- EBAZPENA, 2011ko urriaren 6koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinen bidez aldatzen baita fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko uztailaren 7ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 6koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinen bidez aldatzen baita fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko uztailaren 7ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 5212
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/06
- Argitaratze-data: 2011/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Kulturako sailburuaren 2011ko uztailaren 7ko Aginduak, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duenak, bere 1.4 artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra ehun eta laurogeita bat mila eta seiehun (181.600) eurotan finkatu zuen.
Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:
artikuluan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbateko kontuan harturik eta Kultura Sailean beste programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Aldaketa hori diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Aipatutakoaren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
2011ko uztailaren 19an Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean sortutako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren ekoizpena, banaketa eta sustapena bultzatzeko. Hitzarmenaren bitartez, Zinemagintzari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legean helburu horrekin ezarritako diru-funtsari aplikagarriak zaizkion baldintza eta konpromisoak ezartzeko kolaborazioa bideratu zen. Izan ere, 55/2007 Lege horren 36. artikuluak dioenez, industria zinematografikoan eta ikus-entzunezkoetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak sustatu eta babesteari begira, eta Espainiako pluraltasun kulturala eta ikus-entzunezkoen adierazpenari eta zabalkundeari dagokionez lurralde bakoitzeko hizkuntza berezkoen aukera-berdintasuna bultzatze aldera, laguntza edo kreditu berezien funts bat sortuko da, autonomia erkidegoetako organo eskudunetara eskualdatuko dena, beraiek haien eskumenen arabera kudea ditzaten.
Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago, hitzarmenean sorburua duena.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko uztailaren 7ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 16.000 eurotan gehitzea.
Beraz, aipaturiko Aginduaren 1.4 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua ehun eta laurogeita hamazazpi mila eta seiehun (197.600) eurotan finkatzen da.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 6a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


