- EBAZPENA, 2011ko urriaren 7an Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza ematen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 7an Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza ematen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 5239
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/07
- Argitaratze-data: 2011/10/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Diru-laguntza hauek (HAEE) Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez ematen dira, euskara-eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko. Agindu honen bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak
Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udalek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau Aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren,
Eranskinean aipatzen diren udalei bakoitzarentzat izendatzen den diru-kopurua ematea, egindako kontratazioen diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza 2011ko urtarril-ekaina epeari dagokio, gehienez ere.
Ikusita urtarriletik ekainera bitarteko aldian eman beharreko diru-kopurua 2011 urterako izendatutako aurrekontu orokorra baino handiago dela, banaketa proportzionala egin da erakundeen artean, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoa betez. Banaketa proportzionala egiteko, erakunde bakoitzari dagokion dirulaguntzaren % 49,83ko portzentajea aplikatu zaio.
Horrenbestez, 2011rako aurrekontua agortutzat jotzen da eta, horren ondorioz, 2011ko uztailetik abendura bitarteko aldian ez da dirulaguntzarik emango (aipaturiko Aginduaren 7.4.1 artikulua).
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.
Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da Ebazpena jakinarazten den biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako helegitea jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 7a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
(Ikus .PDF)


