- EBAZPENA, 2011ko urriaren 6koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek nazioarte mailako azoketan standak alokatzeko dirulaguntzetarako egin diren eskaerak ebazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 6koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek nazioarte mailako azoketan standak alokatzeko dirulaguntzetarako egin diren eskaerak ebazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 5277
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/06
- Argitaratze-data: 2011/11/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
2011ko martxoaren 18an EHAAn argitaratu zen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2011ko otsailaren 23ko Ebazpena. Ebazpen horrek nazioarte mailako arte-azoketan stand-ak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen zuen.
Hori guzti horregatik, eta Ebazpenaren 11. artikuluak egokitu dizkidan funtzioak betez, hurrengo hau
Lehenengoa. Aipaturiko 2011ko otsailaren 23ko Ebazpeneko 8. artikuluaren b) atalean, Estatutik at antolatzen diren nazio-arteko azoketan parte hartzeko esleitu ez diren diru-kopuruak, c) ataleko, aurreko atalean zehazten ez diren beste nazioarteko azoketan parte hartzeko eskabideen artean esleitzea.
Bigarrena. I. eranskinean aipatzen diren pertsona eta erakundeei bertan adierazten diren diru-kopurutako dirulaguntzak ematea, azokako eta galeriako jaso daitekeen gehienezko diru kopurua ezein kasutan gainditzen ez denez.
Hirugarrena. Emandako dirulaguntzen ordainketa aldi bakarrez egingo da, jarduera egin eta bera behar den moduan justifikatu ondoren, Ebazpenaren 15. Artikuluan jasotzen den moduan.
Laugarrena. Arauak ez betetzearen kasuak aipatutako Ebazpenaren 16. Artikuluan aurreikusitakoak izango dira. Horietakoren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta dagozkion legezko interesak.
Bosgarrena. Honako Ebazpen hau interesdun orori banan-banan jakinaraziko zaio, EHAAn argitaratuko bada ere.
Seigarrena. Dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Zazpigarrena. Emandako dirulaguntzen jasotzaileek, lagundutako jarduera dela eta sortzen duten material inprimatu, grafiko, entzunezko zein informatiko guztietan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izan dutela adieraztera behartuta geratzen dira ebazpen hau jasotzen duten egunetik aurrera.
Zortzigarrena. Laguntza-programa honen babesean emandako diru-laguntzak minimis izaera dute Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudiaren arabera.
Administrazio bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka berraztertze Errekurtsoa aurkez dakioke Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, berau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. Artikuluan ezarritakoaren arabera.
Donostia-San Sebastián, 2011ko urriaren 6a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.
(Ikus .PDF)


