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 30ekoa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak 2011ko ekainaren 25ean emandako Ebazpenaren bitartez eginiko deialdiaren babesean aurkeztu ziren dantza biretarako diru-laguntza eskabideak ebazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 5156
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/30
  • Argitaratze-data: 2011/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2011ko uztailaren 20an argitaratu zen EHAAn 2011ko ekainaren 25eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko dena.

  2. Deia egiten duen Ebazpenaren 7. artikuluak ezarritakoari jarraiki, 2011ko uztailaren 4ko Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpenaren bidez (2011ko abuztuaren 4ko EHAA) Dantza biretako modalitateko eskaerak aztertzeko Balorazio Batzordea izendatu zen.

  3. Batzorde hori 2011ko irailaren 26an Donostian bildu zen eta aurkeztutako eskabideei buruzko Ebazpen Proposamena egin ondoren, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari igorri zion erabaki zezan.

    Horregatik guztiagatik, Balorazio Batzordeak aurkeztutako Ebazpen Proposamena ikusita, eta deia egin zuen Ebazpenaren 9. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau

Lehenengoa. Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren entitateei edo proiektuei bertan zehaztutako kopuruko dirulaguntza ematea.

Bigarrena. Laguntzen ordainketa: emandako dirulaguntzaren ordainketa bakar batez egingo da, egindako bira exekutatu dela egiaztatu ondoren, hurrengo puntuan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena. Dirulaguntzaren justifikazioa (Deia egin zuen Ebazpenaren 12.2 artikulua).

  1. Pertsona edo entitate onuradunek ... ondoren aipatzen den dokumentazioa aurkeztu behar dute jarduera bukatu ondorengo hiru hilabeteetan.

    1. Diruz lagundutako jarduera egin izanaren egiaztagiria:

      Biretako eskaera egiteko orduan osatu gabeko emanaldiak: kontratuaren kopia edo kontratatzailearen egiaztagiria.

      Garapen txostena eta ebaluazioa.

      Jarduera zabaltzeko argitaratutako katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki, bideo eta gainerako materialaren aleak. Horietan guztietan, Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso izana aipatu beharko da.

    2. Justifikazio ekonomikoa:

      Burututako jarduera dela-eta izandako gastu eta sarreren balantzeari buruzko zinpeko aitorpena.

      Justifikatutako gastuen laburpena, kontzeptuka banatuta.

      Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastu eta sarreren egiaztagiriak, jatorrizkoak edo ZUZENEAN herritarrentzako zerbitzuan zein Etxepare Euskal Institutuaren bulegoetan konpultsatutako fotokopiak. Egiaztagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuarekin eta 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan behar dute.

      Salbuespen gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura emandako diru-kopuruak gastuen aurrekontuaren erdia gainditzen ez duenean, emandako diru-laguntza baino ez da justifikatu beharko agiri bidez. Hala ere, Etxepare Euskal Institutuak eskatuz gero, onuradunek aurrekontuan adierazitako kopuru osoa justifikatu beharko dute erakunde horren aurrean.

    3. Onuradunak zerga-betebeharrak beteta dituela adierazten duen dokumentazioa.

    4. ... helburu berbererako jasotako beste dirulaguntzen zerrenda, baldin eta eskabidea egiterakoan onuradunak horien berri ez bazuen.

Laugarrena. Diru-laguntzen pertsona onuradunek deia egin zuen Ebazpenaren 11. artikuluan araututako betebehar orokor hauek bete beharko dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzetarako erabiltzea.

  3. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duen informazio guztia ematea.

  4. Aurkeztutako proiektuak edozein aldaketa izanez gero, idatziz jakinarazi beharko zaio Etxepare Euskal Institutuari, gehienez ere hilabeteko epean, onuradunak diru-laguntza lortu izanaren ebazpena jasotzen duen egunetik hasita. Etxepare Euskal Institutuak, bestalde, aldaketen jakinarazpena jasotzen duen egunetik 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Epe hori jakinarazpenik espresuki egin gabe amaituz gero, aldaketa onartutzat ulertuko da.

  5. Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek, laguntzari buruzko esleipen-ebazpena jasotzen duten egunetik aurrera, diru-laguntza jaso duen lanari buruz argitaratzen diren katalogo, programa, iragarpen-kartel eta gainontzeko material grafikoaren ale guztietan Etxepare Euskal Institutuaren babesa espresuki adierazteko konpromisoa hartzen dute. Material hori, Euskal Autonomia Erkidegorako denean, hizkuntza ofizial bietan egingo da gutxienez.

    Bosgarrena. Likidazio-ebazpena: diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (beti ere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak likidazio ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoa doitzeko.

    Seigarrena. Arauak ez betetzearen kasuak deia egin zuen Ebazpenaren 14.1 artikuluan aurreikusitakoak izango dira. Horietakoren bat gertatu dela egiaztatzeak jasotako diru guztia eta dagozkion interes legalak Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharra ekarriko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitakoa betez eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraiki.

    Zazpigarrena. Ebazpen hau prozedurako interesatu guztiei jakinaraziko zaie eta, ondoren, ebatzitako deialdiaren erreferentzia EHAAn argitaratuko da, denek jakin dezaten.

    Zortzigarrena. Laguntza-programa honen babesean emandako diru-laguntzak minimis izaera dute Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudiaren arabera.

    Ebazpen honen aurka hautazko berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren aurrean eta berau jasotzen den biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Donostia-San Sebastián, 2011ko irailaren 30a.

    Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria,

    María AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik