- EBAZPENA, 2011ko irailaren 30ekoa, Arrantza eta Akuikultura zuzendariarena; honen bidez, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2012ko azterketa arruntetarako deialdia egitekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko irailaren 30ekoa, Arrantza eta Akuikultura zuzendariarena; honen bidez, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2012ko azterketa arruntetarako deialdia egitekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 6361
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/09/30
- Argitaratze-data: 2011/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Uretako eta urpeko kiroletako irakaskuntzako funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzearen inguruan Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko maiatzaren 31n hartu zuen erabakia onesten duen uztailaren 12ko 290/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, zuzendaritza honek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 19. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau
Jarraian adieraziko diren tituluak lortzeko 2012an egin beharreko teoriaren eta praktikaren azterketetarako deialdiak egitea:
Teoriaren azterketak:
deialdia. 2012ko urtarrilaren 23tik aurrera, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia.
Aisialdirako ontziko patroia.
Yateko patroia.
Yateko kapitaina.
deialdia. 2012ko martxoaren 12tik aurrera, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia.
Aisialdirako ontziko patroia.
Uretako motoko patroia.
deialdia. 2012ko maiatzaren 14tik aurrera, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia.
Aisialdirako ontziko patroia.
Yateko patroia.
Yateko kapitaina.
Uretako motoko patroia.
deialdia. 2012ko irailaren 24tik aurrera, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia.
Aisialdirako ontziko patroia.
Yateko patroia.
Yateko kapitaina.
deialdia. 2012ko azaroaren 19tik aurrera, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia.
Aisialdirako ontziko patroia.
Yateko patroia.
Yateko kapitaina.
Uretako motoko patroia.
Praktikaren azterketak:
Deialdi bakarra. 2012ko ekainaren 18tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia.
Aisialdirako ontziko patroia.
Yateko patroia.
Yateko kapitaina.
Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa. 1. Honelaxe egingo dira azterketak:
Azterketa teorikoen lehenengo eta laugarrengo deialdiak Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaian) daukan Nautika eta Itsasontzi Makinariaren Goi-eskola Teknikoan egingo dira, hortxe bakarrik.
Azterketa teorikoen bigarren, hirugarren eta bosgarren deialdiak Pasaiako (Gipuzkoa) Itsasmendikoi eskolan egingo dira, hortxe bakarrik.
Nolanahi, azterketa guztiak horretarako eratutako Epaimahaiak ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, ebazpen honen 5. oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa hartu behar da kontuan.
Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alor honetako arauekin bat etorriz.
Titulazio bakoitzerako praktikaren azterketak bi zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika.
Eskabidea ebazpen honen eranskineko ereduan aurkeztu behar da.
Eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Eskatzailea adingabea balitz (16 urteak beteta izanik betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.
NANeko argazkiaren neurriko argazki bat (praktikaren azterketarako bakarrik).
Euskadiko Kutxaren 3035 0010 81 0100051740 kontu-zenbakian azterketa egiteko eskubideak ordaindu izanaren jatorrizko ordainagiria. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren arabera egingo da ordainketa, aurrekontuen araudian jasotako eguneratzea aintzat hartuz. Honako hauek dira prezioak:
(Ikus .PDF)
Ziurtagiri medikoa (3200/2007 FOM Aginduaren 18. artikuluaren araberakoa). 2010eko urtarrilaren 11ko ebazpenak egiaztatuko du: Gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko inprimaki ofizialean, gidabaimena luzatzeko eskatzen diren baldintzen arabera.
Aurreko paragrafoan aipatutako jatorrizko ziurtagiriaren ordez, ontziratzeko beharrezko diren azterketa medikuen fotokopia kautotua aurkezteko aukera izango da, Itsasoko Gizarte Institutuak emana, edo eskatzaile militarrak nabigatzeko gaitasuna baduela egiaztatzen duten egiaztagiri medikuak, mediku militarrek emanak.
Azkena egindako azterketaren ziurtagiria, izangaiek beren burua aurkezten duten titulazioko programaren zati bat jada gainditu badute.
Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroirako azterketara aurkezteko.
Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen gordekina, yateko kapitainerako azterketara aurkezteko.
Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentu, material eta tresna eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:
Oinarrizko nabigaziorako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, boligrafoa eta azterketa egiteko beharrezko den materiala.
Aisialdirako ontzietarako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.
Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.
Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, eta zinematikari eta nabigazio ortodromikoari buruzko ariketak eta astronomiako kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2012ko almanakea barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.
Eskabideak honako epe hauen barruan aurkeztuko dira:
Teoriaren azterketak:
deialdia, 2012ko urtarrilean: 2012ko urtarrilaren 2tik 9ra, biak barne.
deialdia, 2012ko martxoan: 2012ko otsailaren 20tik 27ra, biak barne.
deialdia, 2012ko maiatzean: 2012ko apirilaren 16tik 23ra, biak barne.
deialdia, 2012ko irailean: 2012ko irailaren 3tik 10era, biak barne.
deialdia, 2012ko azaroan: 2012ko urriaren 22tik 29ra, biak barne.
Praktikaren azterketak:
Deialdi bakarra, 2012ko ekainean: 2012ko ekainaren 18tik aurrera. Hona matrikula-eskaerak aurkezteko epea: 2012ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era.
Azterketetan parte hartzeko eskabideak ondoko administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango dira:
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Eusko Jaurlaritza. Donostia kalea 1. Vitoria-Gasteiz.
Itsasmendikoi Pasaia. Los Marinos kalea 2. Pasai San Pedro (Gipuzkoa).
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Easo 10. Donostia-San Sebastián.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Egituren Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua. Bilbao.
Eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroko deialdi batean parte hartzeko ezinbestekoa da eskabide berria aurkeztea, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera. Osasun-ziurtagiri hori ez zaie eskatuko titulu zaharragoa (edo aldez aurretiko azterketa-ziurtagiria) daukatela frogatzen duten pertsonei, deialdiko egunaren aurreko 2 urteen barruan eskuratu edo berriztatu badute.
Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (eta horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatzen ez badira).
Bigarrena. Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura zuzendariak izendatuko ditu.
Hirugarrena. Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere betez. Era berean, behar den denborarekin, zentro bakoitzeko iragarki-oholean, titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera eta onartuen eta baztertuen zerrendak adieraziko dituzte.
Laugarrena. Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak.
Izangaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epearen barruan. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.
Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.
Epaimahaietako idazkariek, interesdunek hala eskatuz gero eta epaimahaiko buruak ontzat emanez gero, ziurtagiri indibidualak emango dituzte yateko patroi eta yateko kapitain tituluetako probak gainditu dituzten izangaientzat, azterketekin beste autonomia-erkidego batean jarraitu nahi badute.
Bosgarrena. Deialdi honen aurka eta beraren ondoriozko egintza administratibo guztien aurka jo ahal izango da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako modu eta kasuetan, 4/1999 Legeak emandako idazkuntzaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 30a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
JOKIN DÍAZ ARSUAGA.
(Ikus .PDF)


